Bigarren eguna
Bigarren egunean, berriz, martxoaren 13an, astelehena, Txinako gonbidatuen bilketarekin hasi zen Bilboko Melia Hotelean. Ondoren, goizeko 9:00etan, euskal eta txinatar taldeak Eusko Alderdi Jeltzalearen egoitza nagusia bisitatu zuten, non haien zaien Mikel Burzako zegoen. Bertan, Euzkadi Buru Batzarreko Nazioarteko Harreman arlorako burukide arduradunak PNV/EAJ alderdiaren aurkezpena egin zien gonbidatuei. Burzakok esan zien Eusko Alderdi Jeltzalea alderdi europeista bat dela, harreman onak dituela Txinako Alderdi Komunistarekin eta une on batean dagoela gazteen afiliazioari dagokionez.
Bestetik, esan zien digitalizazioa gakoa dela herrialde batentzat, EAJek Europara asko begiratu duela azken urteetan, eta gehiago begiratu behar diola Asiari. Elkarrizketa honek 60 minutu iraun zuen, gutxi gorabehera.
-
11:00etan, bisita bat egin zen SPRIra, Bilbon, EAJ/Jorge Fernándezen taldearekin. 60 minututako iraupena izan zuen elkarrizketa honeak ere. Bertan, Fernándezek aditzera eman zien bisitariei Madrilen kokatutako enpresa txinatar baten egoitza Euskadin kokatzea dituen abantaila fiskalak, besteak beste.
-
12:30ean, bisita berri bat egin zen Mondragon Academyra. Haien zain zegoen Maitane Martín eta bere taldea. Mondragon Academyn, txinatarrek lehen eskutik ezagutu ahal izan zuten LEINN ekintzailetza zentroko ikasketa eredua. Izan ere, talde ekintzaile gazte ugari han zeuden beren ekintzailetza proiektuak garatzen. Topaketa honek 45 minutu iraun zituen, gutxi gorabehera.
-
13:30ean, Bizkaia Tower-era joan ziren parte-hartzaileak (Bizkaiko Foru Aldundia, Koldo Atxutegi & Team). 45 minututako elkarrizketa baten ondoren, denak sagardotegi batera joan ziren bazkaltzera Andramari LHko Eduardo Aginako eta bere taldearekin.
-
16:00etan, irteera bat egin zen Arabara, 17:30ean hitzordu bat baitzuten Luis Cañas Upeltegiko arduradunekin, Villabuena de Alavan kokatuta. Dastaketa eta networking-a egitea zen helburua eta hori gauzatu zuten gustu handiarekin bi ordutan zehar.
-
21:00etan, Bilboko Melia Hotelean zeuden berriz Txinatar parte-hartzaile guztiak.