June Arrieta talentu handiko emakumea da. Eta ez dugu guk bakarrik esaten. Gauza bera dio Forbesek, 30 urte baino gazteagoak diren eta talenturik handiena duten 30 pertsonen Espainiako zerrendan sartu duenak (’30 under 30’). Duela ia bosturteko bat, Junek Zocco Handmade fundatu zuen, artisau-materialekin eginiko produktu sorta handia fabrikatzen eta saltzen duen enpresa, produktu horiek guztiz jasangarri bihurtzen dituena. Baina badago zerbait gehiago; izan ere, Marokon edo Indian eginiko produktu horiek erosteak beren sortzaileei, guztiak emakumeak, bizi- eta ekonomia-hobekuntza bat ematen die. Elkarrizketa honetan, Junek azaltzen digu, besteak beste, Zocco Handmade zer den, nola lan egiten duten, beren proiektuak, feminismoari buruzko bere ikuspegia…
Nola sentitzen da bat Espainiako Forbesen 30 urte baino gazteagoak diren talentu gehien duten 30 pertsonen zerrendan (’30 under 30’) egotean?
Egiatia banaiz, deitu ninduten unean ez nuen sinisten. Egia esan, harrotasun bat da, are gehiago iaz zerrenda horretan sartu zen pertsona bat ezagutu nuelako, eta zerbait eskuraezin bat iruditzen zitzaidan, baina telefonoz deitu nindutenean, ez nuen ulertzen nola jo zuten nirekin eta oso harro sentitu nintzen aire lanaz. Azkenean, mota honetako onarpen hauek gogor lan egiten eta norberak sinisten duenagatik borroka egiten laguntzen zaitu.
Zer da Zocco Handmade?
Zoccon eskuz egindako produktuak sortzen ditugu, herrialde desberdinetako artisautza biltzen dutenak, baina benetan, horren guztiaren helburua da bazterketa-arriskuan dauden emakumeak laguntzea da; lehenik eta behin, heziketaren bitartez, autonomian irabaz dezaten; bigarrenik, laneko aukera ematen diegu, laguntzarik behar ez dezaten eta bere senarren menpe egon ez daitezen % 100ean; eta hirugarrenik, modu batean, erakutsi nahi duguna da erosketa bat egitea bezalakoa den gauxa xume bati esker gauzak alda ditzakegula, hau da, kontsumitzailea kontzientziatzea gure kontsumismoaren bidez gauza asko alda ditzakegulaz.
Zer filosofia dago enpresaren atzean? Emakumeen ahalduntzeari buruz ari zarete…
Hori da. Produktua aitzakia bat besterik ez da. Gu hau egiten ari gara lanerako eta heziketarako bide bat sor dadin inoiz ikasteko eta lan egiteko aukerarik izan ez duten emakumeentzat. Guk komunitate-eragile bat dugu, egiten duen lehen gauza familiekin hitz egitea dena. Ulertu behar dugu ekonduta dauden emakumeak direla, orain arte etxetik atera ez direnak edo lan egiteko aukerarik izan ez dutenak… beraz, nahiz eta gaizki dirudien, senarra konbentzitu behar da emakumeak lana egiteak etxera onura bat ekarriko duenaz.
Zein produktu mota dituzue?
Denetarik (barreak). Toallak, sandaliak, maletak, motxilak, koadernoak, mota guztietako poltsak, diru-zorroak, gerrikoak, kamerako uhalak… denetarik. Ulertu behar da honetan inoiz jardun ez diren emakumeak direla eta produktuak profesionalizatzen joateak denbora ematen duela, baina ‘crack’-ak dira dagoeneko.
Eta zertan ezberdintzen dira zuen produktuak besteez?
Materialari dagokionez, tindagai guztiak naturalak dira eta kotoi guztia organikoa da… eta niretzat garrantzitsuena, zuk produktu bat erosten duzunean, hori egin duen pertsonaren historia datorkizu eta berarekin harremanetan ipin zaitezke. Beraz, bapatean, produktu hori giza-pertsona bat da, hori egiten sentimendu guztia ipini duena, eta zuk jasotzen duzunean, pentsatu nahi dut energia apur bat jasotzen duzula eta benetan aurpegia eta irribarrea ipintzeko gai zarela daramazun poltsa hori egin duenari, adibidez.
Zeintzuk dira zuen etorkizuneko proiektuak?
