23-30 urteko 11 gaztek abentura zirraragarri bat bizitzeko aukera izan dute Mundukide eta Laboral Kutxaren laguntzari esker, hau da, bidaia bat Ekuadorrera (20 egunetako egonaldi solidario bat).
Aurten, 1.400 pertsonak baino gehiagok eman zuten izena deialdian, baina 11k bakarrik bizi izan dute 20 egunetako abentura hori, Ekuadorko Amazoniako bihotzean zehar, non gertutik ezagutu ahal izan duten urrutiko errealitate bat, ziurrenik beren munduari buruzko ikuspegia aldatuko diena.
Guztia Mundukideren gainbegiratze eta lankidetzarekin, MONDRAGON Korporazioan txertatuta dagoen fundazio bat, lan kooperatiboa sustatzeko lan egiten duena Mozambike, Brasil, Kolonbia edo Etiopia bezalako tokietan, non ongizateko baldintzak hobetzea eta aurrerapen soziala aurrera egitea premiazkoak diren.
Laboral Kutxan uste dute bidai hauek bere bezero gazteenei laguen diezaieketela giza-kontzientzia handiago bat izaten. Ziur daude, halaber, han ikasiko dutenak ez duela bakarrik beren bizitzan talka bat izango, baizik eta beren ingurune osoan ere.
Bidaia zuzenean jarraitzeko #EcuadorLK2019 hashtag-a jarrai daiteke sare sozialetan, Twitter, Facebook eta Instagramen.
Mundukide
Baliabideak eta ezagutza partekatuz Hegoaldeko herriekin lankidetzan jardutea izan da Mundukideren misioa 20 urtetan zehar.
Arrasateko Esperientzia Kooperatiboak, bere ibilbidean bildutako baliabideak eta ezagutza partekatzeko sortu zuten pertsona talde batek Mundukide, mundu osoan pobretutako herri, komunitate eta pertsonen bizi baldintzak hobetzen laguntzeko helburuarekin.
Horrez gain, Mundukidek hemengo lan mundu kooperatiboa eta kooperatibetako pertsonen partehartzea, inplikazioa eta sentsibilizazioa herri pobretuetako errealitateari begira jartzeko lan egiten du, Kooperatibetako printzipioa ere ba den Elkartasun Unibertsalaren kontzeptuari ohore eginaz.
2018-21 Plan estrategikoan adostu zen moduan, Mundukideren lana etengabe ari da multiplikatzen munduan barrena.
2018an Mozambiken, seigarren programa ireki zen Niassa probintziako Mitande distrituan eta guztira 50.000 pertsona baino gehiago dira esperientziaren onuradunak . Brasilen, beste sei estadutako erakundeetan ari dira lanean eta zazpigarrena bidean da, guztira 25 kooperatibarekin elkarlanean. Gutxi bada ere, Kolonbiako programa berriari hasiera emanez agurtu zuten urtea.
Mundukideko programez gain eta fundazioko boluntarioei esker, Mexikoko kooperatibetan izan dute presentzia eta Kenyan ere aritu dira, Mondragon Unibertsitateak sustatutako Afrika Basque Challenge proiektuaren barruan ekarpena eginez. 2019ko lehen sei hilabetean Ekuadorren lanean hasiko dira. Eta baita kontinente afrikarreko Malawi eta Etiopian.
Hogei urteko ibilbidearen ostean, Mundukide garapen lankidetza alorrean osasuntsu eta esperientziadun agertzearen arrazoi nagusienetarikoa, pertsonen inplikazioarekin batera, enpresa, kooperatiba eta era askotako erakundeen arteko interkooperazio lana izan da.
Aurrerantzean ere, munduko pertsona guztiok bizitzaren eta lanaren jabe izan daitezen jarraituko dute lanean.
Planifikazio estrategikoa 2018-2021
2017ko azken hiru hilabeteetan, 2018-2021 epealdirako bideragarritasun estrategikoa lantzen aritu zen Mundukide. Prozesua oso partehartzailea izan zen eta makina bat lantaldean inplikatutako jendea; kooperatibetako ordezkariak, boluntarioak eta beste hainbat eragile.
Prozesuaren emaitza 2021. urteari buruzko bisioan laburbiltzen da: Ilusionatutako pertsonak, bere lankidetza multiplikatuz gizartea eraldatzeko.
Arizmendiarrietak zioen bezala, eraldatzeko helburua duten pertsonak, eta ez begira geldituko direnak. Norberaren burua eta ingurua eraldatzeko gai diren per-tsonak. Urrutiko herrialdeetan esperientziak partekatzeko eta bertakoengandik ikasteko prest dauden pertsonak. Baita, Euskal Herrian, erakundearen gestio lanetan lagunduko dituzten boluntarioak.
Azken finean, norberaren lana elkarbanatuaz behar handiagoak dituzten pertsonei aukerak eskaintzeko prest dauden pertsona ilusionatuak.
Lankidetza multiplikatuz. Horrek berekin dakar, alde batetik Mozambike eta Brasileko programen inpaktua handitzea. Horrez gain, Kolonbia eta Ekuadorren programa berriekin hastea eta oraindik identifikatu gabeko Afrikako herrialde batean ekitea, bildutako esperientzia aprobetxatuz.
Mundukidren proposamena Nazio Batuen Garapen Sostengarrirako Helburuekin lerrokatzen da, eta helburuoi ekarpena egitea dute xede, tresna egokia baita giza garapen sostengarria lortzeko bidean; horretarako, eragile desberdinak inplikatu nahi dira inplementazioan, hasi administrazio, kooperatiba, sektore akademiko eta gizarte zibil antolatuaren beste erakunde batzuetatik eta herritarrenganaino, oro har.