Berriak

Etorkizuneko robotek giza-eskuak izango dituzte

Orain dela 32 urte londresen, gazte talde bat, ibiltzeko gaitasuna zuen robot bat egiten aritu ziren. Baina, hainbat urteko lan ostean, Hondak Asimo robota aurkeztu eta beren lan guztia porrot egin zuen. Beren ametsak jarraituz gorputzeko beste atal batean zentratu eta horretan aritu ziren orain arte: giza eskuak imitatuz robotentzat eskuak eginez. Eskuak oso konplexuak dira eta sortzeko zailak.
 
Gauzak horrela, The Shadow Robot enpresa sortu zen, hainbat sari irabaziz sortutako eskuengatik. Enpresa honek hainbat entitate garrantzitsuekin lanean aritu dira eta Europako proiektu garrantzitsuenetariko batean ere ari dira: Human Brain Project (HBP). Proiektu hau Europako giza garunean zentratutako proiekturik garrantzitsuena da da.
 
Radhika Gudipati, enpresaren partaide batek dio beraientzat neurozientzia zerbait berria dela baina uste dutela beren modeloa HBP plataformari onurak gehitzen ahal dizkiola.
 
“Plataforma honen bidez, garuneko eredu birtualak gailu robotikoetara konektatzen dira, eskuak kasu. Hori dela eta, ikertzaileek aztertu egin dezakete nola kontrolatzen duten dispositibo horiek mugimendua, estimuluei erreakzionatzen diete edo inguru birtual batean ikasten dute.”
 
Sortutako eskuak 129 sensore ditu eta 24 artikulazio, giza eskuekin antza handia izanik.
 
Neurorobotics plataforma publikoa da, Internet bidez eskuragarria, eta garuneko prototipoak probatu nahi dituzten zientzialari guztientzat eskuragarri dago. Helburua da, simulazioei esker, androide berriak orain arte egindakoaren guztiz desberdina izatea.
 
 

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.