Horizonte 2020 esparru-programako See Far proiektuaren bidez, ikusmen-urritasuna duten aktiboei lagundu nahi zaie. Proiektuaren garapena partzuergo baten esku dago. Partzuergo hori bost herrialdeko 12 bazkidek osatzen dute, eta horien artean daude unibertsitateak, zentro teknologikoak, ospitaleak eta enpresa pribatuak. Sevillako (Espainia) Unibertsitateak zuzentzen du proiektua, eta koordinatzailea Ramón González Carvajal irakaslea izango da, Ingeniaritza Elektronikoaren saileko katedraduna.
See Far proiektuak egokitzapen-irtenbide bat izatea du helburu, digitalki prestatua, ikusmen-urritasuna duten herritar aktibo nagusienei laguntza eskainiko diena (ikusmen-urritasuna zuzenean lotuta baitago adinarekin). Tresna honen garapenari esker, langile horiek modu aktiboan parte hartzen jarraitu ahal izango dute bizitza profesionalean. Era berean, bizitza laboral eta pertsonalarekin eta bizi-estilo independente, aktibo eta osasungarri batekin lotutako gaitasunak mantendu eta berritu ahal izango dituzte.
Tresna berri hau oso apala izan nahi da bere diseinuan, kostu baxukoa, ziurtatuko duena lan-inguru eta bizitza adimentsu eta moldagarri bat. Horretarako, lau osagai gakorekin lan egiten du: osasun fisikoa, ergonomia/ingurunea, teknologia eta kudeaketa-praktikak.
Bi osagai
Horrela, See Far irtenbideak bi osagai nagusi izango ditu: lehenik eta behin, See Far betaurreko adimentsuak, erabiltzaileen beharretara egokitzen direnak eta beren ikusmena optimizatzen dutenak laguntzaile bisual bat erabiltzean, begiaren egoera harrapatzen duena, arazoa detektatzen duena eta doitze egokia ematen duena errealitate handituko teknologiaren erabileraren bitartez; eta bigarrenik, See Far aplikazio mugikorra, baimentzen duena ikusmen zentralaren garapena monitorizatzea eta gaixotasunen presentziaren arriskua aurreikustea (adibidez, diabetesen arriskua, arrisku kardiobaskularra…). App honek erretinaren irudiak harrapatuko ditu telefono adimentsu batetara akoplatutako oftalmoskopio zuzen digital baten bitartez, analizatuko ditu eta estimatuko du ikusmen-ezgaitasunaren mota eta aroa, 'machine learning'-eko teknikak erabiliz.
See Far aplikazio mugikorraren irteeraren (ikusmen-arazo baten presentziaren adierazlea) eta See Far betaurreko adimendunen irteeraren (erabiltzaileak dituen eguneroko ikusmen-arazo motak eta bere portaera) konbinaketak bideratuko du erabiltzailearen iradokizun edo laguntza proposamenera, errealitate handituaren bitartez. Honek ahalbidetuko du erabiltzaileak bizitza estilo independente, aktibo eta osasuntsu bat mantentzea. Ematen diren iradokizun eta/edo laguntza proposamenak erabiltzailearen profilera egokituko dira ikusmen-iradokizun personalizatuaren zerbitzuaren bitartez.
Teknologia aurreratuen konbinaketa bat erabiliko da ikusmen artifizial, errealitate handitu eta adimen artifizialaren arloetan, See Far proiektuaren desafio eta helburuei erantzuna emateko.
Proiektuak barne izango ditu prototipo aurrekomertzial baten eraikuntza eta bere baliozkotzea (ez medikoa) ingurune errealetan egindako proben bitartez erabiltzaileekin. Horretarako, Europar Batasuneko Horizonte 2020 ikerketa eta berrikuntzako programatik 4 milioi euroko finantzaketa jaso du.
Modu honetan, argi geratzen da teknologia ikusmenaren mundura iritsi dela ere, eta hain zuzen ere betaurreko eta lenteen mundura. Izan ere, 40 urte baino gehiagoko herritargoaren % 93k baieztatzen du ikusmeneko arazoak dituela, ikusmen-osasuneko arazorik ez duten % 7aren aurrean. Ehunekoa % 72ra jaisten da herritargo espainiarrari buruz ari garenean. Patologiarik nagusienak dira miopia (% 29), astigmatismoa (% 24,8) eta hipermetropia (% 7,8). Adinak aurrera egiten duen neurrian, ikusmen-arazoak handitzen dira, baina gazteen arazo bat bada ere. 18 eta 34 urte bitarteko jendeak miopia arazoak ditu 2,94 dioptriako batezbesteko batekin.