appWorld

'Breaking Barriers', desgaitasuna dutenentzat

Iazko abenduaren 4an, Telefónicak 'Breaking Barriers' aplikazioa aurkeztu zuen, ikusi eta entzuteko desgaitasuna duten pertsonei zuzendua. Horren bidez, hizketa baten azpitituluei esker (bai testuan bai braillean), desgaitasun mota hori duten pertsonek azaldutako guztia ulertu ahal izango dute denbora errealean.
 
App-a Telefónicako Talentum programako LAB ekimeneko bi ikasle taldek garatu dute urtebetetik gorako aldi batean. Hasiera batean, Breaking Barriers entzumendezgaitasuna duten pertsonei zuzendutako irtenbide bat zen, eremu akademikoan erraztasunez molda ahal izan zitezen. Helburua zen irakaslea eta ikasleak teknologiaren bitartez konektatuta egotea.
 
Hala eta guztiz ere, azken hobekuntzekin -aho-hizkuntza braillean bihurtzeko funtzio bat bezala-, kontzeptua aldatu egin da eta Breaking Barriers egun mota guztietako ikasleak integratzeko aplikazio bat da.
 
Aplikazioaren erabilera oso erraza da eta erabiltzeko bi modu aukeratzea posible da. Lehenengoan, irakaslearen rolean, bakar-bakarrik nahikoa da WIFI sare bat izatea eta hara konektatzea bere hitzaldia transkribatu edo azpititulatuko den pertsona.
 
Saioa hasi ondoren, gela pribatu bat sortzen da pasahitz alfanumeriko batekin, partekatua izango dena bertaratutakoaren rola erabiltzen duten pertsonek eskola hori entzutean. Kasu honetan irakasle rol bakar bat egon daiteke baina hainbat bertaratutako izan daitezke. Hori izateko, soilik beharrezkoa da saio berara konektatzea.
 
Bigarren aukera banakako moduan erabiltzea da, erabiltzailea bere ingurunearekin komunikazioa hobetzeko beharra duenean. Modu honetan, aplikazioa egunerokoan erabil daiteke, hori erabiltzen duen pertsonak aukera izanez erabiltzea bere pantailako teklatua erantzuteko, edota braille linea, bere aukeraren arabera.
 
Breaking Barriers bihurtu da, horrela, ikus eta entzuteko desgaitasuna dutenentzako pizgarri batean. Dagoeneko doan jaitsi daiteke Android eta iOSen aplikazioetako merkatuetan.
 
Aukerak
Breaking Sound Barriers pertsonaliza daitekeen tresna bat da, ahotsa ezagutzen duena hainbat hizkuntzatan. Ikasleari aukera ematen dio galderak eta erantzunak egin ahal izatea eta irakasleak erakutsitako edukia jaso ahal izatea irudi eta azpitituluen bidez. Aplikazioa apunteen biltegi bat da, iragazkiak ezartzeko eta foroetara sartzeko baimena ematen duena.
 
Irakaslearen ikuspuntutik, honako aukerak eskaintzen ditu aplikazioak: ikasleak, gelak eta irakasgaiak kudeatu; galderak egin; azpitituluak igorri eta foroetan sartu, besteak beste.
 
Esan bezala, Breaking Sound Barriers Telefónicako Talentum programako LAB batek garatu du, talentu gaztea sustatzeko xedearekin, Adecco Fundazioa eta Ericssonen laguntzarekin. Lan-taldea bost profesional gaztek osatu dute, Ingeniaritza Informatikan espezializatuta, mentore senior baten laguntzarekin, sei hilabeteren buruan aplikazioa garatu dutenak. Bai mentorea bai profesional gazteak, gehiengoan, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Sistema Informatikoetako Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikotik datoz.
 
Francisco Mesonero Adecco Fundazioko zuzendari orokorra da. Bere hitzetan, bere konpainian “oso harro daude ezgaitasuna duten pertsonen bizitzak hobe ditzaketen proiektuetan parte hartzeaz, konpetentzia eta eraldatzearen garapenean, integrazio sozial eta laborala bultzatzen dutenak”.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.