+Trebakuntza

ERASMUS+, “marka pertsonal” adimentsua

Enpresek, talentua bilatzerakoan, arreta berezia eskaintzen diete Erasmus+ Hautagaiei

Munduko mugikortasun-programarik nagusienak 30 urte baino gehiago bete ondoren, zifrek txunditzen jarraitzen dute. 1987an sortu zen eta bere bitartez 9 milioi ikaslek beren bizitzetako heziketa-esperientzia emankor eta ahaztezin batez gozatu dute. Urrun geratzen dira dagoeneko 1987. urtean beren maleta egin zuten 95 abenturazale ausart horiek, pantailarik gabeko mundu batean eta oso informazio gutxirekin esperientzia ezezagun batean murgildu zirenak. Gaur egun Erasmus+ programa erabat finkatua dago eta garapen iraunkorra agertuz, bere ateak, kontinente berrietara ireki ditu aurten ere, Asia eta Afrika bezalako norakoak sartuz. Erabateko lorpena, ezbairik gabe. 
Ikaslegoaz gain, milaka irakaslek ere zentro berriak ezagutu, esperientziak partekatu eta nazioarteko lankidetza-proiektuak garatzeko aukera dute Erasmus+-ek programari esker. Esperientzia hauek hezkuntza-sitemaren hobekuntza dakarte, balioa emanaz inplikaturiko irakasle zein hezkuntza-erakundeei. 

Lanbide Heziketako zentroak programa honetan parte hartzen ari dira bere hastapenetatik, parte-hartze zifra gorako batzuekin eta beste maila hezigarrietan baino indar handiago batekin. Hiru hilabetetan zehar ikaslegoa bere konforteko zonaldetik ateratzeak eta bere etxetik oso urrun dagoen toki batera joateak erakutsi du formula oso eraginkor bat dela profesional bikainak hezitzeko. Esperientzia honetan zehar ikaslegoak esperientzia berri jakin batzuei aurre egin behar die, bai maila profesionalean bai maila pertsonalean, hala nola pertsona berriak ezagutzea, beraiekin bizitzea, hizkuntza berri bat, nazioarteko lan-inguruneetan moldatzea, lehen aldiz bakarrik bizitzea, horrek dakartzan erantzukizun eta betebeharrekin… finean, bere patua zuzentzea. 

Desafio horiek gainditzeko unean, gazteek gaitasun eta konpetentzia pertsonal sorta bat garatzen dute, oso baliotsuak direnak. Besteak beste, egokitzeko gaitasuna, erresilientzia, komunikazioa, erabakien hartzea, hizkuntzen ikasketa, arazoen konponketa eta, batez ere, oreka emozional handia egoera estresagarrienetan. 

Erasmus+ programan parte hartzen duten gazteek beren itzuleran dakarten konpetentzia eta ezaguerez betetako motxila hau ez da oharkabe pasa talentuak bilatzen dituzten enpresentzat. Erasmus baten curriculum vitaeak balio erantsi bat du, izan ere normalean profil altuenari dagokio, bai akademikoki bai pertsonalki, klase guztian. Honi gehitzen bazaizkio “tuneatu” profesional eta gaitasuneko hiru hilabete, oso logikoa da lanpostuetara joateko unean edo proiektu profesionalak garatzeko unean ikasle hauek interesgarriagoak izatea talentua duten gazteak bilatzen dituzten enpresentzat. 

Ez da arraroa SEPIEren esfortzua programa hedatzeko, ezta #MIERASMUSENFP bezalako programak agertzea, lehenengo pertsonan protagonistak ikustarazi eta horiei ahotsa eman nahi dionak. Komunitate autonomo ezberdinen arteko lankidetzako proiektu honetan, ahotsa ematen zaie Erasmus+ mugikortasuneko programan parte hartu duten ikaslego, irakaslego eta LHko instituzioetako esperientziei. Proiektuaren xedea da sentsibilizatzea, beldurrak kentzea eta protagonistek kontatutako esperientziak partekatzea erreferentzia eta motibazio bezala balio daitezen aukera hau balioesten ari diren ikasleentzat. Harrigarria da entzutea ikasle gehienen ahotsetatik beren bizitzetako esperientziarik ekoizle eta ahaztezinena dela. Are gehiago, ez dira gutxi onartzen dutenak bizitza aldatu diela mugikortasun programa honek. Ez da erraza gauza bera lortzea beste mota bateko programa hezigarriekin. Informazio gehiago: http://mierasmus-enfp.blogspot.com/
Irits gintezke esatera Eramus+ ikasle baten talentuko “marka pertsonal” batean bihurtu dela eta enpresek horrela aintzat hartzen dutela. Esperientzia onenetariko bat izateaz gain, Erasmus+ ginga perfektua bilakatu da LHko CV batean eta berme bat lan-sartzean. 

Ez bakarrik pertsonei irekia

Erasmus+-ek aukerak eskaintzen dizkio erakunde-sorta handi bati, hala nola unibertsitateei, hezkuntza eta heziketako zentroei, hausnarketako taldeei, ikerketa zentroei edo enpresa pribatuei.
Erasmus+-en parte hartu nahi duten erakundeek garapeneko eta sareetan txertatzeko ekintza ezberdinen bitartez egin dezakete, barne bere langilegoaren trebetasun profesionalen hobekuntza estrategikoa, gaitasunen garapena eta elkarte kooperatibo transnazionalen sorkuntza beste herrialdetako erakundeekin emaitza berritzaileak lortzeko edo jarduera honak elkartrukatzeko.

Gainera, erakundeek ikasketengatiko mugikortasun aukerak erraztu behar dizkiete ikasleei, langileei, aprendizei, boluntarioei, gazte-animatzaileei eta gazteei.
Erakunde partaideek jasotzen dituzten onuren artean daude nazioarteko testuinguruan moldatzeko ahalmen handiagoa, kudeaketako metodo hobeak, finantziazio eta proiektuetako aukerak lortzeko aukera gehiago, proiektuak prestatzeko, kudeatzeko eta jarraitzeko gaitasun gehiago eta ikasleentzako eta pertsonalarentzako aukera erakargarri gehiago.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.