Berriak

“Enpresa oso ibilgailu indartsua da mundua aldatzeko”

Adrián González bere belaunaldi osorako eredutzat har daitekeen gazte horietako bat da. 23 urterekin besterik ez, AboraWorldeko fundatzaile eta negozio-nagusia da. ABORA, mundu osoan zehar banatuta dauden startup txiki asko dituen enpresa bat da. Negozioa 2016an sortu zen, LEINN Nazioarteko graduaren barneko proiektu baten parte gisa eta, egia esan, orain arteko emaitza oso ona izan da. Hain da horrela, ezen beraien startupetako bat, OxRiders, hirugarren finalista izan zen Global Student Entrepreneur Awards 2019-an (GSEA). Elkarrizketa honetan, Adriánek kontatzen du AboraWorld zer den eta nola lan egiten duten. Gainera, lan-munduarekin lotura duten hainbat gairi buruz duen ikuspegi pertsonala azalduko digu.
 
Zer sentitu zenuten Global Student Entrepreneur Awards 2019ko (GSEA) hirugarren saria jasotzean?
ABORAren proiektuetako bat, OxRiders, izan zen saria jaso zuena eta sentsazioa oso ona izan zen, izan ere inoiz ez genuen estilo honetako ezer irabazi eta itxaropenik gabe aurkeztu ginen, baina finalaurreko eta finalari esker, konturatu ginen toki bat izan genezakeelaz eta azkenean hirugarrenak geratu ginen finalean.
 
Zer da AboraWorld?
AboraWorld LEINN (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza) Nazioarteko karreran geundenean sortu genuen enpresa bat da. LEINN Nazioarteko lehen belaunaldia izan ginen eta gure ibilbidea Txinan hasi zen, Shangain, 2016an. Han talde bat osatu genuen, osatua txinatar jatorriko bi pertsonez, Armeniako batez, Costa Rica, Egipto eta Euskal Herrikoak, eta azkenean kultura anitzeko talde bat bildu ginen, lau urteren bitartean enpresa bat sortu behar genuenak.
AboraWorld enpresa nagusi bat bezala da eta bere baitan enpresa ezberdinak ditugu, BeMonkeys edo OxRiders esate baterako, produktura dedikatzen diren startupak direla.
AboraWorld mundu osoan zehar banatuta dauden 10 pertsonek osatzen dugu. Gure helburua karreran zen lau urtetan enpresa jasangarri bat sortzea, fakturazio-, etekin- eta bestelako maila batzuekin. AboraWorlden bidez guk startup txikiagoak ditugu. Azkenean, AboraWorld enpresa bat da, pertsona-talde bat, eta horren barne enpresa txikiagoak daude.
 
Zein enpresa mota dituzue?
Nagusiki, sortzen ditugun enpresa guztiak edo sortu nahi ditugunak balio bezala izan behar dute teknologikoak izatea, edo oinarri teknologikokoak, jasangarriak izatea eta inguruneari minik ez egitea, eta nobedadea eta berrikuntza ekartzea. Oraintxe bertan, gehien bideratuta gauden sektoreak dira aholkularitza ekintzailetzarako Estatu Batuetan, mugikortasun jasangarria, OxRiders-en kasuan bezalaxe, eta telefono mugikorrak eta osagarriak, BeMonkeys-en bezala.
 
Nola lan egiten duzue?
Guk lan egiteko modu ezberdinak ditugu. Alde batetik, barneko ideia bat dago, enpresako norbaiti otutzen zaiona, adibidez zerbait sortu pentsatuz moto elektrikoetan merkatua dagoela… Startupak sortzeko edo erakartzeko beste modu bat da Europan aplikatzea atzerrian arrakasta izan duten ideiak, herrialde ezberdinetan egon izan garenari esker. Eta azkenik, beste modu bat da berezko ideia bat izan duen kanpoko jendeari lagundu talde txiki bat sortuz ABORAn.
 
Zein filosofia dago AboraWorlden atzean?
Guk atsegin duguna da mundu guztiari aukera ematea da, ez dugu ezerengatik diskriminatzen. Askotan erabiltzen dugun esaldi bat da “everyone’s the right to flourish”, mundu guztiak daukala loratzeko eskubidea. Bestalde, nazioarteko enpresa bat izanik eta mundu osoko jendea izaki, kultura guztiak errespetatu eta beti horiek lotzen saiatzea, kultura bakoitzaren onena atera ahal izateko, bata bestearen aurka ipini gabe, askotan gertatu ohi den bezala.
 
