Ibilgailu elektrikoen ospea gorantz doa azken urteetan mundu osoan. Kale guztietan ikus daitezke gaur egun bizikleta edo scooter elektrikoak, eta azkenaldian iragarri den ibilgailu berri bat gurpil-aulki elektriko bat da, baina ez gurpil-aulki xume bat -izan ere, gaur egun gurpil-aulkiak kaletik ikustea ez da hain arraroa-, baizik eta X-Men-eko Charles Xavier irakasleak zuenaren antzeko gurpil-aulki bat.
Non aurkeztu da ibilgailu berri hori? Bada Consumer Electronics Show (CES) 2020an, Las Vegasen hain zuzen ere. Bertan, Segway enpresa iparramerikarrak bere gurpil-aulki berria erakutsi zuen, Segway S-Pod izenarekin bataiatu dutena. Ibilgailu horrek 150 kilogramoko pisua du, bost gurpil ditu, orduko 40 kilometroko abiadura eta 70 kilometrora arteko autonomia, Segwayren arabera.
Bere diseinuari dagokionez, bere itxura obalatua nabarmentzen da, baita Wall-E pelikulan gizakiek erabiltzen duten gurpil-aulkieko antza.
Gurpil-aulki elektriko honek duen beste xehetasun aipagarri bat da autoorekako sistema bat duela, bere bi hagun nagusiei esker (beste hirurek balio dute, gehienbat, S-Pod-ari laguntzeko hau itzalita dagoenean). Ezaugarri honek ahalbidetzen du Segway S-Pod kontrola daitekeela palanka txiki batekin besterik ez, erabiltzaileak bere gorputza alde batera eramateko beharrik gabe norabidez aldatzeko.
Halaber, aipatutako joystick-a aulkitik atera daiteke gailu elektrikoa urrutiko moduan kontrolatu ahal izateko.
Azken informazioen arabera, Segway-k aulki elektriko berria 2020 hirugarren hiruhilekoan saltzen hasteko helburua du, orain arte definitu ez den prezio batean. Honela, lehen aulkiak erosleen eskura egongo dira 2021 urtetik aurrera.
CES
Zer da CES? Consumer Electronics Show - CES Las Vegasen urtero ospatu ohi den munduko topagunea da, kontsumo teknologien negozioan aurrera egiten duten guztientzako ospatua. Berritzaileen eta aurrerapen teknologien oinarria izan da 50 urtez. Azken belaunaldiko berrikuntzak merkatuan sartzeko fase globala da.
Kontsumoaren Teknologia Elkarteak (CTA) du bere jabegoa eta ekoizpena, eta munduko negozio liderrak eta pentsalari aitzindariak erakartzen ditu. Aurten urtarrilaren 7tik 10 ospatu da.
Gertaerak sekulako garrantzia du sektorean, izan ere duela 50 urtetik hona plataforma bezala balio du, non negozioak egiten diren, produktuak erakutsi eta merkaturatzen diren, eta elkarteak sortzen dira ere gaur egun munduan dauden arazo garrantzitsuenei aurre egiteko. Orobat, industriako firma garrantzitsuenek topo egiten duten gunea da, bere hurrengo 12 hilabeteetarako berrikuntzarik garrantzitsuenak aurkezteko.
Hauek dira labur-labur CES 2020an ikusi ahal izan ziren gailurik nabarmenenak:
- Telebista bertikal bat Z belaunaldiarentzat: 'The Sero' nagusiki Z belaunaldiari eta mile-nnialei zuzenduriko telebista bat da. Gailua Samsung-ek garatu du eta horizontalki eta bertikalki biratzeko gaitasuna du, telefono adimentsu edo tablet baten antzera.
- Marko meheagoak dituen telebista: Samsung-en 1,5 zentimetrotakoa da besterik ez eta markoek 2,3 milimetro dituzte. Horrela, enpresaren arabera, pantailak telebistaren % 99a beteko luke.
- Monitore superazkar bat: Asus konpainia asiarrak, Nvidia-rekin batera, ASUS ROG Swift 360 Hz aurkeztu zuten. Monitore honek segunduko 360 Hz-ko zifra harrapatzen du.
- 10 ordu irauten duen bateriadun 'laptop gamer'a: 'Laptop gamer'en arazo nagusiena beren autonomia da. Beraz, Asus-ek Zephyrus G14 erakutsi zuen. Taiwandarren arabera, gailu berri honek 10 ordutako erabilera jasaten du.