Mondragon Team Academy-k koronabirusarentzako konponbideak sortzeko deialdi bat egin du
Berrikuntza soziala sustatzen duten zenbait erakuneak, Mondragon Team Academy (LEINN graduarekin) delakoa tartean, Creating for Humanity abian jartzeko elkartu dira eta gazte mobilizazio masibo bat bultzatu nahi dute koronabirusaren krisiaren aurreko irtenbide eraginkorrak eta azkarrak bilatzeko.
MTA-LEINNez gain Danone, Fundación Telefónica, Ashoka, Bridge for Billions, Ship2B, MONDRAGON, La Bolsa Social, 'La Caixa' Fundazioa eta IrsiCaixa bildu dira ekimen honetan. Bere helburua pandemiaren efektuei aurre egiteko alternatiba berriak aurkitzea da, talde lanean eta sarean oinarritutako irtenbide berritzaileen bitartez.
Creating for Humanity plataformak aktibo dauden hiru dei mota batzen ditu gazte berritzaileei laguntzeko: Ideiak, Soluzioak, Start-Up-ak. Lema amankomuna? #YouthInCharge. Gizarteak behar dituen konponbideei aurre egiteko gazteak talde gisa zuzentzeko garaia delako.
Ekintzak burutzeko ideiak (#IdeasForHumanity)
9-18 urte bitarteko berritzaileei zuzenduta, beren inguruneko erronkei aurre egiteko elkarrekin lan egiten duten ikasle, eskola edo familien taldeen proposamenak zentralizatu nahi ditu.
Talde honetan Ashoka eta Danone (Feeding the Change), Ashoka eta Fundación Telefónica (STEAM Challenge and Curiosity Radical. Fuller Educational Challenge) eta Fundación La Caixa Funda Educaixa eta IrsiCaixa enpresek (Health Lab-Coronavirus Community LAB) sustatutako deiak daude.
Soluzioak (#SolutionsForHumanity)
Adin nagusiko berritzaile sozialek hasitako proiektuetarako deialdia, fase pilotuan egon arren.
Hemen nabarmentzen da MTA-LEINNeko ekintzaile sozialek sortutako Covida aplikazioaren adibidea. Erosketetan laguntzeko prest dauden boluntarioak eta bakarrik dauden pertsonen beharrak lotzen ditu. Izan ere, inkomunikazioan behar dituzten elikagaiak, sendagaiak edo bestelako materialak eskainiko dizkiete.
Atal honetan Bridge for Billions (The Leap) eta 'La Caixa' Fundazioak EduCaixa eta IrsiCaixa-ren bidez Living Lab de Salud-ekin (Coronavirus Community LAB) lideratutako deialdiak aurkitzen dira.
Start-Up (# Start-upsForHumanity)
COVID-19ren aurkako borrokan beren lanaren ondorio positiboak hazteko eta biderkatzeko ahalmena duten start-up edo gizarte-enpresa txikientzako deialdiak.
Ship2B-ren (Tech4Health, Tech4Social eta DKV Impacta) bi deiak hemen aurkitzen dira.
www.creatingforhumanity.org helbidean eskuragarri dago informazio guztia non familiak, eskolak, ekintzaile gazteak eta start-upek bat egin dezakete gizakiaren onerako den "deialdi ireki" honekin.
LEINN
Anbiziorik eta erronkak ebazteko gogorik daukazu? Bada zure gradua LEINN da, amets egiten baduzu eta ez bazara konformatzen dagoenarekin edo izen zitekeenarekin. LEINNen ideiak sustatzen dituzte proiektuak errealitate bihurtzeko… Bidaiak egitea, taldean ikastea, ekitea eta mundua eraldatzea, eskutik joan daitezke. Ongi etorria ematen diote zure etorkizuneko proiektuari.
LEINN, gradu ofiziala da, Lidergo Ekintzailean eta Berrikuntzan. Bertan, produktu errealak eta zerbitzu errealak diseinatuko dituzu, bezeroekin lan egingo duzu benetako ingurunetan, eta ikasten duzuna, munduan kontrastatzeko aukera izango duzu. LEINN, Mondragon Team Academy MTA-ko zati bat da. MTA, 2008an sortutako taldean lan egiten duten ekintzailekin osatutako sare globala da. Gaur egun, hiru kontinentetako zortzi lokalizaziotan kokatu dauden 1.300 gazte ekintzaile baino gehiago ditu.
Nabarmentzen dute:
- IkasTaldean ikasi: taldean lortutako talentua biderkatzen dute, ideia hobeak garatzeko.
- Egiten ikasi, heziketa eredu finlandiarrarekin. Ezagutza praktikan jartzen dute, balioa sortzeko.
- Praktikan jarri gustatzen zaizuna: pertsona bakoitza ezberdina eta bakarra da, eta bere jakin nahiak, ardurak eta betebeharrak ere bai.
- Bidaiak egin ikasten duzun bitartean: beste kultura eta ideologiekin elkarrekin bizi izateak, aukera berri handiak eskaintzen ditu.