Berri bikain bat datorkie ikusmen-desgaitasuna duten pertsonei. WeWALK enpresa turkiarrak lehen makila adimentsua garatu du, Google Maps eta laguntzaile birtuala duena, eta ikusmen-urritasuna edo gabezia duten pertsona guztiek gida gisa erabili ahal izango dutena. Gailuak 298 milimetroko luzera eta 280 gramotako pisua du, giroskopio bat du txertatuta, eta azelerometro bat ere badu, pertsonaren hori inguratzen duen ingurunea irakurtzeko. Asmakizun berritzaile horek ikusmen-desgaitasuna duten pertsonen bizitza zentzu guztietan errazteko gai den teknologia bat du.
Makilak 250 zentimetroko gertutasun-sentsoreak ditu, baita dar-dar egiten duen motor bat ere, erabiltzaileari bidean aurki ditzakeen oztopo edo arriskuen berri ematen diena, bere osotasun fisikoa babestu nahian.
Konexioa mugikor adimentsu batera
Makilak probako fasea gainditu zuen eta dagoeneko eskuragarri dago merkatuan. Horretaz aparte, WeWALK enpresa turkiarrak telefono mugikor adimentsurako konexio aukera bat du ere, baita giroskopio eta azelerometro bat ere, pertsoa inguratzen duen guztia irakurri eta antzeman ahal izateko.
Era berean, bere funtzioen artean, pantaila txiki bat du, nondik aukeratutako bidearen ohar guztiak kontsulta daitezkeen Google Maps-i esker, bozgoragailuko aukera batekin, nondik entzumenezko argibide guztiak jaso ahal izango diren.
Aurreragorako, iragarrita dago garraioko aplikazioak txertatzea, gailuak sartuko direnak, software-eko aldizkako eguneratzeen bitartez.
Birkarga erraza USB portu batetik
WeWALK enpresa turkiarrak informatu zuen bere kargatzeko modua USB portu batetik dela. Handik elikatzen da 1.000 mAh inguruko bateria bat.
Bere dimentsioak 25 x 289 x 44 milimetrotakoak dira. Hori guztia 280 gramotako pisuari gehituz, sortzen dute gailu oso arin eta erabilgarri bat jabe den pertsonarentzat.
Bere prezioa 500 dolarretakoa da gutxi gorabehera. Bestalde, makil adimentsua, nahi duenarentzat, eskuaragarri dago ondorengo webgunean:
https://wewalk.io/.
Funtsezko ezaugarriak
- Oztopoaren distantziak: Oztopoak hautematen ditu. WeWALK-ek bularreko mailaren gaineko oztopoak detektatzen ditu ultrasoinu sentsore batekin eta objektu horiek gertu daudenean bibratzen da. Erabiltzaileei abisatzen die zintzilikatutako zuhaitzak, zirkulazio seinaleak, zutoinak eta bestelako oztopoak badaude.
- Telefonoarekin batera: WeWALK mugikorreko aplikazioarekin Bluetooth bidez lotzen denean, erabiltzaileak WeWALK-en ukipen-panelarekin integrazioak kudeatu ahal izango ditu, telefonoa eduki gabe. Adibidez, erabiltzaileak WeWALK gailuan nabigazioa lor dezake.
Horretaz aparte, zure makila WeWALK aplikazioaren bidez pertsonaliza dezakezu. Adibidez, oztopoak hautemateko distantzia, soinu maila eta kontu gehiago alda daitezke.
- Integrazioekin eboluzionatzen du: WeWALK Google Maps eta Ahots laguntzailearekin integratuta dago. Etorkizunean, WeWALK garraio publikoarekin, ride partekatzeko aplikazioekin eta hiri adimendunekin integratuko da. Integrazio berri hauek aldian behin software eguneratzeen bidez instalatuko dira.
eWorld aldizkariko berria