Zein abantaila ditu enpresa kultura aniztun batean lan egiteak?
Nik uste dut ideia eta iritzien aniztasuna nahiko handiagoa dela enpresa lokaletan baino. Adibidez hori ikusten da mundu osotik ideiak harrapatzeko daukazun moduan; hau da, “ikusten ari gara Txinan sektore hau asko garatzen ari dela eta zuzenean merkatu europarrara pasatzen dut”. Txinako norbaitek hori egin lezake. Hori faktore gako bat da. Ezberdintasun handiena dago enpresa egiteko moduan Ekialde eta Mendebaldearen artean, Europan eta Asian, guztiz ezberdina dela.
 
Orduan, aberastasun kulturala plus bat da. Gai bat ikusteko modu asko daude, ikuspuntu zabal handi bat dago.
 
Zergatik laguntza hau ekintzailetzari?
Gu, batez ere LEINNen, konturatu baikara ekintzailetza mundua aldatzeko moduetako bat dela. Nik uste dut enpresa ibilgailu oso indartsu bat dela mundua aldatzeko. Guk enpresa txikiak sortzen ditugu eta uste dugu beraien bitartez mundua alda daitekeela. Beraz, ekitea giltza da horretarako pauso txikiak emanez.
 
Nolakoa da zuretzat hautagai onena lanpostu batetarako?
Uste dut alka akademikoaz aparte, beti garrantzitsua dena ingeniari bat bilatzen baduzu, adibidez, hobe delako ingeniari izatea, orain, gaur egungo hezkuntza sistamagatik oso pertsona gutxik dauzkaten gaitasun batzuk bilatzen direla, hots, taldeko lana eta malgutasuna, hau da, enpresa dagoen egoerara egokitzen jakitea eta ahalik eta etekin handiena ematea, ez gauza bakar batean sailkatzea. Ez pentsatu “nik aplikazioak egiten dakit eta egingo dudan gauza bakarra da”. Ez. “Nik aplikazioak egiten dakit, baina bideoak egiten ikas dezaket…”. Erabilgarritasun hori eta gauza berriak geiten ikasteko jakin-mina, nire ustez, funtsezkoak dira. Mundua oso azkar aldatzen da eta duela 15 urte ikasi zenuen karrera batek ez zuen eskatzen gaur egun eskatzen duena. Jakin-nahi eta ikasteko gosea balio oso garrantzitsuak dira.
 
Zer aholkatuko zenieke negozio bat ekitean pentsatzen ari diren gazteei?
Batez ere, beraiengan sinistea. Guri esaten ziguten oso gazteak ginela negozio bat ekiteko eta hori oso arrunta da, baina ABORA sortu ondoren, hiru herrialdetan talde oso bat mantendu eta gero, startupekin, inbertsioekin, konturatu gara norberak bere buruan sinistu behar duela, gogor lan egin eta batik bat, pazientzia izatea. Sei hilabetetarako estrategia bat sor dezakezu, baina orokorrean estrategia hori bikoizten da denboran eta zure buruari galde diezaiokezu zer ari zaren gaizki egiten, baina azkenean, pazientzia izan behar da eta zugan sinistea.
 
Noraino iritsi nahi duzue ABORArekin?
Guk ABORArekin sortu dugun enpresa-ereduan sinisten dugu. Startup berriak sortu nahi ditugu, oraintxe bertan ditugunak zaintzen ditugun bitartean, jende-kopuruan hazi eta, batez ere, ideiak dituzten pertsonak ezagutu eta lagundu. Beraz, ez dugu pentsatua lau urtetan bukatzea, proiekturako eskatzen ziguten denbora-epea, horretarako urte bat geratzen zaigula, eta aurrera jarraitu nahi dugu, daukaguna finkatuz eta gauza berriak sortuz, batik bat talentu berria erakartzen, eta ez diot oraingoz amaierarik ikusten honi. Bakarrik hazten jarraitu eta noraino iristen garen ikusi.
 
www.aboraworld.com

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.