Euskaltzaindiak eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak elkarrekin diseinatu dute ‘Euskararen normalizazioa eta normatibizazioa XXI. mendean’ espezializazio diploma. Diplomaren helburua da Euskaltzaindiko egitasmoetan parte har dezaketen pertsonak prestatzea.
Euskararen normalizazioak eta normatibizazioak XXI. Mendean izan ditzaketen nondik norako garrantzitsuenei buruzko prestakuntza sendoa eman nahi du ‘Euskararen normalizazioa eta normatibizazioa XXI. mendean’ espezializazio diploma berriak, etorkizuneko profesionalak sortzeko asmoz. Espezializazio diploma teoriko-praktikoa izango da eta irakasleak Euskaltzaindiaren eguneroko zereginetan ari diren euskaltzainak eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasleak izango dira.
Euskaltzaindiko egitasmoetarako prestakuntza
Euskaltzaindiak bere eginkizuna, proiektuak eta gizarteratze lana egokitu eta pertsona berriak erakarri eta prestatu nahi ditu Euskaltzaindiak sorreratik izan dituen bi sailetan lan egiteko: IKER saila (Euskararen normalizazioa XXI. mendean) eta JAGON. saila (euskararen erabilera soziala sustatzea horretan parte hartzen duten gainerako eragileekin batera).
Espezializazio-titulua osatzen duten pertsonen lanbideak hauek izan daitezke:
Gainera, Euskaltzaindiak espezializazio titulua amaitzean lan poltsa sortuko du. Espezializazio-titulua egin dutenek lehentasuna izango dute lan-poltsa horretan, diplomaren titulazioaren arabera.