Beka hauek euskal gazte tituludunei zuzenduta daude (unibertsitate-ikasketak eta goi-mailako lanbide-heziketa) eta atzerrian 6 eta 12 hila artean ordaindutako praktikak egiteko aukera eskainiko dute.
Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sustatzen ditu beka hauek, gazte euskaldunek gaitasunak lor ditzaten atzerriko enpresa eta erakundeetan lorturiko heziketa praktikoaren bitartez.
Gazteei zuzenduta
Ikasketak amaitu badituzu, etorkizunean emango duzun hurrengo urratsa zein izango den eztertzen hasi beharko zenuke. Ekainaren 14an Global Training 2021 beken deialdia plazaratu zen. 31 urte baino gutxiago eta Unibertsitate-titulazioa edo Goi-mailako Lanbide Heziketako Titulua duten Euskadiko gazteei zuzendua dago.
Global Training programak aukera ematen dizu profesionalki prestatzeko atzerrian, ordaindutako praktikak eginaz zure espezialitate akademikoarekin zerikusia duten enpresa edo erakundeetan.
Proiektu honek EAEko gazteen nazioarteko mugikortasuna sustatzen du, beren prestakuntza hobetu dezaten eta etorkizun oparoa izan dezaten.
Global Training programa erakunde laguntzaileen bitartez kudeatzen da: Ikaslan; AFM; Fundación Novia Salcedo; UPV/EHU; Garapen, Donostia Sustapena; Eusko Ganberak; Confebask, Adegi, Txorierri, Hetel; Mondragon Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea.
Kalkulatzen da etorkizun hurbilean EBko lanpostu guztien ehuneko esanguratsu batek goi-mailako kualifikazioa eskatuko dituela eta gaitasunak gehienbat hezkuntza ez-formalaren bidez jasoko direla, bereziki baloratuko delarik nazioarteko mugikortasuna, boluntariotza, ikaskuntza praktikoa lan-ingurune errealetan eta gazteriaren parte-hartze aktiboa.
Horregatik abiarazi zen 2012an “Global Training” beka-programa, ekonomia irekiko etorkizuneko erronkei konponbidea bilatzeko, Euskadiko gazteen gaitasunak, ezagutza, prestakuntza eta mugikortasuna garatzeko eta, bide horretatik, lan merkaturako prestatzeko. Programa honek -unibertsitateko titulua eta goi-mailako lanbide heziketako titulua duten gazteei bereziki zuzendua dagoenak- EAEko gazteen nazioz gaindiko mugikortasuna sustatzen du euren profil akademiko eta profesionalarekin lotutako jarduerak eta proiektuak garatu ditzaten atzerriko enpresa eta antolakundeetan, aurretik planifikatutako prestakuntza praktikoko plan baten arabera.
Ezaugarriak
- 495 plaza eskaintzen dizkizu esperientzia paregabea eskuratu dezazun atzerrian.
- Praktikek gutxienez 6 hilabete iraungo dute eta 12 hilabeteraino luzatu daitezke.
- 40-60 orduko aldez aurreko prestakuntza eskaintzen da.
- Diru-zuzkidura beraizik kalkulatu da ondoko hauek estaltzeko: garraioa, 6 hilabeteko ostatu- eta mantenu-gastuak eta beste gastu batzuk (adibidez bisatuak). Horrez gain, programak aseguru medikoa, istripuetarako asegurua eta bidaietarako asegurua ematen die bekadunei.
Betekizunak
- 31 urtetik beherako Euskadiko gazteak.
- Unibertsitateko goi-mailako gradu edo Goi-mailako Lanbide Heziketako titulua
- B1 ingeles maila izatea (Goi-mailako Lanbide Heziketa egina dutenek) eta B2 maila aurreratua edukitzea (Unibertsitateko Titulua dutenek). Era berean aintzat hartuko dira herrialde hartzaileko hizkuntzaren ezagutza mailak.
- Diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galarazten duen zigor administratiborik edo penalik ez edukitzea, edo aipatu laguntzak jasotzeko ahalak kentzen dituen legezko debeku-egoera batean ez egotea.
- Atzerrian praktikak egiten 6 hilabetetik gorako egonaldiak ahalbidetu dituen beste bekaren baten onuradun ez izana.
- 2019eko urtarrilaren 1erako Euskadin erroldatuta egotea epea irekitzen den unea baino gutxienez 12 hilabete lehenagotik edo elkarren segidako 5 urtez aurreko 10 urteetan.
- Izena emandako bekaren eskaintzan eskatzen den profilari egokitzea.