2021-2027 urteetan Europak teknologia digitalean dirua inbertituko du, aldea markatzeko beste herrialdeekin eta onurak emateko enpresa eta biztanleentzat. Hori dela eta, Komisioak galdetegi bat kaleratu du lehenengo bi urteko norabidearen inguruan iritziak jasotzeko.
Zein dira zure iritziak eraldaketa digitalaren inguruan? Zein uste duzu izan behar dela Europaren jarrera? Nola ziurtatu dezakegu enpresek, biztanleek
eta sektore publikoek teknologia digitalaren etekina aterako dutela? Komisioa momentu honetan
Digital Europe programa prestatzen ari da eta honen bitartez 9,2 mila milioiko inbertsio zuzena egingo du.
Dirua arlo hauek hobetzeko erabiliko da:
● Superkonputazioa
● Adimen artifiziala
● Zibersegurtasuna
● Goi-trebetasun digitalak
● Teknologia digital hauen erabilera bermatzeko
Helburua zehatza da: Europako lehiakortasuna hobetzea izango da, ekonomia digital globalean, eta autonomia teknologikoa handitzea, gaitasunen garapenaren bidez, teknologia digitalen proba eta horien ezarpena erabiliz.
Europak enpresa txikiek eta handiek, administrazio publikoa, ikerkuntza eta hezkuntza erakundeak, GKEk, herritarren erakundeak eta herritar pribatuak orokorrean kontsultatuko ditu haien iritzia jasotzeko. Iritziak urriaren 25a arte eman daitezke,
hemen.
Parte hartze prozesu honetan mugarri bat izango da Bikaintasun Digitaleko Foroa, 2019ko irailaren 19tik 20ra Helsinkin egingo dena.
Galderak eta iruzkinak uztailaren 25etik urriaren 25era erantzun daitezke.