Global Training bekak Basque Trade & Investment (Nazioartekotzeko Euskal Agentzia), SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia entitateen eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren ekimen bat dira. Helburua da euskal gazteek gaitasunak eskuratzea, atzerriko enpresa eta erakundeetan eginiko prestakuntza praktikoaren bitartez.
Kopurua eta iraupena
- Guztira, 80 beka eskaintzen dira, 6 eta 12 hilabete bitarteko iraunaldiarekin.
- Aurreikuspenen arabera, 2022ko urria eta 2023ko urtarrila bitartean zehar izango da herrialde hartzaileetarako irteera. Eskainitako beka-zerrenda ikusi.
Beken zenbatekoa
- Beken zenbatekoa 1.530 euro/hilean da.
- Bekadunak zenbateko honekin atzerrirako desplazamendua, mantenua, ostatua, Giza Segurtasun kotizazio gastuak eta PFEZa ordaindu beharko ditu
- % 50eko lehen ordainketa bat egingo da garraio, ostatu eta mantenuko lehenengo gastuak ordaintzeko, % 40 praktiken iraupenaren erdia betetzen den hilean, eta gainerako % 10 praktika amaitzean ordainduko da.
Bidai asegurua
- Bekadunak kargurik gabe (kostua AFM-ek eta IKASLAN-ek berea egingo dute) Erantzukizun Zibil, Istripu eta Bidai-sorosle asegurua kontratatuko du atzerriko egonaldi guztian zehar.
- Istripuen polizak heriotza, ezgaitasun permanente absolutua,erabatekoa eta partziala bere gain hartzen ditu. Bidai-sorosle polizak berriz bekadunaren istripu edo/eta gaixotasunak norako herrialdean.
Kontratuzko harremana
- Beka jasotzeak eta erabiltzeak ez du estatuari edo kontratu harremanik sortzen bekadun eta AFM-IKASLAN-en, Eusko Jaurlaritzaren edo enpresa edo erakundearen artean.
Bekadunaren betebeharrak
Bekadunaren betebeharra izango da:
- ¡AFM-IKASLAN-ek zehaztutako jarraitze txostenak egitea eta bidaltzea.
- ¡Elkarlan adostasuna AFM-IKASLAN-ekin sinatzea.
- ¡Bisa izapideak egitea (beharrezkoa den kasuetan).
- ¡Bekaren balorazio inkestetan parte hartzea.
- ¡Bekari uko egin edo kaleratua izan ezkero, jaso litekeen gehiegizko zenbatekoa itzultzea.
- ¡Enpresak eskatzen dizkion lanak burutzea, beti ere aldez aurretik zehaztutako planaren barne dagoenean.
- Dagokion herrialdera joan aurretik, 40-60 orduko formakuntza kurtsoa egitea.
- Dagokion herrialdeko kontsulatuan edo enbaxadan izena ematea, bekaren iraunaldiko bizitokia zehazteko.
- Bekak dirauen bitartean ordaindutako beste jarduerarik ez egitea.
- Bizitokia ez dagoen herrialdeetara egindako bidaien berri eman beharko da, bidaiaren arrazoiak praktikarekin lotutakoak zein pertsonalak izanda ere, aseguru-poliza gaurkotu eta estaldura bermatu ahal izateko.
Betekizunak
- 2022eko urtarrilaren 1ean 30 urte bete gabe izatea.
- Lizentziatura, Diplomatura, Gradua, Goi-mailako Lanbide Heziketa edo Goi-mailako Ikasketak izatea.
- Euskadin erroldatuta egotea epea irekitzen den unea baino gutxienez 12 hilabete lehenagotik edo elkarren segidako 5 urtez aurreko 10 urteetan.
- Atzerrian praktikak egiten 6 hilabetetik gorako egonaldiak ahalbidetu dituen beste bekaren baten onuradun ez izana.
- Diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galarazten duen zigor administratiborik edo penalik ez edukitzea, edo aipatu laguntzak jasotzeko ahalak kentzen dituen legezko debeku-egoera batean ez egotea.
- B1 ingeles maila izatea (Goi-mailako Lanbide Heziketa egina dutenek) eta B2 maila aurreratua edukitzea (Unibertsitateko Titulua dutenek). Era berean aintzat hartuko dira herrialde hartzaileko hizkuntzaren ezagutza mailak. Aukeratzeko prozesuan zehar egiaztatu ahal izango da hizkuntzaren maila, eta horretarako ahozko eta idatzizko probak egingo zaizkie euren maila egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak ez dauzkatenei.
- Izena emandako bekaren eskaintzan eskatzen den profilari egokitzea.
Hautaketa prozesua eta epea
- Eskaera epea ekainak 15tik uztailak 18 irekita egongo da.
- CV-aren azterketa eta titulazioaren, prestakuntzaren, esperientzien eta praktiken balorazioa.
- Ingelesaren proba. Ingelesaren B1 edo B2 maila ezin egiaztatu dezaketen eskatzaileek aipatu hikuntzaren maila egiaztatzeko proba bat egin beharko dute.
- Eskatutako enpresarekiko eta postuarekiko hautagaiaren profilaren egokitasuna aztertzeko elkarrizketa pertsonala.
- 2022ko urria eta 2023ko urtarrila bitartean abiatuko dira bekadunak herrialde hartzaileetara.
Informazio gehiago: