Gasaren faktura aldatzea gomenda-tzen digu mugikorrak, glukosa maila egiaztatzea edo autoan olioa alda-tzea. Eszena hauek gero eta ohikoagoak dira Espainian, eta Laugarren Iraultza Industriala bezala ezagutua denaren osagarri dira. Aro berri bat da, non teknologia informaziorako sarbide tresna izatetik erabiltzailearen beharretan oinarritutako konponbide pertsonalizatuak eskaintzen dituen bitarteko bihurtzera pasa den.
Horixe da Telefónica Fundazioak argitaratu berri duen Espainiako Gizarte Digitala 2017 txostenaren (Sociedad Digital de España 2017) emaitza ondorioetako bat. Bertan adierazten denez, teknologiak ateak irekitzen dizkio "gizarte kognitiboa”ri. Gizarte horrek erabiltzailearen esperientziak ebaluatu eta ezaguera sortzen du; honek, bere aldetik, neurrira eginiko informazioa eta zerbitzuak ahalbidetzen ditu. Prozesu honetan, adimen artifizialak eta Gauzen Internetek delakoak (IOT) paper erabakigarria jokatzen dute, horiei esker esperientziak analizatu eta konponbide pertsonalizatuak eman diseinatzeko aukera baitago eremu guztietan, heziketatik osasunera edo aisialdira, adibidez.
Horrela, Espainia prestatzen ari da Gizarte Digitaletik Ezaguerako Gizartera jauzia emateko, OCDEko herrialdeetako zuntz handiko hirugarren sarbide-sarea baitauka. Honek suposatzen du bertsio orokor eta bat eraikitzen duela Espainiako ekosistema digitalari buruz ospe handiko kanpo-iturri batzuen bitartez, Telefónicako negozio-unitateen datu estatistikoak eta komunitate autonomoek emandako lurralde-informazioa.
Hori dela eta, espainiarra gizarte digital bat da dagoeneko, sarbide mugikorreko banda zabalari esker, eraldatze geldiezin batean, non gaur egun ez da bakarrik “desafioa”, baizik eta “konponbidea” ere maila teknologikoan. Etorkizuna, non robotika eta adimen artifizialak bat egiten dute, paradigma berri horretara egokitzeko azkartasunaren menpe egongo da, baita digitalizazioaren menpe ere, oinarrizko tresna bezala eremu guztietara iritsi ahal izateko, ahaztu gabe sentikorragoak diren horiek. Horrela, sareak eta teknologiak ia-ia bizitzako alderdi guztietan daude.
Espainia lider
2017an, Espainia lider izaten jarraitu zuen etxerainoko zuntz optikoaren hedapenean, Alemania, Erresuma Batua, Frantzia eta Italia batuta baino bezero gehiagorekin. Espainia, gaur egun, lider argia da Europa mailan zuntzaren sarbidean erabiltzailearen etxebizitzan (FTTH), kalitate altuko zerbitzu iraunkor bat berma dezakeen teknologia bakarra, mantentze-kostu oso baxuekin.
Espainiak ere badu 3.5 G-ko sarbide mugirreko zuntz zabaleko estaldura du, kasik etxe espainiar guztiak hartzen dituena, eta bitartean, 4G estaldura (LTE) % 94era iristen da. Txostenak ere nabarmentzen du azpiegiturak 5G-runtzera egokitzeko beharra dagoela.
Gizarte Digitaleko Espainia Ezagueraren Gizartera ateratzen ari da ere, non adimen artifizialaren eta ezaguerako sistemen erabilerak, konektatuta dauden gailu guztiek emandako informazioaren bitartez -Gauzen Internet-, osasun, hezkun-tza, energia eta garraioko arazoen irtenbideak izango dituzte. Modu honetan, herrialdea jada badago Laugarren Industria-Iraul-tza bezala ezagutua denaren atarian. Enpresa-ekosistemaren ekintza digitala eta sektore publikoa, baita eraldakuntza digitalaren elementu abangoardistena, hala nola ekonomia 2.0 eta blockchain, paradigma sozial horretara bideratuta dagoen aldaketa horretara begira daude.
Beste aldetik, eraldaketa hauek suposatu dute 2018an gazteen % 50ak mobile first izatea, hau da, bere denboraren % 90 edo % 100a sarean kontsumitzen dutela, pantaila mugikor baten gain. Izan ere, % 86k badu smartphone bat ere erreferientzia bezala gailua bezala berehalako mezularitzarako, sare sozialetako sarbide bezala, musika-kontsumoa bezala, eta streaming-bideoetarako.
