Mondragon Unibertsitatea, Bizkaiko Foru Aldundia (BEAZ-en bitartez) eta Bilboko Udala (Bilbao Ekintza udal-elkartearen bitartez), Dominion eta Absiderekin batera, berrikuntzako ekosistema-ekimen bat sustatzen ari dira. BBF Fintech, alegia. Era horretan, ekintzaile, startup eta finkaturiko enpresek sortutako enpresa-errealitate berriak sustatuko dituen baterako sorkuntzako ingurune bar erraztuko da.
BBF Fintech Bilbao Berrikuntza Faktorian kokatuta dagoen inkubagailu-azelaratzaile bat da, Bilbo Fintechean erreferentziazko gune gisa kokatzen duena. Fintech sektorean, finantza-ekintzak hobetzeko xedearekin aplikatzen da teknologia. Era horretan aplikazio, prozesu edo negozioen eredu berriak sortzen dira finantza-zerbitzuen industrian, eta publikoaren eskura ipintzen dira modu digital berrietan. Hiriak finantzen sustapenean erreferente bat izateko egindako apustu bat da, teknologia berriek irekitzen dituzten aukera berriak aprobetxatuz hurrengo urteetan hazkunderik handieneko sektore estrategiko bat izango den honetan.
Bilbao Berrikuntza Faktoriak, Bilboko ekintzailetzako eta berrikuntzako ekosistema erreferente bezala, espazio berdin batean biltzen ditu heziketa unibertsitarioa (LEINN Lidergo Ekintzaile eta Berritzaileko gradua, Business Data Analytics eta MyGade-ekin) iniziatiba enpresarial berritzaileak dituzten pertsonen komunitate batekin, beharrezko baldintzak sortuz ikasketa, sorkuntza eta lankidetza modu natural batean eman daitezen beraien artean.
Ecosistema honetara batzeko izen-ematea hemen egin behar da: www.bbfaktoria.com/bbffintech
BBF Faktoria
Bilbao Berrikuntza Faktoria (BBF) ikasketari, berrikuntzari eta ekintzailetzari lotutako proiektu aitzindaria da, Bilbon kokatua eta Mondragon Unibertsitateak eta Grupo init sustatua eta kudeatua, Bilboko Udalaren laguntzarekin.
Esparru berean eta era integralean, unibertsitate-prestakuntza eta enpresa-ekimen berritzaileak sustatzen dituzten pertsonen komunitatea hartzen ditu barne.
BBFren 7 gako
Hona hemen funtsezko 7 gako BBF proiektua ulertzeko:
-Sustatzaileak: Mondragon Unibertsitateak eta Grupo init sustatua eta kudeatua, Bilboko Udalarekin elkarlanean.
-Definizioa: Ikasketari, berrikuntzari eta ekintzailetzari lotutako gune bat da BBF.
-Eredua: Hiru maila ditu: berrikuntza- eta ekintzailetza-zentro aurreratu bat, unibertsitate bat eta enpresa berritzaileen gune bat.
-Integrazioa: Hiru mailek sistema integratua osatzen dute, eta helburu, estrategia eta ekintza komunak dituzte.
-Berrikuntza: Lankidetza-eredu estrategikoa (Mondragon Unibertsitatea + Grupo init), beste inon antzekorik ez duena.
-Komunitatea: 11 enpresa berritzaile; 50 ekintzailek baino gehiagok sustatutako 30 proiektu, enpresa bihurtzeko fasean; eta 150 unibertsitate-ikasle, beren prestakuntza osatzen. Komunitatean, guztira, 300 pertsona baino gehiago daude.
-Proiektu irekia: Gizarteari irekia, eta bereziki, enpresa-ehunera irekia. Leku berean, unibertsitate-prestakuntzaren, berrikuntzaren eta ekintzailetzaren arloetako beharrak betetzeko zerbitzuak eta produktuak eskaintzen ditu.