Enpresari saria jantokietan elikagaiak banatzeko (II)
Saritutako proiektuak
1. Saria: 1.500 €.
Ikastetxea: Leioako Ostalaritza Eskola.
Proiektuaren izena: Sukaldean.
Jarduera: Leioako Ostalaritza Eskolako lau ikaslek proposatu dute ikastetxeetako, egoitzetako eta hoteletako jantokietan ematen diren otorduen kalitatea hobe daitekeela baldin eta honako zereginak egiten dituen enpresa bat sortzen bada: batetik, 0 kilometroko produktuen erosketa zentralizatzea, aldez aurretik ekoizleen kooperatibekin adostuta, eta bestetik, produktuak prestatzea sukaldeetan erabiltzeko prest daudenean eramateko bezero bakoitzari (garbi, zurituta, zatituta eta ontziratuta). Horrela, sukaldeko buruen lana erraztuko da, denbora eta kostuak aurreztuko dira eta ez da janaririk alferrik galduko.
Partaideak: Galder Novo Azurmendi; Manuel Escudero Noguera; Mitxel de Sousa Alejo; Unai Durán Rico.
2. Saria: 1.200 €.
Ikastetxea: CPES LEA Artibai BHIP.
Proiektuaren izena: Koof Kombucha.
Jarduera: Kombucha hartzitutako edari bat da, te beltz edo berdearekin egiten dena azukrea erabiliz. Horri esker, legamiak eta bakterioak haz daitezke, SCOBY izenekoak, hesteetako flora orekatzen, immunitate-sistema indartzen eta hesteen funtzionamendua hobetzen laguntzeko. Koof kombuchako ekintzaileek marka propioa sortu nahi dute, zapore desberdinekin, eta edaria taberna eta saltokietan banatu nahi dute. Horrela, gaur egun kontsumitzaileei eskaintzen zaizkien alkoholik gabeko edarien eskaintza zabaldu nahi dute, aukera osasungarriak eta ekonomia zirkularra eta tokikoa sustatuz.
Partaideak: Liloye Richard Chindavong; Laura Montserrath Silva; Itziar Llaguno Zarandona; Andreea María Nichita; Maite Elorriaga Zelaia.
3. Saria: 1.000 €.
Ikastetxea: Eraikuntza.
Proiektuaren izena: Envolvexa.
Jarduera: Eraikuntzako bi ikasleek fatxadak eraikitzeko eta konpontzeko sistema berritzaile bat erabiltzea proposatu dute, zeramika-plakak erabiliz eta aire-kamerak sortuz. Horrela, eraginkortasun energetiko handiagoa lortzen da, familiek egin behar duten gastua aurrezten lagunduz.
Jarduera: Familian arazo bat ikusi ondoren, fabrikazio mekanikoko ikasleak irtenbide bat aurkitu nahi izan du mugikortasun urriko pertsonei ibilgailuen sarrera eta irteera errazteko. Horretarako, gailu birakari bat diseinatu du, autoen eserlekuetan jarri daitekeena, horri esker pertsona guztien lekualdaketak errazago egin ahal izateko.
Partaideak: Angélica Zaragoza Pérez.
5. Saria: 500 €.
Ikastetxea: CIFP San Jorge LHII.
Proiektuaren izena: Ekolonia.
Jarduera: Hazten ari den sektorea da hau (2019an 88 milioi lurrin saldu zirela kalkulatzen da, eta zifra horrek gora egiten jarraitzen du), eta belaunaldi berriek zerbait desberdina bilatzen dute sektorean. Ekintzaile gazte horiek lurrin pertsonalizatu berriak proposatzen dituzte, osasunari eta ingurumenari kalterik eragiten ez dien osagai kimikorik gabeko elementu naturalak erabilita.
Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.