Berriak

Concept-i: Toyotaren apustua etorkizunerako

Concept-i, Toyotaren prototipo berria, etorkizuneko ibilgailuei markak eman nahi dien ikuspegi berriari buruzko xede-adierazpen bat da. Barrualdetik hasten den diseinu batetik, teknologiarekin harreman “gizatiar” handiago bat bilatzen du eta gidariei eta lagunei esperientzia bero bat eskaintzen du xede.
Etorkizunean autoak geroz eta autonomoagoak izango dira eta gure elkarrekintza txikiagoa beharko dute beren lana egiteko. Toyotan ez dute nahi trantsizio honetan beraiekin konexio hau gal dezagun eta horregatik Concept-i delakoa aurkeztu dute. Modelo honek lerro maisu ba-tzuk adierazten ditu, ibilgailuaren eta jabearen arteko harremanaren geroari begira.
 
Automatiko azkarra
Concept-i diseinatu du Toyotaren CALTY Desing Research estudioak, Newport Beachen, Californian. San Franciscoko Toyota Innovation Hubek ere lagundu du hemen erabiltzailearen esperientzien teknologiaren garapenarekin. Bere diseinua oinarritzen den filosofia 'berotasun zinetiko' bezala bataiatua izan da, eta adierazten du mugikortasuneko teknologia atsegina, erosoa eta, bereziki, dibertigarria izan behar dela. Concept-ik adimen artifizialeko sistema aurreratu bat erabiltzen du, jendearen beharrak aurreikusten dituenak, beren irudimena estimulatzen dituenak eta, finean, beren bizitzak hobetzen dituenak.
 
Ibilgailua eta gidaria, inoiz baino batuago
Concept-iren adimen artifizialaren sistema indartsuak gidariaz ikasten du eta, modu honetan, berarekin harreman bat eraikitzen du. Teknologia ugari baten erabilerari esker, bere jabearen emozioak neurtzen ditu egunaren une desberdin edo ibilitako lekuen arabera.
Bere mahukako beste aparteko bat da adimen artifiziala segurtasunaren zerbitzura jartzea. Ikuste eta ukipen-oharren bidez, Concept-ik pilotuaren erantzun-gaitasuna errazten du. Gidatze autonomo edo eskukoaren arteko aukera eman arren, gidariaren arreta eta errepidearen egoera modu jarraituan gainbegiratzen du. Helburuak bi dira: gidariaren parte-hartzea indartzea eta laguntza ematea trafiko-baldintza arriskutsuetan.
 
Teknologia “gizatiarrago” baten bila
'Yui' interfazearen ezizena da ibilgailu honen adimen artifizialaren euskarri bezala balio duena. Bere lerro arin eta diseinu ausart bati esker, 'Yui' gai da mezu garrantzitsuak komunikatzeko ukipenaren, argiaren edo soinuaren bidez. Izan ere, aginte-mahaian pantailak erabiltzearen truke, informazioa ematen da beharrezkoa den tokian.
Adibidez, argiztapenak oinen aldean adierazten du autoa modu automatikoan edo eskuzkoan dagoen; atzekaldeko erretiluan kokatutako proiektagailu batzuk komunikatzen dute angelu hilen presentzia, eta head-up pantaila belaunaldi berri batek laguntzen du gidariaren arreta errepidean mantentzea.
Oraingoz, Concept-i prototipo bat besterik ez da. Toyotak etorkizunean ibili nahi duen bidearen mapa mota bat. Ibilgailu/gidariaren harremana indartu eta segurtasuna hobetzea dira Concept-i markaren bi giltza-lerroak, baina ez dira zerotik hasi: gama hibridoa dago, aurki eta egiazta daiteke.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.