Euskadin Merkataritza Berrikuntza eta Ekintzailetzarako proiektua itzuli da, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritza Sailari eta Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zientzien Fakultateari esker. LEINN (Entrepreneurial Leadership and Innovation) graduko ikasleen proiektuak benetako erronkei erantzuten saiatzen dira, hala nola lokal hutsak edo negozioak ixtea.
Turismo eta Merkataritza sailburuordeak, Jakes Aguirrezabal Iribarrek, Merkataritza zuzendariak, Izaskun Gómez Cermeñok, eta Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zientzien Fakultateko dekanoak, Lander Belokik, ostegun honetan jarri dute martxan Fakultateko Oñatiko campusean, MARKET BERRI Programaren II.
Ekitaldian, merkataritza sektorearen aurreikuspenak jorratu ziren merkatariekin mahai-inguru batean, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza zuzendariak moderatuta.
Euskadiko Merkataritza Berrikuntzarako eta Ekintzailetzarako proiektuaren bigarren edizio honetan, aurtengo hautatutako bederatzi proiektuen berri eman da, Oñatiko, Irungo eta Bilboko laborategietako LEINN Graduko 1., 2. eta 3. mailetako ikasleek aurkeztutakoak.
Proiektu hauek sektoreko merkatari eta eragileek aurkeztutako ia hogei proposamenen artean hautatu dituzte. Guztiek merkataritzaren ikuspegi berritzaile ugari islatzen dituzte eta sektoreak dituen benetako erronkei erantzun nahi diete, hala nola dendak ixteari, hutsik dauden lokalei edo merkataritza-jarduera gutxiko herriei, besteak beste.
Ekitaldi honetan merkataritzak egungo gizartearen eraldaketan duen garrantzia eta merkatuko errealitate berrietara egokitzeko beharra berretsi zen.