Horiek dira txosten honen aurkezpenean azaldutako ondorio batzuk. Otsailak 2an emantako gertaera honetan parte hartu zuten ere Informaziorako eta Agenda Digitalerako Estatuko idazkari den José María Lassalle Ruizek; Telefónica Fundazioko lehendakari den César Aliertak; eta Telefónica Fundazioko zuzendari orokor den José María Sanz-Magallónek.
Gainera, mahai-inguru bat egin zen ere, non aztertu ziren eraldatze digital honen alderdi ezberdin batzuk eta gure gizartearen etorkizuneko desafioak. Bertan izan ziren ESL Espainiako zuzendari orokorra, Manuel Moreno; Kolokium Blockchain Technologies-eko zuzendaria, José Juan Mora; eta Adimen Artifizialeko Ikerketa-Institutuko (CSIC) zuzendaria, Ramón Lopez de Mántaras.
Konexio bikain bateruntz
Azpiegituren eraldatzea sustatzen jarraitzea berebizikoa bada ere, txostenak azaltzen du Espainia Europako herrialde lehiakorrena dela telekomunikazioen azpiegituran, digitalizazioaren oinarria eta datuen ekonomia berriaren garapena. Izan ere, Gauzen Internetek hurbildu ditu jadanik 2017an espainiarrak hiri adimendunak, Industria 4.0, auto autonomoak, urruneko kontroleko kirurgia-operazioak edo distantziako heziketa digitala bezalako kontzeptu hain berritzaileekin.
Espainia garapen honi aurre egiten ari da europar esparr,uan. Abiadura oso azkarreko zuntz-sareak eta 5G sare mugikorrak oinarrizko azpiegituratzat har daitezke, ehun ekonomiko europarra mundu-mailan lehiakorra izaten bermatuko duena. Europar Komisioak helburu hau ezartzen du 2025ean ikastetxeen, ospitalen eta enpresa europar handien % 100ean izango dela, 1 gbit/s-ko sarbidearekin, eta etxebizitza guztiek izango dute, gutxienez, 100 mbit/s-ko sarbidea, 1 gbit/s-ra eguneragarriak.
Otsailean, Bartzelonako Mobile World Congress-ean, Telefónicak eta Ericssonek aurkeztu zuten, lehen aldiz, ibilgailuen distantziako gidatzearen kontzeptua, 5G erabiliz, gidatuz, Bartzelonako Firan kokakturiko postu batean, Tarragonako lasteketa-pista baten zebilen ibilgailu bat, 70 kilometro baino gehiagoko distantzia batean.
Ikastetxeen, ospitalen, europar enpresa handien eta etxebizitza guztien ehuneko ehunak gutxienez 100 Mbit/s-ko sarbidea izateak, 1 Gbit/s-ra eguneragarri, 2025erako, bostehun mila milioi euroko esfortzu ekonomikoa suposatzen du. Garapen honek ziurtasun juridiko handiago bat ekartzen du inbertsioetarako Komunikazioen Pribatutasunari buruzko Arautegian, aurtengo maiatzatik aurrera ezarriko dena, baita Komunikazio Eletronikoetako Kode berriarena ere (ECC), Europar Parlamentua egun egiten ari dena.
Gizarte Digitalaren jauzia Ezaguerako Gizarteruntz Europar merkatu digital bakarraren eskutik etorriko da. Operatzaileek telekomunikazioko azpiegiturak hedatu behar dituzte 1 gigabit-en gaineko konexio bat bermatu ahal izateko, bezeroari kalitate bikain bateko esperientzia bat eman diezaion. Horretarako, arkitekturak kudeatu eta egokitu beharko dira, plataformak eta sistema, beren datuak modu errazean eskuragarri izan daitezen bezeroentzat, eta aldi berean, sarearen ziurtasunar bermatu, datuen babesa eta beren pribatutasuna.
Halaber, beharrezkoa da ere, hain desiratua den Gigabiteko Gizartea lortzeko, nolanahiko konexioa ziurtatzea, ertzetik ertzera (E2E) eta wifi perfektua duten etxebizitzak, 1 gigabiteko gu-txiengo abiadura, fidegarritasun.