+Trebakuntza

Euskadiko LHk 5.780 plaza gehiago eskainiko ditu 2024-2025 ikasturtean

Lanbide Heziketako sailburuorde Jorge Arevalok, Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendari Rikardo Lamadridekin batera, Euskadiko Lanbide Heziketako matrikulazio-kanpainaren xehetasunak eta berrikuntzak eman ditu ezagutzera, 2024-2025 ikasturterako. Izena emateko epea zabalik dago maiatzaren 24ra arte. Euskadiko Lanbide Heziketak 64.105 plaza eskainiko ditu datorren ikasturtean, 2023-2024 ikasturtean baino 5.780 gehiago.

 

5.780 plaza gehiago

Datorren ikasturteari begira, Hezkuntza Sailak nabarmen handitu du Lanbide Heziketarako plazen eskaintza, 5.780 plaza berri sortu baititu. Horrek Lanbide Heziketako ikastetxeetan 244 talde berri sortzea esan nahi du.

Prestakuntza-mailen arabera, 5.780 plaza horietatik gehienak goi-mailako heziketazikloetan sortuko dira. Honela banatzen dira plazok:

z Oinarrizko mailako zikloak: +780 plaza.

z Erdi-mailako zikloak: +1.950 plaza.

z Goi-mailako zikloak: +2.690 plaza.

z Espezializazio-ikastaroak: +360 plaza.

2024-2025 ikasturtean eskainitako plazen kopurua gehien handituko duten hamar lanbide-arloak honako hauek dira:

z  Informatika eta komunikazioa (+900).

z  Fabrikazio mekanikoa (+715).

z  Administrazioa eta kudeaketa (+670).

z  Elektrizitatea eta elektronika (+590).

z  Gizarte eta kultura-zerbitzuak eta komunitatearentzako zerbitzuak (+400).

z  Osasuna (+375).

z  Instalazioa eta mantentze-lanak (+360).

z  Ostalaritza eta turismoa (+235).

z  Irudi pertsonala (+215).

z  Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak (+210).

Ikastetxeen sareari dagokionez, 5.780 plaza horietatik gehienak sare publikoko ikastetxeetarako sortu dira: 4.005 plaza, sare publikoan, eta 1.775 itunpekoan.

 

Ziurtagiri profesionalak eta ibilbide integratuak

Onarpen-prozesu berri honen berritasun nagusia (2024-2025 ikasturterako) da prozesu hau C graduak (ziurtagiri profesionalak) eta ibilbide integratuak egiteko ere ireki dela.

C graduak, lehentasunez, jardunean edo langabezian dauden langileei eskaintzen zaizkien irakaskuntzak dira. Lanbide Heziketako Eskaintza Modular Malguaren parte izanik, C graduen ezaugarria da ikasleak titulu bateko moduluetako batzuetan soilik matrikulatzen direla (ez titulu bateko modulu guztietan), eta amaitzean, ziurtagiri profesional bat lortzen dute. Ikasle horiek Eskaintza Modular Malguaren bidez egiten eta gainditzen duten guztia metatu egin daiteke, titulu bat lortu arte (titulua osatzen duten modulu guztiak osatzen dituztenean), azken helburua hori badute.

Bestalde, ibilbide integratuen helburua da Lanbide Heziketako oinarrizko maila hasten duen pertsona batek erdi-mailako ikasketak egiten jarraitu ahal izatea (oinarrizko maila amaitzean) ikastetxe berean. Horregatik, lau ikasturteko ibilbidea da (2 oinarrizko mailakoak eta 2 erdi-mailakoak). Lehenengo bi urteak igarota, DBHko graduatu-titulua eta oinarrizko teknikari-titulua lortuko ditu; hurrengo bi urteak amaituta, teknikari-titulua (erdi-mailakoa) lortuko du.

Azkenik, espezializazio-ikastaroak urtebeteko iraupena duten ikastaroak dira. Erdimailako edo goi-mailako heziketa-ziklo bat amaitu duten ikasleentzat dira, eta egin duten zikloarekin lotura estua duen arlo edo eremu espezifiko batean espezializatzeko aukera ematen diete.

