startupWorld

Hemen dira EmprendedorXXI Sariak

EmprendedorXXI Sarien XXIV. edizioak start-upen, enpresen eta pertsona ekintzaileen proiektu berritzaile eta ekimenen hautagaitzak jaso ditu dagoeneko, egungo gizartearen erronka nagusiei konponbideak bilatzeko asmoz.
Urtero legez, CaixaBankek DayOneren bidez sustatu duen deialdia dugu aurtengoa, ENISAren laguntzarekin. Euskal Autonomia Erkidegoan, Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sustatzen du SPRI Taldearen bidez eta honen BIC ezberdinenn bidez: Enpresen eta Berrikuntzaren Zentro Europarrak, enpresa berriak sortzeko laguntzaileak.
 
Helburu nagusia da talentua eta etorkizuneko gizarte-erronkei erantzuteko gaitasuna saritzea, Garapena DayOneren laguntzaz egingo da. DayOne enpresa teknologiko eta inbertsoreentzako zerbitzu bat da, hazteko potentzial gehien duten enpresa berriak identifikatzea, hauei laguntzea eta haien lana saritzeko xedea duena.
 
Oraingoan, potentzial gehien duen EAEko enpresa saritzeaz gain, hautagaiek “Retos EmprendedorXXI” saria lor dezakete honako esparruetako gizarte-erronkaren bat konpon dezaketen proiektuen eskutik:
 
  • CiudadXXI: Hiri berriak: jasangarriagoak, seguruak, konektatuak eta egokituak. Gure herri eta iriak jasangarriagoak (klima-aldaketa, energia berdea, Smart mobility, aire osasuntsua), seguruagoak (ziber-segurtasuna, trafikorik eza), konektatuak (datuak, mugikortasuna, IOT, Smart buildings), eta mugikortasunera egokituak. Sektore potentzialak: cleantech, energy, proptech…
  • ViveXXI: Digitalizazioa, negozio-eredu berriak eta hotelen sektorearen berreskurapena, jatetxeak, turismoa eta aisia. Arazo gehien duten izaten ari diren sektoreen artean turismoa eta ostalaritza daude. Kategoria honetan, sektorea berriz aktibatzeko konponbideak bilatzen dira, negozio-eredu berritzaile eta jasangarriagoak, eta sektorea digitalizatzen lagun dezaketen konponbideak. Sektore potentzialak: turismoa, hotelak, jatetxeak…
  • BienestarXXI: Biztanleen osasuna. COIV19arekin dugun egoerak pertsonen ahulezia eta osasunerako arriskua azaleratu ditu. Kategoria honetan osasuna hobetzen lagun dezaketen proposamenak sartzen dira; life science proiektuak, “silver economy” deritzonarekin lotutako proposamenen bidez zahartze aktiboa sustatzea, bizimodu osasungarriagoa eta gaixotasunen prebentzioa. Sektore potentzialak: e-health, bizitzaren zientziak…
  • SemillaXXI: Transformazio digitala elikaduraren sektorean. Nekazaritza eta abeltzaintzaren ekoizpenari lotutako konponbide teknologikoak, teknologia eta produktuak elikaduraren industriarako, elikagaien ekoizpen eta transformazioa, eta abar. Hala, ekoizpen eraginkorragoa jasangarriagoa eta osasuntsuagoa lortuko litzateke nekazaritzan, abeltzaintzan eta elikaduraren industrian. Sektore potentzialak: nekazaritza, elikadura…
  • PlanetaXXI: Ingurugiroaren jasangarritasuna, planeta hobea datozen belaunaldientzat. Jasangarritasuna ingurugiroaren arazoari aurre egiteko eta klima aldaketa eteteko. Belaunaldi berriei planeta hobea uzteko konponbiderik onenak bilatzen dira. Geure basoak eta ozeanoak zaindu, plastikoen hondakinei aurre egitea eta material alternatiboak. Proposamen berritzaileak bilatzen ditugu, baliabide naturalak hobeto aprobetxatzeko bizimodua lortzeko. Sektore potentzialak: cleantecn, birziklapena…
  • BancaXXI: Bankuaren eredu berria, bezeroarengandik gertuagoa. Produktu eta zerbitzuen digitalizazioa eta berrikuntza finantzen sektorearen erronka nagusietako bat da. Bezeroen espezializazioa ere erronka garrantzitsua da: senior, millenial, tech companies, komertzioak… Erronka honi dagokionez, finantzen sektoreko (bankuak, aseguruak) produktu eta zerbitzuen eskaintza hobe dezaketen konponbide berritzaileak bilatzen ditugu. Sektore potentzialak: Fintech, ordaintzeko moduak…

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.