+Trebakuntza

Enplegu eta ekintzailetza programa Bizkaian

Abian da Aldundiko enplegu-anezken programaren edizio berrirako aurreinskripzioa egiteko epealdia.

Urriaren 10era arte egingo da edizio berriko parte-hartzaileen behin betiko hautaketa, zeina urriaren 16an hasiko baita eta 2025eko otsailaren 7an amaitu. Anezka bakoitzean hogei pertsona egongo dira gehienez eta hamabost astez egingo dute lan, edo kide guztiek lana aurkitu arte; halaber, taldeko saioak (aurrez aurre eta online) eta banakakoak egingo dira, parte-hartzaileen enplegagarritasuna hobetze aldera.

ANEZKA - Enplegu eta ekintzailetzako anezken programak ahalbidetzen du beste pertsona batzuekin batera bilatzea lana, bai eta teknikari aditu baten laguntza jasotzea ere, zeina saioak dinamizatzeaz arduratuko baita eta etengabeko laguntza eskainiko baitu. Programan sartzea borondatezkoa da eta ez da ezer ordaindu behar; alabaina, konpromiso handia eskatuko da parte-hartzeari eta antolatutako saioetara bertaratzeari dagokienez, salbu eta lana aurkitzen bada.

 

Hauexek dira programak barne hartzen dituen jarduerak:

z  Taldeko saioak non, besteak beste, honako gai hauek jorratuko baitira:

  • Autoezagutza, marka pertsonala eta helburu profesionala.
  • Lan-merkatuaren funtzionamendua. Lana bilatzen den sektorean diharduten enpresak identifikatzea.
  • Lana bilatzeko eta aukerak antzemateko baliabideak.
  • Curriculuma, elkarrizketa eta komunikazio eraginkorra.
  • Lana bilatzeko tresna digitalak.

 

z  Banakako saioak:

  • Tailerrak, lana bilatzeari lotutako askotariko gaietan espezializatutako adituen eskutik.
  • Foroak, enpresen networkinga nahiz ekitaldiak antolatzea eta horietan parte hartzea.
  • Negozio-ideia duten pertsonentzako ekintzailetza-tailerrak eta ibilbide praktikoa.

Aintzat hartuta lana dela gizarte-egituran sartzeko eta bertan parte hartzeko faktorerik erabakigarrienetakoa, Teresa Laespada Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun diputatuak eta diputatu nagusiordeak hauxe nabarmendu du bere sailari buruz: “2015ean martxan jarritako ANEZKA - Enplegu eta ekintzailetzako anezken proiektuak indarrean jarraitzen du eta helburua da lan-merkatuan sartzeko prozesua eraginkorragoa eta jasangarriagoa izatea”.

Oraingoz, 63 anezka jarri ditu abian Bizkaiko Foru Aldundiak eta horri esker 1068 pertsonak hartu dute parte hizpide dugun programan, horrek dakartzan onurekin: kezkak eta esperientziak partekatzea antzeko egoeran dauden beste pertsona batzuekin, eta gehiago ikastea lan-merkatuari eta horren funtzionamenduari buruz, bai eta lana bilatzeko estrategiei buruz ere. Hori guztia lagungarria izan da ANEZKAri esker 668 pertsonak lana aurkitu dezate eta kopuru hori  (% 62,55) handituko da, azken anezketako parte-hartzaileak bete-betean baitaude murgilduta enplegu-bilaketa aktiboan, udan amaitu ziren anezketan egon ostean.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.