+Trebakuntza

Gurean dugu USE, beste behin

Datozen ekainaren 8an, 9an eta 10ean (ohiko deialdian) eta uztailaren 6an, 7an eta 8an (ezohiko deialdian) egingo dira 2021-2022 ikasturterako Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioko azterketak. Euskal Herriko Unibertsitateak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak elkarlan estuan jardun dute ikasturte osoan, USE proba osasun-bermerik handienekin burutu dadin. 
 
Egungo egoera aintzat hartuta, unibertsitate publikoak eta Hezkuntza Sailak ohi baino egoitzakopuru handiagoa bermatu dute azterketak osasun-baldintzarik onenetan egin daitezen. Horrela, aurtengo proban, EHUren hiru campusetako ohiko egoitzei beste hiru batuko zaizkie: BEC Bizkaian, FICOBA Gipuzkoan eta Iradier Arena Araban. 
 
Iazko esperientzia positiboa gogoan, ordutegia berregin da aurten ere higiene-, segurtasun- eta antolaketa-neurriak betetzen direla bermatzeko, bai eta ikasleen itxaronaldiak eta atsedenaldiak hobetzeko ere. Parte-hartzaileek azterketa egiteko behar duten idazmahaiko materiala eraman beharko dute, nork berea, (boligrafoak, erregelak, kalkulagailua...), eta ezarritako gutxieneko segurtasun-distantzia mantendu beharko dute, aldi oro. Maskara uneoro erabiltzea ere nahitaezkoa izango da. Ikasgelara sartu aurretik, pertsona guztiek eskuak garbitu beharko dituzte urarekin eta xaboiarekin, edo geletarako sarbideetan jarritako soluzio hidroalkoholikoarekin. Dagokion epaimahaiko buruak edo idazkariak emandako jarraibideak bete beharko dira beti. 

USE azterketak berregituratzea 

 
Bestetik, COVID-19aren pandemiak sortu duen ezohiko egoera dela eta, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Hezkuntza Sailak, 2020an egin bezala, USEko gaien azterketen berregituraketa mantentzea adostu dute. Funtsean, berregituraketa datza azterketa bakoitzaren hautazkotasuna handitzean, aukera emanez nahasteko, modu ordenatuan eta galdera bakoitzaren puntuazioaren arabera, azterketa bakoitzaren A eta B aukeretako galderak. Ereduak, orientabideak eta ebaluazio zein zuzenketa irizpideak ikasturte hasieran ezarri ziren, eta probarako erabili ohi direnak dira. 

Proba

 
Fase bi dauzka: sarbide fasea eta onarpen fasea.
Sarbide fasea: Batxilergoa amaitzean ikasleek graduko unibertsitate-ikasketa ofizialak egiteko izan beharreko heldutasuna eta oinarrizko trebetasunak dituzten ala ez neurtzea du helburu. Honako azterketa hauek ditu:
  • Gaztelania eta Literatura
  • Euskara eta Literaturako
  • Espainiako historia
  • Atzerriko 1. hizkuntza II: ingelesa, frantsesa edo alemana
  • Batxilergoko 2. mailako modalitateko derrigorrezko gaia:
    • Zientziak:
    • Matematika II
    • Giza eta Gizarte Zientziak:
    • Giza Zientziak bidea: Latina II
    • Gizarte Zientziak bidea: Matematika Gizarte Zientziei Aplikatua II
    • Arteak:
    • Artearen Oinarriak II
Azterketa bakoitzak ordu eta erdi iraungo du. 
 
Azterketa bakoitzari 0 puntutik 10 puntura bitartean emango zaio. Kalifikazioa izango da azterketa guztietako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa, hiru dezimalekin.
 
Onarpen fasea: Borondatezkoa da. Ikasleak edozein irakasgai aukeratu ahal du batxilergoko bigarren mailako enborreko aukerazko irakasgaien artean, gehienez, lau. Nota igotzeko ere balio ahal dute Sarbide Fasean egindako irakasgaietako batzuek. Fase honetan egindako gaietan lortutako nota kontuan hartzeko, ikasleak 5 puntu edo gehiago lortu beharko ditu eta euren denbora-balioa Onarpen Faseko irakasgai guztien bezalakoa izango da.
 
Onarpen Faseko kalifikazioa, proba gainditu eta hurrengo bi ikasturteetan ere erabili ahal izango da unibertsitatera sartzeko.
 
Azterketa bakoitzak ordu eta erdi iraungo du. Gai bakoitzari 0 puntutik 10 puntura bitartean emango zaio. Nota kontuan hartzeko, ikasleak 5 puntu edo gehiago lortu beharko ditu.
 
Izena ematen duenean, ikasleak adierazi beharko du zein irakasgaiaren azterketa egingo duen Onarpen Fasean, bigarren atal hau egingo badu.
 
Gai baten ariketak berak izango dira Sarbide Fasean nahiz Onarpen Fasean. Bi aukera izango dituzte (A eta B) eta ikasleak horietatik bat hautatu beharko du. Nolanahi ere, aukera itxiak izango dira.
 

Proba gainditzeko zer behar den

 
Batxilergoko notaren eta sarbide faseren kalifikazioaren artean egindako batez besteko nota haztatuan (%60 batxilergoari dagokio eta %40 sarbide faseri) 5 puntu edo gehiago lortuz gero, proba gainditutzat joko da, baldin eta ikasleak sarbide fasean gutxienez 4 puntu lortu baditu.
 

Nota hobetzea

 
Nahi izanez gero, sarbide faseko kalifikazioa edo onarpen faseko gairen bateko kalifikazioa hobetzeko aukera ematen da. Azken deialdian lortutako kalifikazioa hartuko da kontuan, betiere aurrekoa baino hobea bada. Sarbide fasea gaindituz gero, nota hori gorde egingo zaio ikasleari mugarik gabe; onarpen faseko notak, berriz, azterketak egin eta hurrengo bi ikasturteetan bakarrik gordeko zaizkio.
 

Kalifikazioak berrikustea

 
  1. Azterketa berrikusteko eskaria eginez gero, azterketa hori lehenengo zuzenketa egin ez duen zuzentzaile batek egingo du.
  2. Lehenengo eta behin, egiaztatuko du nota kalkulatzean ez dela errakuntzarik egin eta galdera guztiak zuzendu eta kalifikatu direla.
  3. Errakuntzarik badago, azterketa zuzenduko du. Kalifikazioa lehenengo kalifikazioaren eta bigarrenaren arteko batez besteko aritmetikoa izango da. Lehenengo eta bigarren zuzenketaren arteko aldea bi puntutik gorakoa bada, hirugarren zuzenketa egingo da ofizioz. Azken kalifikazioa hiru kalifikazioen arteko batez besteko aritmetikoa izango da.
  4. Errakuntzarik badago, zuzendu egingo ditu, eta, ondoren, errakuntzarik ez daukan partea zuzenduko du. Azken nota honakoa izango da: errakuntzarik izan duen partean lehenengo eta bigarren zuzenketan lortutako kalifikazioen batez bestekoa, gehi errakuntzak zuzentzean lortutako puntuazioa.
  5. Berrikusketa denez, behin betiko nota hasiera bateko nota baino txikiagoa edo handiagoa izan daiteke, edo berdina. Eta, hain zuzen ere, errakuntzak zuzentzean litekeena da nota okerragoa lortzea.
  6. Epaimahaiak behin betiko nota jasotzeko erabakia emango du eta erreklamazio egileari jakinaraziko dio.
  7. Azterketak berrikusteko prozesua behin bukatuta, epea irekiko da berrikusitako azterketak ikusteko eskaria egiteko.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.