Berriak

Fortnite, biziraupena jokoan

Fortnite biziraupena eta mundu irekia genereko bideo-joko bat da. Epic Games eta People Can Fly enpresek garatua da eta 2017ko uztailaren 25ean merkaturatu zen Microsoft Windows, macOS, PlayStation 4 eta Xbox One plataformetarako. 2018 urtean doako bideo-joko edo free-to-play bihurtuko dela iragarri zen.
 
Zein da argumentua? Bada, auskalo zer arrazoirengatik, gizakien % 98 bat batean desagertu zen behin Lurratik, eta geratzen ziren biztanleak ohartu ziren zeruak estalita zeudela kolore moreko ekaitzez. Ekaitz horiek karkasa (husks) izeneko munstroak sortzeko ahalmena zuten; giza itxurako izakiak ziren, zonbien antzekoak, pertsona biziak eraso zituztenak.
 
Bizirik atera zirenek ekaitzen kontrako Ezkutuak eraiki ahal izan zituzten, ekaitz-lainoak desagerrarazi zituztenak eta karkasen erasoak gutxitu zituztenak eta erabili zituztenak ere bizirik dirauten baseak sortzeko mundu osoan zehar.
 
Horrela, jokalaria base hauetako baten komandantea da. Bere ardura ekaitzen aurkako ezkutu hauetatik ateratzea da baliabideak, bizirik daudena eta beste aliatu batzuk bilatzea da bere ezkutua hedatzen laguntzeko eta Lurrari bere egoera normala itzultzeko.
 
Nola jokatu
Gaur egun, Fortnitek jokatzeko bi modu eskain-tzen ditu: jokalari bat ingurunearen aurka, Mundua Salbatu moduaz ezagutua dena, eta jokalari bat beste baten aurka, Battle Royale edo bataila erreala. Azken mota hau 2017ko irailean eskaini zen modu independente doako bezala, eta ez du joko nagusiaren beharrik.
 
Mundua Salbatu modua joko kooperatibo gisa deskribatzen da, biziraupenaren motakoa, non erronka den esploratzen saiatzea, baliabideak bilatzea, armak fabrikatzea, fortifikazioak eraiki-tzea, mota orotako tranpak ipintzea eta munstro inbasoretako olatuen aurka borroka egitea. Tim Sweeneyk, Epic Gameseko fundatzaileak, jokoa deskribatu zuen “Mirecraft eta Left 4 Deaden arteko gurutzaketa bat” bezala. Jokoa txandakatzen da operazio-base ziur bateko baliabideak administratzetik gero misioetara ateratzera, eta misioak osatuz baliabide gehiago aurkitzeko eta sariak jasotzeko aukera dago, jokoan aurrera egin ahal izateko.
 
Historia
Fortnite lehen aldiz ezagutarazi zen Skype Video Game Awards sarien gertaeran, 2011 urtean, Cliff Bleszinsky Epic Gameseko Diseinuko zuzendari-ohiak aurkeztutako aurrerakin baten bidez.  Lana konpainiaren aurreko ekoizpenetatik alderatzen da. Bleszinskik azaldu ahala, “Epic Gamesek gauzak pixka bat aldatu nahi zituen eta zerbait ezberdina eta dibertigarria egin” Fortnite-ekin. Berak jokoa honela deskribatu zuen: “mundu bat non esploratzen duzun, jasotzen duzun, eraikitzen duzun eta, azkein, bizirauten duzun”.
 
Erabiltzaileek 6 urte luze itxaron eta gero, azkenik Fortnite kaleratu zen 2017. urtean. Urte horretako ekainak 26an iragarri zen Fortnitek 500.000 kopia baino gehiago saldu zituela eskaera digitalen bidez aldez aurretik. Abuztuak 18an, Epic Gamesek baieztatu zuen bideojokoak milio bat baino gehiago jokalari zituela. Bestalde, Fortniteko modu doakoak, Fortnite: Battle Royalek, 10 milioi jokalariak gainditu zituen bi astetan bakarrik bere irteeraren ondoren.
 
Honekin guztiarekin, erraza zen aurreikustea bideojoko honek kritika on eta sari ugari jasoko zituela. Esate baterako, Eurogamer-ek 32. postuan kokatu zuen 2017 urtean plazaratutako 50 bideojoko onenen artean. Bestetik, 2017ko Global Game Awards sarien banaketan, hirugarren postuan geratu zen Biziraupeneko joku onenen artean eta bigarren postuan Doako joku onenen artean, Battle Royalerekin. Amaitzeko, 2018ko 22. Webby Sarietan, Joku Lehiakor onenaren saria jaso zuen.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.