EHang konpainiak bere nahia bete du: munduan dauden drone guztien artean bereizten den modeloa aurkeztu du azkenean; hots, pertsonak garraia ditzakeen drone hegalaria. Bere izena EHang 184 da.
Drone honen aurkezpena CES 2016 azokan izan zen, Las Vegasen, gadgetei eskainitako ekitaldian. Kontuan izan behar da, halaber, ibilgailuak pertsona bakar bat garraia dezakeela soilik eta honek bere ekipajearekin eramateko aukera izango duela.
Hala, erabiltzaileak bere helmuga zein den adieraziko du bere esertokiaren aurrean kokatuta dagoen tableta baten bidez, gerrikoa lotuko du eta drona aireratuko da pertsonak lana, lo edo bistez gozatzen duen bitartean.
100 kg.ko zama-ahalmen bat du eta orduko 100 km. hegan egin dezake 20-25 minututan, 38 km.ko autonomia izan dezakeelarik. Enpresaren arabera, lau ordutan birkargatzen da guztiz.
EHang-ek dio ibilgailua oso segurua dela. Izan ere, bere zortzi helize-motoreetatik batek fun-tzionatzeari uzten badio, drona ahalik eta azkarren lurreratu daiteke kokapen seguru batean.
Gainera, diote bakoitzak duela bere kode zifratua ibilgailua eta hau kontrolatzen duen tabletaren arteko komunikaziorako, tåla betala balio duena argiak pizteko edo abiadura ikusteko.
Distantzia motzak
Hirietan distantzia motzetan aritzeko ibilgailu bat da. Bere sortzaileak taxi autonomo gisa erabiltzeko pentsatzen ari dira, baita ibilgailu partikularraren ordezko elektrikoa bezala.
EHang 184ren ideia oso ondo dago. Izan ere, nork ez luke nahiko hegan egin lana aurreratzen edo albisteak irakurtzen dituen bitartean? Hala ere, balio izango duen 200.000 dolarrak -gutxienez- eragozpen ez badira ere, EHang 184k erregulazioaren oztopo larria gainditu behar du.
Gobernuak azkartzen ari dira jolaserako drone txikiak erregulatzeko, eta oso zaila izango da argi berdea ematea modu errazean dimentsio eta inplikazio hauek dituen ekipo bati.
Nola funtzionatzen du
Ibilgailua energia elektrikoak higiarazten du eta lau motor behar ditu aireratzeko, zortzi helizez osatuta. Ekipoaren altuera 1,5 metrokoa eta 440 kilo pisatzen du.
Esan bezala, 184 ibilgailu autonomo bat da. Behar duen gauza bakarra aplikazio mugikor batean helmuga adieraztea da zeruetan zehar hara iritsi ahal izateko.
Ez da ezer ikasi behar hegaldiari buruz. Botoi bat sakatu eta dena hasten da aireratze bertikal batekin. Egun ez dituzte zehaztasun gehiegirik eman bere burmuin eta hegaldi autonomoetarako gaitasunei buruz.
Hegaldi gainbegiratuak
184k hegaldi gainbegiratuak izango ditu kontrol-zentro bati esker. 3 urte baino gehiago izan da garatzen eta proba ugari egin ditu Txinan.
Segurtasun-sistemak daude drona azaleran ipintzen dutenak edozein funtzionamendu oker detektatzean.
Are gehiago, jarduten den toki horretan sorospen eta kontrol zentro bat izango du EHangek -24/7-, mugimendu guztiak eta aireko trafikoa gainbegiratzen duten langileekin. Eguraldia txarra baldin bada, adibidez, ez dute utziko 184 aireratzen.
Dagoeneko EHang-ek prezio-tarte bat eman du bere sorkuntza berriarentzat: 200.000 eta 300.000 dolar. Badago ere gastu gehigarri bat zerbitzuengatik, kontuan izanik mota honetako ibilgailuek ezin dutela hegan egin bere aukeramenean.