Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren (Deustuko Unibertsitatea) Crecer+ inbertsiogileen sareak, Mondragonekin batera, Crecer+ XXVI. Inbertsio Foroa egin zuen joan den uztailaren 10ean, GARAIA Parke Teknologikoan (Goiru Kalea 1, 20500, Arrasate).
Foro honetan, bost proiektu ekintzaile berri aurkeztu ziren:
1. Uraren gainazalean isuritako hidrokarburoak, koipeak eta mikroplastikoak berreskuratzeko eta ponpatzeko sistema efizienteak.
2. Karaktereak ezagutzeko teknologia adimendun aurreratua garatu duen proiektua, ingurune eragileetatik testu alfanumerikoak erauzteko gai dena, konputagailu bidezko ikusmenezko algoritmoak erabilita.
3. Ohiko mugetatik haratago, inprimatutako egiturak hormigoian eraikitzea, modu efizientean eta azkarrean.
4. 'People intelligence' sistema, lidergoa neurtzea eta garatzea ahalbidetzen duena, erakundeetan giza taldeen eraldaketa eta prestatze maila berehala eta etengabe ebaluatuta. Oinarri akademiko eta esperientzialak dituen metodologiarekin batera, plataforma teknologiko bat eskaintzen du, bilakaera denbora errealean aztertzeko.
5. Ingeniaritzako eta Industria Fabrikazio Aditiboko zerbitzuetan espezializatutako enpresa, bezeroei produktuen, tresnen edo beste edozein elementuren diseinua eta fabrikazioa eraldatzen laguntzen diena, egitura arinagoak, seguruagoak eta efizienteagoak ekoitziz, 4.0 Industriaren barruan.
Lehiakortasunerako Euskal Institutua
Zer da Orkestra? Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutua Deustuko Unibertsitatearen ekimena da, Deustu Fundazioaren bidez gauzatzen dena, lurraldearen lehiakortasuna eta garapena aztertzeko, hainbat ikerrildoren bidez eta hiru helbururekin:
1. Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasuna hobetzen laguntzea
2. Herritarren ongizatea areagotzeko lan egitea
3. Eskualdeko lehiakortasunaren alorrean jakintza sortzea
2006an sortua, Orkestrak ikerketa eraldatzailea bultzatzen du. Ikerketa eraldatzaileak azterketa, gogoeta, ebaluazioa eta ekintzen proposamena bideratzen ditu, etengabe, aurkeztutako erronkei erantzun berritzaileak emateko eta, aldi berean, ikerketako jakintza eskuratzeko.
Ildo horretatik, Orkestrak sare, enpresa, gobernu eta erakunde askorekin egiten du lan bere proiektuetan eta, horregatik, lankidetza publiko-pribatuaren arrakastaren erakusgarri bat da. Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasuna bultzatzeko eragileetako bat izateaz gainera, nazioarteko erreferentzia ere bihurtu da, eskualdeko lehiakortasuna ingurune globalean aztertzeko.
Enpresak eta ekimen ekintzaileak dira lurralde lehiakortasunaren oinarriak. Enpresen estrategiak eta portaerak ingurunearekin elkar eraginean aritzen dira, produktibitatean, berrikuntzan eta enplegu sorkuntzan lortzen diren emaitzak eta, azken batean, lurraldeari egingo diten ekarpen ekonomikoa eta soziala, baldintzatuz. Ildo horretatik, enpresek bermatzen dute lurraldean bizi diren pertsonen ongizatea.
Enpresa laborategiak enpresa estrategiak eta portaerak aztertzen ditu, tamaina eta ezaugarri askotako enpresek, lehiakortasunari lotuta, aurrean dituzten erronkak ulertzeko eta erantzuteko. Enpresekin eta sistemako beste eragile batzuekin batera lan egiten da, erronka horiek aztertzeko eta erantzunak hobetzeko.