+Trebakuntza

Filmatzera, gazte!

Gazteen zientzia eta teknologia proiektuen bideo-lehiaketa bat antolatu du Elhuyarrek, gazteek egin dituzten proiektuen zabalpenean laguntzeko. Elhuyar Zientzia Azoka ekimenaren barruan eratu da lehiaketa. Bideoak publiko mota guztientzako erakargarriak izatea sarituko da, eta proiektuaren gaia guztiz askea da: zientzia- ikerketak eta proiektuak, proiektu teknologikoak, esperimentuak, etab. Lanek, gazteek egin dute proiektua azaldu beharko dute, zer egin duten eta zergatik azalduz.
 
Lanak aurkezteko epea azaroaren 13ra arte luzatu da. Euskal Herriko 12-18 urte bitarteko gazteek har dezakete parte lehiaketan. Saria: Frantziako Futuroscope parkerako bidaia talde osoarentzat.

Parte hartu

 
Parte hartzeko baldintzak:
 
  • Banaka edo taldeka hartu daiteke parte (gehienez lau taldekide).
  • Partaide guztiek bete behar dute formulario bat (aurki ezazu www.zientzia-azoka.elhuyar.eus/eu/albisteak/bideo-lehiaketa webgunean). Badira nahitaez bete beharreko eremuak, eta horietakoren bat behar bezala betetzen ez bada, partaidea edo taldea lehiaketatik kanpo uzteko eskubidea du erakundeak.
  • Epez kanpo aurkeztutako bideo guztiak automatikoki geratuko dira lehiaketatik kanpo. Lanak aurkezteko epea 2020ko azaroaren 13ra arte luzatu da.
  • Zientzia Azokaren bideo-lehiaketan parte hartzeaz gain zure bideoa ON Zientzia Gazte Sarira ere bidal daiteke, animatu zaitez!
  • Bideoen aurkezpena:
  • Bost minutu baino gutxiago irauten duen bideo labur bat aurkeztu behar dute lehiaketako partaideek, esperimentu edo proiektu zientifiko edo teknologiko bati buruzkoa betiere. Proiektua amaituta egon daiteke, edo egin gabe (zer egiteko asmoa dagoen, hasierako ideiak, nola egingo den, arazo edo erronkaren deskribapen teorikoa etab.).
  • Euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez eginiko bideoa izan daiteke.
  • Bideoak originala izan behar du. Horretarako, partaideek (indibiduala nahiz taldea) elementu artistikoak, musika, irudiak edo egoki deritzoten bestelako edozein erabil dezakete.
 
Bideo guztiak Elhuyar Zientzia Azokaren youtube kanalean eta webgunean jarriko dira ikusgai, beraz, bideoarekin batera, bideoan agertzen diren pertsonen baimenak ere bidali beharko dira.
 

Saria

 
Epaimahaiak adin-tarte bakoitzeko bideo onena sarituko du (DBH1/2, DBH3-4 eta batxilergoa), eta saria Futuroscopera joateko bidaia izango da (parte hartzailea(k) eta irakasle/guraso bat). Joan-etorria, sarrera eta lotarako tokia ordainduko da. Talde bakoitzak erabakiko du saria noiz baliatu baina kide guztiek batera joan behar dute.
 
Sari-banaketa 2020ko azaroa-abenduan egingo da, eta irabazleei aurretik jakinaraziko zaie. Sari-banaketa presentziala edo online bidezkoa izan daiteke.
 

Epaimahaikideak

 
Antolaketa-batzordearen eginkizuna da epaimahaikideak izendatzea. Epaimahaia bost lagunek osatuko dute, zientzia eta teknologiaren alorrekoak eta STEAM hezkuntzaren alorrekoak. Epaimahaiak saria(k) eman gabe utz dezake.
 

Ebaluatzeko irizpideak

 
Bideoak irizpide hauen arabera ebaluatuko dira:
 
  • Proiektuaren edukiaren kalitatea (% 50): proiektuaren zailtasuna, planteamendu egokia, emaitzen balioa, zorroztasuna erabilitako metodologian, taldekideen parte-hartzea (taldean lan egin bada)...
  • Proiektuaren komunikazio egokia (% 20): publiko-helburura doituta, gidoiaren kalitatea, azalpenen zorroztasun eta aberastasuna...
  • Sormena (% 20): proiektuaren beraren originaltasuna, proiektua aurkezteko erabili diren modu originalak, formatu originalak...
  • Alderdi teknikoa (% 10): erabili diren baliabide teknikoen kalitatea eta egokitasuna.
 
Osatu beharreko bideoaren fitxa: Taldekidea(k); Adin nagusidun arduraduna (irakasle edo gurasoa); Ikastetxea (eskolaz kanpo bada, esan “Eskolaz kanpo”; Maila; Bideoa deskargatzeko esteka.
 
Harremanetarako: Zalantzarik baduzu, jar zaitez harremanetan antolatzaileekin: 943 36 30 40 / zientzia-azoka@elhuyar.eus
 

Elhuyar

 
Elhuyar 1972an jaio zen, zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Kultura-elkarte gisa egin zituen lehen urratsak, eta 2002an fundazio bihurtu zen, 40 urteko ibilbidea eginda. Beste bi enpresek ere osatzen dute Elhuyar taldea: Zubize SL eta Eleka Ingeniaritza Linguistikoa SL 2013an talde bezala egituratzeko urratsa eman zuen.
 
Xedea: "Euskaratik, teknologia eta ezagutza sortuz, eta zientzia zabalduz, gizarte aktibo, kritiko eta berdinzalea eraiki nahi dugu".
 
Lerro estrategikoak: Etengabeko berrikuntza; Beharretara egokitutako antolamendua; Komunitatea artikulatzea; Lantaldea trinkotzea; Elhuyar gizarteratzea.
 
Elhuyar Taldearen balioak:
 
  • Irekia. Barruan zein kanpoan lankidetzan aritzen dira, ezagutza partekatuz. Talde-lana eta elkarlana dituzte ardatz bere lan egiteko moduan.
  • Konprometitua. Gizartearekiko erantzukizuna dute, eta gizarte-eraldaketa dute helburu. Lanarekiko, lankideekiko zein bezeroekiko konpromisoz jarduten dira.
  • Ekintzailea. Esparru berrietan murgiltzen egiten dute aurrera. Lan egiteko moduan ekimena, sormena eta etengabeko hobekuntza sustatzen dituzte.
  • Sendoa. Ibilbide luzea dute eta esperientzia handia duen lantalde gaitua dute zutabe. Lanean ezagutza eta kalitatea bilatzen dituzte.
  • Enpatikoa. Pertsonak aintzat hartzen dituzte eta konfiantza oinarri hartuta lantzen dituzte harremanak. Lantaldearen zein kolaboratzaile eta bezeroen asebetetzea dituzte helburu.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.