Berriak

“Ekintzailetzaren gorakada onuragarria da edozein gizarterentzat"

Enrique Cat Nostoc Biotech enpresaren kosortzailea da. Madrilgo LEINN (Lidergoa, Ekintzailetza eta Berrikuntza) graduko lehen promoziokoa da eta Forbesek Espainiako 30 urtetik beherako etorkizun handieneko 30 gazteen artean sartu du. Forbes aldizkariak lehen aldiz egin du “30 under 30” Espainian. James Costos, Estatu Batuek Espainian zuten enbaxadore ohia izan zen 30 gazte inspiratzaile eta berritzaileak bereizten dituen zerrenda honek komisarioa. Zerrendan sarturiko guztiek eginkizun bera dute mundua aldatzea.
 
Zure izena Espainiako talentu gehieneko 30 urtetik beherako 30 gazteen artean aurki-tzen da Forbes zerrendan. Nola jaso zenuen albistea?
Ustekabe atsegina izan zen eta gure enpresaren lanaren aintzatespen gisa hartzen dut.
 
Beti izan nahi izan zenuen ekintzailea ala egoerengatik derrigortua ekitera ikusi zinen?
Betidanik izan nahi izan nuen eta 23 edo 24 urterekin ahalegintzea erabaki nuen, karreraz aldatuz.
 
Zer ezaugarri izan behar ditu ekintzaile on batek?
Ez dago formula zehatzik gai hauetan, eta gaitasun asko praktikarekin eskura daitezke. Onuragarria dela iruditzen zait ezaugarri hauek izatea: erabakitasuna, pertsonekin tratatzeko gaitasuna eta buruzagitza, ikasteko gaitasuna, negozio-ikuspegia...
 
Zergatik uste duzu ekintzailetzak gora egin duela Espainian azken urteetan?
Alde batetik, ekintzailetzaz hitz egitea eta gure herrialdean ekintzaileen kopurua handitzea naturala iruditzen zait. Bistakoa da gaur egun negozio bat antolatzea errazagoa dela duela 20 edo 30 urte baino. Interneten jaiotzaren aurrean gaude, sare global bat bezala, merkataritza bizkortzen duena eta erradikalki aldatzen duena pertsonen arteko harreman-moduak, nola erosten duten, saltzen duten, ikasten duten... Honek leku ematen dio aukera pilo bati, ondo egiten duguna probetxu ateratzen. Nire iritziz, ekintzailetzaren gorakada onuragarria da edozein gizarterentzat, eta Espainian beti izan dugu joera enplegu publikoruntz, zeina nahiz eta beharrezkoa izan, ez du produktu berririk ezta zerbitzu berritzailerik ere sortzen.
 
Ekintzailetza herrialde honetako lan-etorkizuneko giltzarria izango dela uste al duzu?
Izango da, eta jada izaten ari da mundu mailan. Edonork eros ditzake produktu batzuk munduko izkina batean eta beste batean saldu. Edozeinek bere ezagutzak besteen eskura ipini ditzake Interneten eta dirua ateratzen saiatu. Edonork sektore jakin bati buruz ikas dezake, gabeziak behatu eta horiek ordezka ditzaketen produktuak edo zerbitzuak eskaini.
 
Zeintzuk dira ekintzailetzaren alde onak eta txarrak?
Positiboak izango lirateke zure patuaren gaineko askatasun eta kontrol handiago bat, ikasketa transbertsal batez gain gai ugari bati buruz: eskaintzen den produktu/zerbitzuaren alde teknikoetatik zure bezeroetara nola irits zaitezkeen eta beraiekin nola harremanetan ipini zaitezkeen arte, zure proiektura talentua erakarri, taldeak burutu, beste enpresa batzuekin lehiatu, finantza-planifikazioak, inbertitzaileak egongo balira beraekin harremanak..., eta beste asko batzuk, enpresaren martxa alde batera utzita, ekintzailea asko aberasten dutenak. Eta beste baiezko alde jakin bat: enpresak arrakasta duen kasuan, inoren kontura baino diru gehiago irabaz daiteke.
Alde ezkor argienak hauek dira: porroterako arrisku jarraitua, ziurgabetasuna, higadura pertsonala eta seguru aski finantzieroa, eta "denbora librea" edo oporren ideien desagerpena.
 
Nola erabaki zenuen nekazaritza eta lorezaintzarako produktu ekologikoen munduan sartzea?
Biologia ikasten nuen bitartean, mikroorganismoen botere handiaz ohartu nintzen laboran-tzak hobetzeko. Bereziki arreta ipini nuen zizare-humusean bizi diren mikroorganismoetan eta ondorio hain positiboak sortzen dituztenak landareetan (elikagaien jasotze handiagoa, fruituen usain
eta zapore hobea, plaga eta gaixotasunei erresistentzia handiagoa…).
 
Zer eskaintzen duzue Nostoc zuen enpresan?
Produktu sorta bat garatu dugu zizare-humusetik etorritako mikroorganismo-komunitateak dituztenak. Behin laborantzan ezarrita, landareari bere garapenean alde ugaritan laguntzen diote, produktu kimikoak ipintzea ekidinez edo gutxituz. Nekazariak eskertzen du dirua aurrezten duelako eta bere ekoizpenak kalitate handiagoa duelako. Oso baikorra da azken kontsumi-tzaileentzat ere, hondakin kimikorik gabeko fruitu eta barazkiak dituztelako.
 
Zer ezberdintasun dago Nostoc eta bere sektore bereko beste enpresen aldean?
Alderdi askok bereizten gaituzte: lehenik eta behin, gure ezaguera zabala zizare-humusari buruz: nola ekoizten den eskala handian kalitate oparo bat bermatuz, zein mikoorganismo aurkitzen ditugun, eta zein rol jokatzen duten lurrean edo landarean, etab.. Sektoreko beste enpresekin alderatuz, guk ez ditugu mikroorganismo isolatuak saltzen, baizik eta komunitateak, eraginkorragoak direla frogatu duguna.
 
Zer gomendatuko zenieke ekintzaile gazteei eta/edo ekitea pentsatzen ari diren horiei?
Liburuak irakur ditzatela. Niri hasieran gehien lagundu zidaten batzuk dira "Screw it, lets do it”, Richard Bransonena, edo "El libro negro del emprendedor”, Fernando Trías de Besena. Baita ekintzaile arrakastatsuen biografiak irakurri ditut ere. Beti laguntzen du ikusteak nola hasi ziren eta nabari ez dagoela bide zehatzik arrakastaruntz, baizik eta harremana duela egokitzerako gaitasunarekin, biziraupenarekin eta sortzen diren aukerak aprobetxatzearekin.
www.nostoc.es

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.