Noveto etxeak bere Noveto N1 berria aurkeztu du, soinua zuzenean belarrietara igortzen duena kablerik edo hardware gehigarririk gabe. Gainera, zuregandik oso gertu dauden pertsonek "xuxurla" bat baino ez dute entzungo.
CES 2022 azokak ez dio txunditzeari uzten. Oraindik erdi harrituta gaude estresa arintzeko hatza hozka egiten dizun katu formako robot politarekin. Halaere, oraingoan berrikuntza Novetoren eskutik dator, bere “aurikular ikusezinak” aurkeztu baititu. Sound breaming sistema etorkizuna dela dirudi, teknologia honek erabiltzaile bakoitzari bere soinu-burbuila pertsonala izatea ahalbidetuko dion mundua irudikatzen baitu; eta horretara dator Noveto N1. Zure ingurukoak gogaitu gabe soinua zuzenean belarrietara transmititzeko promesarekin, Noveto N1 modeloak honela definitu du bere esperientzia: "aurikular ikusezinak jartzearen pare".
Bozgorailu arrunt baten antzera, Noveto N1 Beamforming teknologia erabiltzen duen audio-gailu bat da, xede-seinale baten propietate espazialak eta giro-zarata bereizteko erabiltzen dena. Zer esan nahi du honek? Funtsean, entzungailuen beharrik gabe audio-esperientzia binaural bat sortzen duela. Eta deigarriena da audioa erabiltzaileak bakarrik entzungo duela.
Novetoren arabera, mahaigaineko gailu trinko berri honek estereo eta 3D esperientzia bat eskaintzen dizu, hardware, entzungailu edo kable gehigarriren beharrik gabe. Ultrasoinuak airean isilean transmititzen ditu, belarrietatik kanpo dauden "poltsiko" entzungarrietan biltzen direnak, entzungailuak janztearen antzeko esperientzia sortuz.
"Zure ondoan daudenentzat ere esperientzia magikoa da, xuxurla bat baino ez baitute entzungo eta oraindik ere euren artean hitz egin ahal izango baitute entzungailu oztopagarriek isolatu gabe", azaldu du konpainiak. Novetok "% 90 (20dB) audio murrizketa erabiltzailearengandik metro batera murrizten du". Horrek esan nahi du 3Dn musika edo dena delakoa entzuten ari zaren bitartean, zure ondoan dagoena ahalik eta lasaien egon daitekeela, kontzentrazioa edo ezer galdu gabe. Hori bai, aditzen duen xuxurla Noveto N1ena dela eta ez dela erotu behar azaldu beharko litzaioke.
Noveto N1-ek mugimendu-sentsoreekin aurpegia ezagutzeko sistema bat du, eta adimen artifizialarekin batera, zure buruaren mugimenduak jarraitzen ditu 3D soinu murgilgarria lortzeko eta audioa modurik onenean iristen dela ziurtatzeko. Gainera, Alexa ahots-ezagutza du barneratuta, hau da, N1-ra begiratzen duzunean, gailuak zure aurpegia ezagutuko du eta profil pertsonaletan edo abisuetan oinarritutako iradokizunak eskainiko ditu.
Noveto N1 espazio partekatuetan lan egiten dutenei zuzenduta dago batez ere, entzungailuak erabiltzea gomendatzen dizuten tokietan, gainerakoak ez molestatzeko. Gailu berri honekin, bulegoetan kutsadura akustikoa murrizteko modu ona izan daitekeela azaldu du Novetok, langileak egun osoan entzungailuak jartzera behartu gabe.
Itxurari dagokionez, goialdean Bluetooth-a parekatzeko, bolumena kontrolatzeko eta mikrofonoa isilarazteko botoiak dituzu. N1-aren atzealdean, USB-C ataka bat eta 3,5 mm-ko AUX ataka bat daude bigarren audio-gailu bat konektatzeko. Noveto N1-aren erdialdean, aurrealdean, LED zirkulu distiratsu bat dago, HAL (Heuristic Activity LED) izenekoa, Alexa-rekin elkarreraginean pizten dena. Wi-Fi, AirPlay ere baditu eta Noveto aplikazio bat dago, iOS eta Android-en eskuragarri.
Oraindik ez da jakin zenbat balioko duen Noveto N1, baina espero da 2022aren erdialdean egongo dela eskuragarri.
Noveto Tomer Shani eta Noam Babayoff unibertsitateko lagunek sortu zuten, audio-esperientzia goratzeko ikuspegiarekin, komunikatzeko modu natural eta murgilgarriagoa eskainiz eta mundua entzungailuen eta bozgorailuen mugetatik askatzeko.
Etxean eta bulegoan bizimodu adimenduna eraldatzen ari gara interfaze intuitibo berritzaile baten bidez eta gure gailu adimendunen bidez soinua bizitzeko eta elkarreragiteko modua aldatzen duten audio teknologia aurreratuen bidez.