digitalWorld

Etorkizuneko errepiderako sistema adimendunak

Errepidean ezustekorik ote dagoen eta aparkatzeko lekurik aurkituko ote dugun adierazi eta txirrindulariei arrisku-egoerak jakinaraziko dizkieten aplikazioak; horiexek dira Bilbon C-Mobile proiektuaren barruan probatuko diren zerbitzuetako batzuk. Hiri-mugikortasun seguruagoa eta eraginkorragoa lortzen lagun dezaketen garraio-sistema adimendun kooperatiboak (C-ITS) garatzea da proiektuaren helburua.

C-Mobile Europa osoko 36 bazkide dituen proiektua da, hala nola zentro teknologikoak, udalak, unibertsitateak eta enpresak. Ekimenari jarraikiz, zortzi pilotu inplementatuko dira Europako hainbat hiri eta eskualdetan, mugikortasun adimenduneko hainbat zerbitzu testatzeko. Bilborekin batera, Bartzelona, Vigo, Bordele, Kopenhage, Newcastle eta Tesalonika hiriek eta Ipar Brabante eskualdeak parte hartuko dute.

Bilboren kasuan, proiektua Basque Research & Technology Alliance partzuergoari atxikitako CEIT ikerketa zentroak koordinatu du. Pilotu honetan, ibilgailuak eta bide-azpiegiturak konektatuko dituzten bost zerbitzu kooperatibo instalatuko dira. Aplikazio hauek hiri-eremuan dauden aparkatzeko leku hutsei buruzko informazio baliagarria helaraziko diete gidariei, baita obrei buruzko oharrak eta pilaketa, istripu zein bestelako arrisku-egoerei buruzko jakinarazpenak ere. Horrekin batera, autobusen gune itsuan kokatzen diren txirrindulariei zuzendutako alerta-sistema bat eta kamioiei errepide bidezko ibilbidea planifikatzen lagunduko dien aplikazio bat garatuko dira. Pilotua Bilbon inplementatzen hasia da, eta horrexeri lotuta daude Bizkaiko hiriburuko udala, Gertek, Kapsch, MLC, Dachser, DGT, Donostiako Udala, Dbus eta CTVi.

C-Mobile proiektua Europar Batasunak kofinantzatu du eta 2020ko azaroan amaituko da. C-ITS zerbitzuek mugikortasunaren arloko erronkei aurre egiteko duten potentzialtasuna frogatzea da -bereziki, hiri-eremu konplexuetan- partzuergoaren helburua, aplikazio berriak garatuz eta beste hiri batzuei eraldaketa honekin bat egiteko aukera erraztuko dieten gidak sortuz.

Ceit

Irabazi-asmorik gabeko ikerkuntza zentroa da Ceit, 1982. urtean Nafarroako Unibertsitatearen ekimenez sortua. Ikerkuntza zentro honen egiteko nagusia, hain zuzen, ikerkuntza aplikatuan oinarritutako kontratu bidezko industria proiektuak gauzatzea da, enpresen I+G sailekin lankidetza estuan.

Ceit-ek ikerkuntza aplikatuetan bikaintasuna bultzatzen du, isilpekoak ez diren emaitzak argitaratuta, foro tekniko zein zientifikoetan parte hartuta eta industriaren alorreko ikerkuntza proiektuetan doktoretza prestakuntza eskainita.
Ceit-ek lankidetza egonkorra bilatzen du hainbat sektoretako enpresekin (burdinbideetakoa, aeronautika, automobilgintza, osasuna, ekoizpena, energia edo ingurumena), eta bere bezeroen negozioarekin zerikusia duten alderdi guztiak ulertzen ahalegintzen da; betiere, ikerkuntza aplikatuko proiektuen bitartez balio erantsi handiko irtenbideak sustatuta. Eta bezeroei irtenbide berritzaileak eskaintzeaz gainera, lan munduan txertatuko diren eta ekoizpen sistemari balioa gehituko dioten ikertzaile gazteak ere trebatzen ditu.

Zentroak, bestalde, ikerkuntzaren eta irakaskuntzaren arteko osagarritasunean oinarritutako eta kristau humanismoaren balioetan inspiratutako proiektu bat partekatzen du Nafarroako Unibertsitatearekin.

eWorld aldizkariko berria da

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.