Azaroaren 11tik 13ra, Convergence Blockchaineko biltzar orokorra egin zen Malagako hirian. Mundu osoko adituek parte hartu zuten deialdi horretan. Han izan ziren,erregulatzaileak, banku pribatuak, erakundeak, industrian eragina duten pertsonak, ordezkari korporatiboak, ikertzaileak eta hainbat sektoretako enpresak. Horiek bete zuten biltzarreko hitzaldi, mahai-inguru eta topaketez osatutako agenda. Ehun bat aditu elkartu ziren Convergencen, mundu osoko 1.500 bertaratu bildu zituen ekitaldian.
Gonbidatutako jakitunen artean, nabarmen daitezke Japoniako Bankuko ordezkariak, Garapeneko Banku Interamerikarra, Munduko Foro Ekonomikoa, Munduko Bankua, Europako Banku Zentrala eta ELGE. Horietaz gain, han izan ziren ere Lituaniako Bankua, Espainiako Bankua eta Brasilgo Banku Zentrala. Modu berezian aipatzekoa da Europako Batzordeko Komunikazio, Eduki eta Teknologien Sareko zuzendari orokor Roberto Violaren presentzia.
Enpresak
Izen handiko enpresen presentzia ere izan zuen Convergence Blockchaineko Biltzar Globalak. Han izan ziren, esate baterako, Telefónica, Repsol, Everis/NTT, ConsenSys, Entreprise Ethereum Alliance, IBM, uPort, IOTA, Ledger, IPwe eta Degun Digital Group. Horien guztien artean aurki zitezkeen ere 'mikropyme'tan adituak diren Kunfud edo Blockchain Intelligence Institute, edota arlo honetan oihartzuna duten Stefan Junestrand, Jesús Ruiz edo Luz Parrondo. Ikus daitekeen bezala, ekimen honek mundu osoko enpresa eta pertsona ospetsuak bildu zituen, izan ere Blockchain teknologia transbertsal bat da, inplikazio finantzario garrantzitsuak dituena, baita legegintzakoak eta negoziotakoak ere, sektore guztietan eragina izango duena eta iraultza bat eragingo duena.
Elkarte eta erakundeak
Elkarte eta erakundeen artean azpimarra daitezke Aktibo Digitalen Elkarte Frantsesa, Merkataritzako Munduko Erakundea, Blockchain for Social Impact Coalition, Bounties Network, Grassroots Economis, Aldaketa Klimatikoari buruzko Nazio Batuen Konbentzioa, Elikagaien Munduko Programa eta BitHub Afrika. Gobernukok Organismo batzuk izan ziren ere, adibidez Indiako Blockchaineko Arauen Batzordea eta Tamil Naduko Gobernua (India).
Erregulatzaile bezala gehitu ziren jazoera honetara Datuen Babeseko Agentzia Espainiarra, Datuen Babeseko Batzorde Europarra, l'Autorité des Marchés Financiers (Frantziako Finantza-Merkatuen Agintea) eta Japanese Financial Services Authority (Japoniako Finantza-Zerbitzuen Agintea). Ildo honetan, ezin daitezke ahaz parke teknologikoen eta unibertsitateen Espainia eta atzerriko erakundeak eta mundu osoko instituzio akademikoak.
Convergence
Convergence ekitaldia antolatzen dute Alastriak, Europakok Batzordeak, Europar Batasuneko Blockchaineko Behatoki-Foroak eta INATBAk. Lehen egunean jorratu zen gaia Global Blockchain Challenge izan zen, Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Garapen Iraunkorreko 17 Helburuekin. Lehiaketak 10 ordu iraun zituen eta irabazleek StartUp Europe - World Blockchain Awards sariak irabazi zituzten, Europako Parlamentuko kideek erabaki zituztenak, industria eta nazioarteko instituzioetako buruek, hain zuzen ere.
Informazio-iturria: Gure eWorld aldizkariko berria