Era berean, gogorarazi behar da goi-mailako heziketa-ziklo bat amaitu duten ikasleek kredituen aitorpena lortu dezaketela unibertsitate-ikasketak egiten jarraitzen badute (6 kreditutik 66ra bitartean), ikasitako heziketa-zikloaren eta hautatutako unibertsitategraduaren artean dagoen kidetasunaren arabera. Lanbide Heziketatik Unibertsitaterako pasabideak dira hauek. Gaur egun, 75 heziketa-ziklok unibertsitateko 59 gradutarako pasabideak eskaintzen dituzte, kredituak aitortuta.

 

2024-2025 ikasturterako izen-emateak

2024-2025 ikasturterako onarpen-eskaerak aurkezteko epea zabalik dago maiatzaren 24ra arte (24a barne), hurrengo ikasturtean maila edo gradu hauetakoren batean Lanbide Heziketako ikasketak hasi nahi dituzten ikasleentzat:

z  C graduak: ziurtagiri profesionalak.

z  Oinarrizko, erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloak.

z Espezializazio-ikastaroak (erdi-mailakoak edo goi-mailakoak).

z  Lau ikasturteko ibilbide integratuak (oinarrizko maila + erdi-maila).

Interesa duten ikasleek bi bide izango dituzte eskaerak aurkezteko: online edo presentziala, Lanbide Heziketako ikastetxeetan bertan. Ikastetxe batean egiten diren izapideak ikastetxeko idazkaritza-ordutegian egin behar dira. Online eskaerak Hezkuntza Sailaren webgunearen bidez egingo dira: http://www.euskadi.eus/hezkuntza

Guztira 182 ikastetxek eskainiko dute Euskadin 2024-2025 ikasturtean Lanbide Heziketa ikasteko aukera. Euskadiko Lanbide Heziketak 158 titulazio desberdin ikasteko aukera eskaintzen du (oinarrizko, erdi-mailako edo goi-mailako heziketa-zikloak), baita 22 espezializazio-ikastaro eta 39 ziurtagiri profesional ere, guztiak 23 lanbide-arlotakoak. 2023-2024 ikasturte honetan 49.000 ikaslek baino gehiago ari dira ikasten Euskadin Lanbide Heziketako zikloren batean edo espezializazio-ikastaroren batean, edozein modalitatetan: presentziala, urrutikoa edo eskaintza partziala.

 

Kontuan hartu beharreko egutegia:

z  Maiatzaren 6tik 24ra: onarpen-eskaera aurkeztea (biak barne).

z  Uztailaren 5a: onartuen, ez onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak argitaratzea.

z  Uztailaren 10era arte: behin-behineko zerrendei erreklamazioa aurkezteko epea (12:00ak arte).

z  Uztailaren 11: onartuen, ez onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratzea.

z  Matrikula formalizatzea (ohiko aldia):

I. fasea: uztailaren 11tik 15era (14:00etan).

II. fasea: uztailaren 17an.

III. fasea: uztailaren 19tik 22ra.

 

Matrikula hiru fasetan edo epetan formalizatzen da -faseetako bakoitzean plazak esleitzeko prozedura egingo da-, ikasle eskatzaile gehienek beren lehenengo aukeran matrikulatu ahal izatea bermatzea helburu hartuta.

Inor plazarik gabe gera ez dadin, Hezkuntza Sailak ikasleei gomendatzen die, eskaera egitean gutxienez hamar plaza adieraz ditzatela, lehentasunen araberako hurrenkeran. Pertsona bakoitzak eska dezakeen plaza kopuruak ez du mugarik.

BirtLHren (Ikaskuntza Birtual eta Digitalizatuen Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua) bidez urrutiko heziketa-zikloren bat egiteko izenemate-epea berbera izango da: maiatzaren 6tik 24ra. BirtLHk erdi-mailako edo goi-mailako urrutiko heziketa-zikloak egiteko aukera ematen du, modalitate erdipresentzialean. Informazio gehiago BirtLHren webgunean.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.