+Trebakuntza

Diplomak LHko olinpiadetako ikasleentzat

Hezkuntzako sailburu Carlos Gimenoketa Lanbide Heziketako zuzendari nagusi Tomás Rodríguezek Lanbide Heziketako Spainskills eta Worldskills probetan parte hartu zuten ikasleei diplomak banatu zizkieten joan den irailak 11n. Hamaika ikaslek, beraien tutoreekin batera, errekonozimendua jaso zuten Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan egindako ekitaldi batean.
 
Gimeno sailburuak zorionak eman zizkien ikasleei lortutako “emaitza bikainengatik” eta nabarmendu zuen “zuen tutoreengandik jaso duzuen prestakuntza-lanaren berebiziko garrantzia”. Gainera, azpimarratu zuen Hezkuntza Sailak Lanbide Heziketaren alde egiten duen apustua: “etorkizunerako heziketaren berme bat da, apustu egoki bat gaur egun gauden mende berriko gizarteko oinarri teknologikoen sorkuntzarako, eta ezinbesteko pasarela bat gure enpresentzat eta gure produkzio-sistemarako”, esan zuen.
 
Skills lehiaketek helburu bezala dute lanbide heziketaren sustapena eta heziketako eragileen eta enpresen arteko harremanen hobetzea. Biurteko lehiaketa honetan Lanbide Heziketako ikaslegoa bere gaitasunak erakusten dituzte modalitate ezberdinetan. Aurtengo deialdian Nafarroak parte hartu du espezialitate hauetan: zurgintza, elektronika, ebanitak, autoaren pintura, fresatzekoa, gizaosasuneko arreta, lore-saltzailetza, lorezaintza paisajistikoa, kontrol industriala eta instalazio elektrikoak.
 
Bere hitzaldian, Lanbide Heziketako zuzendari orokor Tomás Rodríguezek bere harrotasuna erakutsi zuen “lortutako emaitza bikainengatik”, adierazi zuen bezala, “gure zentroetako irakaskuntza hauen kalitatearen emai-tza dira, baita egunero duten inplikazioarena”. Gainera, Lanbide Heziketako zentroei animatu zien lerro horretan lan egiten jarraitzeko eta hurrengo Spainskills-etan parte hartzea ere, 2021ean ospatuko direnak.
 
Ekitaldian parte hartu zuten taldeko nagusi Jesús Zubicoak eta Oier Neol ikasleak.
 
Aitorpenak
 
Gogoratu behar da Lhko SpainSkills-etan parte hartu zuen ikaslegoak, Jesús Zubicoa Venturak zuzenduta, hiru domina lortu zituela aurreko martxoan Madrilen ospatutako txapelketan: urrea CI San Juan-Donibaneko Oier Neol ikaslearentzat, zilarra Andrés Araizentzat, CIP Donapeakoa, eta brontzezkoa David Lópezentzat, CI San Juan-Donibanekoa.
 
Horiekin batera, beren partaide-tzarengatik aitortuak izan ziren ere: Unai Esparza eta Miguel Azpiazu, CIP Virgen del Caminokoak; Gaizka Gómez, CIP ETI Tudelakoa; Izan Goñi, Ibai Arellano eta Ander Beloqui, CI Agroforestalekoal; Julen Martínez, CIP Donapeakoa; eta Francisco Javier Casanellas, Estella Lizarrako CI Politeknikoa.
 
Denek beren tutoreen laguntza izan zuten: Abel Laskurain eta José Javier Martínez, CIP Virgen del Caminokoak; Roberto Berrueta, CIP ETI Tudelakoa; María Carmen Gonzaga eta Antonio Córdoba, CI Agroforestalekoak; Jesús Pascual eta Libertad Martínez del Campo, CIP Donapeakoak; Cecilia García, Estella-Lizarreko CI Politeknikokoa; eta Alfonso Erro eta Fernando Ziganda, CI San Juan-Donibanekoak.
 
Urrezko domina lortzean, Oier Neol ikasleak abuztuan Worldskills munduko txapelketan parte hartu zuen Kazanen (Errusia). Hezkuntza sailburu Carlos Gimenok, Nafarroako Gobernuaren izenean, Oier Noel animatu zuen Austriako Europaskills 2020-n parte hartzea.
 
Enpresa eta hezkuntza
 
Spainskills-ek plataforma egoki bat eskaintzen du Lanbide Heziketa bikaintasuna erakusteko hainbat eremutan, hala nola kulturala, ekonomikoa, teknologikoa eta zientifikoa. Plataforma honek erakusleiho bat bezala funtzionatzen du eta Lanbide Heziketaren berrikuntza etengabea sustatzen du, modu paraleloan ehun enpresarialarekin batera garatuz joan behar dena. Beraz, modu honetan instituzio gobernutar, enpresa babesle eta instituzio hezigarrien arteko elkargune bat da.
 
Txapelketak enpresek behar dituzten profesionalen heziketa ahalbidetzen du horrela, etekin elkarrekikoa eta soziala sortuz. Izan ere, mota honetako txapelketek Lanbide Heziketako tresna dibulgatzaile baliotsu bat osatzen duten trebetasunak bultzatzea dute xede, bide bat izanik ikasleak, irakaslegoa eta enpresak akuilatzeko. Halaber, elkartrukaketa eta eztabaida-leku dira estandar profesionalen garapenari buruz, kalitateari buruz eta sektore ekoizle ezberdinetako berrikuntzari buruz. Skills txapelketa guztiak irabazi asmorik gabeko gobernuz kanpoko elkarteek antolatzen dituzte eta beren ekintza nagusia lanbide heziketako bi urteko txapelketak antolatzea da, erronka bezala duena informazioa hedatzea eta ezaguera partekatzea trebetasun profesionalen garapenari buruz, sustatuz kalitatea, berrikuntza eta elkartrukaketa kulturala lehiakideen artean eta mundu osoko adituen artean.
 
Txapelketa bi urtero ospatzen da eta Espaini ordezkatuko duten lehiakideak hautatzeko balio du, lehiatuko direnak txapelketa europarretan (EuroSkills) eta mundukoetan (WorldSkills), urte bikoiti eta bakoitietan, hurrenez hurren.
 
Presentzia nafarra 2007tik
 
Nafarroak 2007 urtetik darama txapelketa honetan parte hartzen. Orduan 3 modalitatetan izan zen eta urtero diziplina gehiago gehitzen joan diren edizio bakoitzean, egungo 10etara iritsiz. Nafarroako ikasleek urrezko dominak irabazi dituzte 2011, 2013 eta 2017an. Izan ere, Marta Busto Montalvok, CI Agroforestaleko ikasleak, urrezko domina lortu zuen Loradendako espezialitatean eta ordezkari espainiarra izan zen Abu Dhabin espezialitate horretan.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.