+Trebakuntza

Emakume ikertzaileak aitortuak (II)

Advanced: Jasone Cenoz:

  • UPV/EHUko Hezkuntzarako Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoen Saileko katedraduna.
  • Euskal Herriko Unibertsitatean doktore, honako tesi honekin: ”Ingelesaren irakaskuntza eta ikaskuntza, bigarren edo hirugarren hizkuntza gisa”.
  • Cenozen ikerketan ardatz dira: hezkuntza elebiduna eta eleanitza, paisaia linguistikoa, adinaren faktorea, jarrerak eta pragmatika bigarren eta hirugarren hizkuntzak ikasterakoan.
  • Batzordeak honako hauek nabarmendu zituen Cenozen ibilbidean: hezkuntza arloko ibilbide bikaina; lidergo gaitasuna; nazioarte mailan ikerketa arloko erreferente izatea; Euskadiko zientziarekiko konpromisoa; bai eta nazioarteko sare zientifikoetan duen parte-hartzea ere.

Consolidator: Amanda Sierra:

  • Ikerbasque Research Professor ikertzailea, Achucarro - Basque Center for Neurosciences ikerketa zentroan.
  • Neurozientziatan doktore (UCM).
  • Garuna birsortzeko mekanismoak aztertzen ditu, hainbat gaixotasun neurodegeneratibori erantzuteko, eta, zehazki, garunaren autogarbiketa sistema, neurona hilak azkar eta eraginkortasunez desagerraraztea ahalbidetzen baitu.
  • Batzordeak Sierraren neurozientzien ikerketako lidergo zientifikoa nabarmendu du, bere ekoizpen zientifikoaren kalitatea eta nazioarteko inpaktua, bai eta zientzia gizartean zabaltzeko jarduerekin duen konpromisoa ere, eta, bereziki, zientzian emakumeen berdintasunera bideratutako jardueretan duen inplikazioa.

Starting: Marta Olazabal:

  • Aldaketa klimatikora egokitzeko taldea gidatzen du BC3 - Basque Centre for Climate Change ikerketa zentroan.
  • Lurraren Ekonomian doktore Cambridgeko Unibertsitatean.
  • Olazabalen ikerketaren ardatz dira aldeketa klimatikorako egokitzapena eta hiri-resilientzia.
  • European Research Council erakundearen ERC Starting Grant dirulaguntza lortu du.
  • Batzordeak bere ikerketa-esparruan aitzindari izan dela nabarmendu du, bai eta gai oso berritzaile batean ikertzaile gazte gisa lortu berri dituen lorpenak ere; izan ere, hiri-eremuak klima-aldaketara nola egokitzen diren ikertzea helburu duen ERC Starting Grant laguntza bat lortu du.

Urteko aitorpenak

Ekimena Ikerbasqueren Plan Estrategikoaren esparruan gauzatzen da, plan horren 12 erronketako bat baita Ikerbasqueren ikertzaileen komunitatean sartzen diren ikertzaileen genero-berdintasunean aurrera egitea. Alde horretatik, Zientziarako Euskal Fundazioak gauzatutako Berdintasun Planean jasota dago emakume ikertzaileei urtero aitorpena egiteko ekimen hau.

Aurreko edizioetan Ikerbasquek eta Hezkuntza Sailak hurrengo ikertzaile hauek aitortu dituzte:

Advanced:

  • Maria Isabel Arriortua.
  • Helen Matute.
  • Miren Cajaraville.

Consolidator:

  • Aitziber López-Cortajarena.
  • Clara Martín.
  • Malu Martínez-Chantar.

Starting:

  • Maia García Vergniory.
  • Matxus Perugorria.
  • Paola Ferrario.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.