Azken 6 urteetan 4.895 enpresa-proiektuei laguntza eman zaie. Aurten, 166,1 milioi euro inbertituko dira Hazitek, Elkartek eta Emaitek Plus programetan
2013. urtetik Eusko Jaurlaritzak 885 milio euro inbertitu ditu I+G sustatzeko SPRI taldearen laguntza-programa teknologikoen bitartez. Osotara, 4.895 enprea-proiekturi eta
Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko (ZTBES) agenteen 677 proiketuri laguntza eman zaie.
Alde batetik, 439 milioi euro eman zitzaien enpresei eta eragindako inbertsioa 1.708 milioi eurokoa izan da. Bestetik, ZTBESeko agenteei emandago dirua dago; osotara 445 milioi euro. Azken hauek, espezializazio adimendunari buruzko ikerketa-proiektuak garatu dituzte eta teknologi zentroen zein ikerketa kooperatiboko zentroen (CIC) emaitzak hobetzeko erabili dute dirua.
Eusko Jaurlaritzak dionez, aurten, 166,1 milioi euro inbertituko dira arlo honetan; horietatik 83 milioi enpresetara emango zaie eta gainontzekoa Sareko agenteentzat. 2019. urtean emango diren laguntzeei esker, 700 enpresa-proiektu eta teknologi zentroekin zerikusia duten 80 proiektuentzat onuragarria izango da.
Hazitek, Elkartek eta Emaitek Plus I+G sutatzen duten laguntza-programa teknologikoak dira. Hazitek enpresei zuzentzen da, zehazki, ikerketa industrialeko edo garapen esperimentaleko proiektuak egiten dituztenei. Hazitek programaren bidez babesa ematen zaio I+G-ko proiektu estrategikoen garapenari. Elkartek eta Emaitek Plus, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteei zuzendurik daude.
Laguntza Hauek Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren Basque Industry 4.o Estrategiaren barruan kokatzen dira.