Asko (barreak). Oraintxe bertan Marokon gaude bizitzako kasualitateengatik, baina nire ametsa proiektua hemen egotea da; hau da, emakumeen talde bat hemen osatzea. Horretan ari gara. Hasieran 2019an estreinatu behar zen, baina gauzak pixka bat atzeratzen ari dira eta espero dugu 2020rako proiektua martxan ipinita izatea, eta kasu honetan, hemengo emakumeak izango dira hemengo materialekin, hemengo materialak eta teknikak erabiliz.
Eta banaketari dagokionez, oraintxe bertan batez ere Espainian eta Europako herrialde batzuetan saltzen dugu, baina geroz eta gehiago presentzia gehiago izaten ari gara Estatu Batuetan, eta gure hurrengo xedea Estatu Batuetan merkatua hedatzea da.
Emakume eta ekintzaile bezala, nola balioesten duzu gure inguruan azken urteetan ematen ari den mugimendu feminista?
Niretzat, are gehiago lan egiten dudan kulturengatik, funtsezkoa da. Nire ustez, oraintxe bertan emakumearen lanaren garrantzia azpimarra-zea funtsezkoa da, eta batez ere, independentzia balioan ipintzea. Gaur egun, eta etorkizunerako, sexua baino gehiago norberaren gaitasunak balioetsi beharko lirateke, kontuan izan gabe nondik datorren, nor den, emakumea ala gizonezkoa den, eta nik uste dut hori hezkuntzatik lan egiten, geroz eta gehiago iraultza bat izango da. Frogatua da gure burmuina modu ezberdinez funtzionatzen duela. Ez du esan nahi hobeagoa ala okerragoa denik; beraz, une bat iristen da non diozun ona dela bi egiteko eta ikusteko modu horiek elkarren osagarri izan daitezen, izan ere horrela lortuko dugu gizartea hobetzea eta gauzak modu ezberdinez egitea, eta hori da nire ikuspuntua.
Zuretzat, zer da ekintzaile izatearen onena eta txarrena?
Nik asko balioesten dut niretzat den zerbait egitea; jakitea egitea erabakitzen dudan guztia proiektuaren onerako dela nire ustetan eta inork esan ez didalako hori horrela izango dela. Horrez gain, ezer ez zen zerbait hazten ikustea eta oraintxe bertan duen tamaina hartzen ari dela, seme bat bezala dela (barreak). Beti berdina diot, baina txiki-txikia zen unetik hezi dut, hazten eta hazten ikusten duzu, izaera pertsonal bat hartzen, eta ikusten duzu nola taldera sartzen doazen pertsonek proiektuarekin amets egiten duten… eta horrek pozten zaitu. Benetan, proiektuari gertatzen zaion edozein gauza, edozein sari, aitorpen edo herrialde bakoitzean emakumeak egiten ari diren edozein garapen, zuzenean zurekin lotuta dago. Orduan, deskribaezina da ematen dizun sentimendua. Eta gainera, askatasuna; mugimendu eta hazkundeko askatasuna. Hau da, enpresa hain txiki bat da oraintxe bertan guztien iritziak hartzen driela kontuan; oso aldakorra da, errazki aldakorra, eta hori funtsezkoa da norberaren garapenerako. Ez da geldia dagoen zerbait, baizik eta bizirik dago.
Eta okerrena ezegonkortasuna da. Ekonomikoki, enpresa bat izatean, gure estutasunak jasaten ditugu ere eta egonkortasun ekonomikoa ez da hain handia. Lotura emozionala hain handia da ere, ezen azkenean hainbeste ordu pasatzen dituzu ez duzula ordutegi finkorik, bukatu arte zaudela eta, noski, dena konpontzearen erantzule nagusia ni naiz. Orduan, zama pertsonala oso handia da.
Zer aholkatuko zenieke proiektu bat ekitean pentsatzen ari diren gazteei?
Esango nieke badakidala oso zaila dela, eta zirriborroz eta betetzear dauden ametsez betetako paper baten aurrean zaudenean, zaila dirudi lehen pausoa ematea eta benetan ahal duzula sinistea, baina nik saia daitezela esango nieke. Oraintxe bertan, are gehiago gazteak izanda, une perfektuan gaude, ez baitugu zama handirik, eta uste dut orain egiten ez badugu, oso zaila izango dela etorkizunean horretara ausar-tzea; eta bestalde, uste dut modu batean izan dezakezun curriculum onena dela, hasieran dena zuk egin behar duzulako.
www.zoccohandmade.com