Jardunaldiaren helburua berrikuntza digitalen zentruen (Digital Innovation Hubs, DIH) gaitasuna indartzea da europar enpresen eraldatze digitalean laguntzeko. Enpresa ertainak eta txikiak, ikerketa eta teknologia erakundeak, DIHak eta arduradun politikoek gonbidatutak daude jardunaldietan parte hartzera.
Varsovian ospatuko da 2018ko Digital Innovation Hubs jardunaldira. Aurten Europar Batzordea, Poloniako Ekintzaile eta Teknologia Ministerioaren Berrikuntza departamentua eta I4MS iniziatibak lagundu du antolaketan, Europar Batasunaren laguntza ekonomikoarekin.
Europako industriaren eraldatze digitalean parte hartzen ari diren entitate eta pertsona guztiak biltzea espero da. Berrikuntza Digitalen Zentruak dira Europako industriaren eraldatze digitalaren erdigunea. Jadanik hortan ari dira, enpresei laguntza ematen, batez ere ertain eta txikiei, beren produktuak, prozesuak eta zerbitzuak digitalizatzen teknologia berrikuntzeei esker.
Lehen esan dugun moduan, jardunaldiaren helburua berrikuntza digitalen zentruen gaitasuna indartzea da, europar enpresei laguntza emateko beren eraldatze digitalen prozesu guztietan. Jardunaldia ere berezia izango da, momentu honetan ere “Europa Digitala programa” prestatzen ari delako.
Zer irabazten duzu jardunaldiarekin?
Berrikuntza Digitalen Zentruek beren zerbitzu teknologikoak, berrikuntzazkoak eta trebatze gaitasunak hobetzeko aukera izango dute, eta mugaz bestaldeko laguntza pizteko ere. Modu berean ere, beren istorio arrakastatsuak aurkezteko aukera izango dute.
Nazioko eta eskualdeko politikak formulatzeko arduradunek DIHei buruzko ikuspegi desberdinetaz hitz egingo dute eta oraindik egin behar den guztiaz hauen presentzia bermatzeko etorkizunean. Era berean, oraindik babesa ez duten eskualdeetaz hitz egingo da.
Enpresa ertain eta txikientzat oso interesgarria izango da ere ekintza ezberdinak egongo direlako adibidez; entrenamendu mota bat inbertitzaileak erakartzeko, beren ideak aurkezteko eta diru-laguntzak lortzeko. Denetariko ekintzak egongo dira, den-denak oso aberasgarriak.
Zalantzarik gabe aukera bikaina da Enpresa Txiki eta Ertainek eta DIHak beren antolaketak, jardunaldiak, ekintzak eta proiektuak aurkezteko eta mugaz gaindiko lankidetza sustatzeko.