Berriak

“Ekitea da herrialde bati bizitza ematen diona”

 
Roberto Diez-Martinezek ezin du gehiago eskatu... arlo profesionalari dagokionez behintzat. Izan ere, Ikan Biotech bere enpresa 2015ean sortu zuenetik, bi sari irabazi berri ditu.
 
Sariek Robertoren eta bere talde osoaren ahaleginak golardatu dituzte. Alde batetik, Ikan Biotech Espainiako Enpresarik Onena eta Bioteknologiaren arloko Onena izendatua izan da; eta bestetik, Ekintzailea XXI Saria jaso du Robertok. Elkarrizketa honetan, hainbat gai izan ditu hizpide Robertok: bere burua, Ikan Biotech, ekintzailetza, etorkizuna, gazteria…
 
Denbora gutxian Espainiako Enpresa Onena eta Onena Bioteknologiako modalitatean, eta Ekintzailea XXI Sariak lortu dituzue. Nola paso dituzu abiste hauek?
 
Zalantzarik gabe, esan dezakegu mota honetako albisteak beti direla ongi etorriak, ez sariarengatik beragatik, baizik eta aurreko urteetan egindako esfortzuaren aitorpen bat esan nahi duelako. Albistea jaso genuenean shockean geratu ginen, espero ez duzun zerbait da eta oso urrun ikusten duzuna, edo hobe esanda, enpresa handi, ehun urtetik gorakoak eta oso indar-tsuak direnei lotuta.
 
Nola jaio zen Ikan Biotech sortzeko ideia?
Esan behar da hiru fundatzaileek genituen motibazioetako bat zela gure lurraldeari itzultzea gure heziketan inbertitu zen guztia. Gaur egun mundu guztia itsututa dago amerikar ametsarekin, erreferente bat izan ahal izatearekin EEBB, Alemania, Frantzia, Suiza, UK, etab. bezalako herrialdeetan bizitzen, eta guk uste genuen eta uste dugu honek ez duela horrela izan behar.
Zergatik egin behar ditugu aberats beste herrialde batzuk gurean lortu ditugun ezaguerekin? Zergatik ezin diogu gizarteari itzuli berak eman digun guztia?
 
Zertan nabarmentzen da Ikan Biotech sektore bereko enpresekin alderatuz?
Lehen enpresa izatean mundu mailan non erabiltzen den erreferente izaten ari den eta izango den modelo bat osagaiak entseatzeko orduan patologia eta giza-infekzioen aurrean, gure kasuan, mikrobiologia eta onkologiaren eremuan.
Baina nabarmendu beharrekoa da ere Ikan osatzen duen gizatalde handia, berezko bizitza duen enpresa hau ibili dadila egiten duena, askotan bakarrik.
 
Zein izan da enpresaren bilakaera?
Jakina, hasieran gure balio gehitua esplotatzen genuen, gure osagai desberdintzailea, baina mundu hau motela da, ikatzeko tren bat da, asko elikatu behar dena azkartasuna har dezan, eta beste adar berri bat sartzea erabaki genuen, ekotoxikotasuna. Honek baimena eman zigun finantza-gihar jakin bat hartzea proiektu zailago batzuk egiteko, onkologia bezala.
 
Zeintzuk dira zuen hurrengo helburuak?
Mikrobiologian, gure helburu gertuena da lor-tzea osagai mikrobiano-kontrako bat, nekazaritza eta abelzaintzako sektorean erabiliko dena. Buru belarri gaude horretan.
Onkologiari buruz, tresna batekin amaitu nahi dugu, lagunduko duena gaixoen tratamendu pertsonalizatuetan eta espero dugu ez bakarrik tratamendua hobe dezala, baita bizi-baldintzak ere.
 
Beti nahi izan zenuen ekintzaile izatea edo egoerengatik ekitera derrigortua ikusi zenuen zeure burua?
Geldirik egotea atsegin duen pertsona bat ez naiz ni, eta logikoki, badaude gogaitzen nauten eta atsegin ez ditudan gauzak eta kexatzen naiz. Biologoa, Biokimikoa eta Biomedikuntzako doktore naiz eta herrialde honetan, askotan, nire belaunaldian, biologo hitza esatean azkar katalogatzen zaituzte, ara Ana Obregón bezala!, irudikatuz esfortzu asko kostatu dizuna iraingarria ere izan daitekeela. Beste herrialde batzuetan, aldiz, pentsatzen duten lehen gauza da eta zertan zaude lanean orain? onkologia? ingurumena?, etab. Beste puntu kritiko bat derrigortu nindunea inkon-tzienteki ekitea eta hemen erakustea da denak garela baliotsuak eta denek gauzak eman ditzakegula gure gizarteari lagu-tzeko, eta logikoki, egin dezatela gizarte hau B+Gz (Berrikuntza + Garapena) blaitzea.
 
Zer da ekintzaile izatearen onena eta txarrena?
Hoberena, zeure nagusia zara. Ez dituzu zenbait erabakiei buruz azalpenik eman behar Edo zevk tuzu azken erabakia.
Argi eta garbi, txarrena zuzenenan harremanetan dago onenarekin, azken erabakia duzu baina… erabaki on bat al da? eragina izan al dezake enpresan? hau edo beste egiten badut, nola eragingo du epe ertain-luzera?
 
Nola ikusten duzu ekintzailetzaren gaia Espainian?
Nire eremuan, bioteknologian, uste dut pisu garrantzitsu bat izaten hasi dela. Beste sektore batzuetan, hala nola automobilgintza, ingeniari-tzako eremu ezberdinak, etab., uste dut finkatutagoa dagoela.
Hala ere, ekitea arazo bat da Espainian. Jendeak, inbertitzaileek, nahi dute dena ordurako edo atzorako, errentagarritasun handiak ikusi nahi dituzte epe laburrean, baina B+G ibilbide luzeko sektore bat da, batzutan 10 urte baino gehiagokoa, itzulpen hori egiaz izateko.
Hiru urtetan bakarrik zuen pertsonala 3 per-tsona izatetik 14 pertsona izatera pasa da, sariak jaso dituzue, New Yorkeko Rockefeller Universityrekin hitzarmen bat sinatu duzue... Zein da zuen arrakasta lortzeko sekretua han denboratarte txikian?
Argi dago faktore bat iraunkortasuna dela, baina faktore nagusia eta beti sustatzen duguna Ikanek duen giza-taldea da.
Beti diogu gure langilerik gabe ez garela ezer, eta hori % 100ean egia da. Kontrakoa dion enpresa batek gezurra dio eta zalantzan nago munduko enpresa batek hori esan dezakeen. Han dago benetan Ikanen boterea, hor dago sekretua.
 
Zer aholku emango zenieke negozio bat ekitea argi ez duten gazte horiei?
Emango niekeen lehen aholkua da hausnarketarako une bat har dezatela da, galdetzea ekin duen jendeari eta horren alde onak eta txarrak analizatzea. Jakina, amets bat baldin badute, horregatik borroka egin dezatela, inork esan ez diezaiela ezin ez dutela mundu guztia delako gai eta mundu guztiak duelako indar nahikoa bere ametsa bete ahal izateko. Amaierara arte borroka egin dezatela eta negozio bat sortzen badute eta hondatzen bada, ez daitezela kezkatu, eseri daitezela, analiza dezatela zergatik izan zen porrot hori eta berriz jaiki eta ekin dezatela.
 
www.ikanbiotech.com

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.