Forotech-en barruan, gainera, Emakume Teknologoarentzako Ada Byron nazioarteko Sariaren Espainiako ediziokoa banatzen da, emakumeek zientziaren eta teknologiaren esparruan egindako lana erakusteko, I + G arloko emakumeen bokazioak sustatzeko eta hazkuntza ekonomikorako eta gizartearen etorkizunerako balio gisa teknologiak duen garrantzia plazaratzeko. Sariak nazioartean duen garrantzia sendotu egin da, azaroaren amaieran Argentinako Córdoban emango baita bigarrenez saria, iazko Mexikoko edizioari erreleboa harturik.
Forotech 2020ren berrikuntzetako bat LabsLand izan zen, ikastetxeentzat eta unibertsitateentzat hezkuntzako laborategietarako Internet bidezko sarbidea eskaintzen duen startup bat. Teknologia horri esker, planeta osoko ikastetxeak eta unibertsitateak urrutitik konektatu daitezke ekipamenduetara, eta online jarri daitezke sare osorako. Deustuko Unibertsitateko ikasle ohi baten proiektu horrek kontinente guztietako 14 herrialdetan ditu laborategiak.
Forotech 2020ren barruan, LabsLand lehiaketan ikastetxeek (Bizkaia eta Gipuzkoakoek, baita Latinoamerikako beste herrialde batzuetakoek ere) izena eman ahal zuten programazioko eta robotikako oinarrizko kontzeptuak ikasteko eta beren kodeak robot errealetan probatzeko etxetik, baina Bilbon, Hego Afrikan, Costa Rican edo Kolonbian kokatuta.
ForoTech 2020k erakunde hauek ditu babesle: Microsoft, Siemens Gamesa Renewable Energy, Ejie (Eusko Jaurlaritzaren informatika elkartea), Emakunde, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, Bilbaotik, Ihobe, Vidrala, NTS, Spri Taldea, Innolab, DanobatGroup, Eusko Jaurlaritza, Bilbao Ekintza, Donostia Sustapena eta Euskaltel Fundazioa; eta beste erakunde hauek laguntzen dute: DeustoTech, Deusto FabLab, Deusto EarningLab, Innobasque, BasqueHealthCluster, Bilboko Gaztedi Musikalak. Alzola Ura eta LabsLand.
Ada Byron saria
Teknologia elektronikoko irakasle María Ángeles Martín Pratsek irabazi zuen Deustuko Unibertsitateko Emakume Teknologoarentzako Ada Byron saria.
Emakume teknologoarentzako Ada Byron sariak egungo emakume teknologoen ibilbide bikaina saritu eta begien aurrera ekarri nahi du, mendeetan zehar diziplina zientifiko ugarietan euren ekarpenak egin dituzten zientzialari eta teknologoak erreferente izan dituztenak, sariari izena ematen dion Ada Byron bezalakoak.
Saria arlo teknologikoetan, ingeniaritzan eta teknologiarekin estu lotuta dauden arlo zientifikoetan titulazioa edo lanbideko ibilbidea duten emakumeei zuzenduta dago.
Sariaren helburuak hauek dira:
- Emakumeei euren tokia erakustea teknologiaren munduan, gizarteak oro har ezagutzen ez duen lan garrantzitsua aitortuz.
- Gizartea aberastea hedapen teknologikoko ekitaldiekin, emakume eredu berriak erakutsiz belaunaldi berriei.
- Bokazio teknologikoak sustatzea, lan teknologikoa gazteei hurreratuz, alderdi positiboak azpimarratuz, bereziki emakumeen bokazioetan.
- Teknologiak hazkunde ekonomikoan duen garrantzia erakustea, baita gizarterako etorkizuneko balio gisa duena ere.
- Bestalde, Paraninfoaren ondoko klaustroan, erakusketa teknologikoa egin zen urriaren 28an, 29an eta 30ean. Erakusketa dagoen tokitik edonor pasa zitekeen. Era guztietako hogei lagin teknologiko baino gehiago zeuden ikusgai, inguruko enpresek eta ikerketako erakundeek, ingeniaritzaz baliaturik, berrikuntza, balioa eta aberastasuna nola lantzen duten erakusteko.