Berriak

Bankuek sistema biometrikoak ezartu nahi dituzte PINak alde batera uzteko

Eduardo Irastorza, EAE Business Schooleko irakasleak dioen moduan, teknologiak oso azkar doaz eta hurrengo urteetan teknologia oso barneratuta egongo dela sektore honetan dio. Sistema biometrikoak erabiltzen hasiko garela dio Irastorzak, inungo zalantzarik gabe.
Gaur egun zenbait aireportuetan edota publiko diren zenbait eraikinetan identifikazio lanak errazteko biztanleei argazkiak egiten zaizkie eta orain ere, zenbait bankuetan sistema biometrikoak erabiltzen hasi dira identifikazio eta ordainketa lanak egiteko.
 
Caixabankek aurpegi-miaketa martxan jarri du dirua ateratzeko, PINa erabili gabe. BBVA, Santander edota Sabadellek hainbat proiektu pilotuekin hasi dira. Visa eta Mastercardek ere hatz-aztarna erabiltzen hasteko zenbait pausu eman dituzte.
 
Espainiako Bankuaren arabera, Espainian zor-txartelak 47,61 milioi dira eta kredituzkoak 36,97 milioi. Datozen urteetan datu hauek behera egingo dutela espero da. Kutxa zainekin gertatuko den bezala. Aurreko urtean, kutxa zainetan 934 milioi eragiketa egin ziren, 124.864 milioi euroekin.
 
EAE Business School egindako “El consumidor del 2030” txostenean hainbat datu interesgarri azaltzen dira, hala nola, Suezian %80ko biztanleek mobilarekin ordaintzen dute dena: autobusa eta elizetako dirua ere. Pauso hauek emateko, banku gehienak enpresa bereziekin akordioetara ailegatu dira.
 
CaixaBank Payment Innovation Hub-aren bitartez, aurpegi-miaketa proiektu bat martxan jarri du hainbat dendetan. Rodilla del Pier 1 cafetegian adibidez, eraikinean lan egiten duten 1000 pertsonek selfie baten bitartez ordaindu dezakete. Beste proiektu antzekoa dago Viena jatetxeetan. Sistema biometrikoak erosketa esperientzia hobetzen dutela diote jakintzuek eta dena azkarrago egiten dela ere ziurtatzen dute.
 
BBVAk La Vela eraikinean holako teknologia bat ere martxan jarri du: bere langileek eraikinean erosten dituzten gauzak ordaintzeko adimen artifiziala duten kamera batzuei begiratu behar dute besterik ez. Teknologia hau garatzeko BBVAK Das-Nano start-uparekin Veridas deituriko enpresa bat sortu du eta honen bitartez identifikadore softwarea garatzen dute.
 
Sabadell bankuak ere bi proiektu ditu martxan aurpegi eta ahots miaketarekin erlazionatutak. El Santander bankuak ere saiakuntza antzekoak egin ditu bere langileekin. Munduko beste herrialdeetan ere holakoak garatzen ari dira: Polonian adibidez, sistema biometrikoaren bitartez kontu korronteak irekitzen ahal dituzte. Chilen berriz, zenbait bezeorei profil biometrikoa egin diete eta bankura joaten direnean, zer nolako kontsulta egingo duten aurretik jakin dezakete.
 
Zer iruditzen zaizue sistema biometriko hauek? Seguruak dira? Urteekin nola garatzen diren ikusiko dugu.
 
Informazio-iturria: lavanguardia.com

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.