Bizkaiko Foru Aldundiak sustatu eta Mondragon Team Academy-Mondragon Unibertsitateak garatutako ekimenak talentua erakarri eta garatzea du xede, tokian bertan zein Estatuan, berrikuntzarekin konprometitutako enpresen eskutik.
Nazioarteko talentuak Bizkaian izan zuen hitzordua otsailaren 24an, ostirala, B Global Talent ekimenaren babesean. Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatu eta Mondragon Team Academy-Mondragon Unibertsitateak garatu du ekimena, talentua erakarri eta lurraldean garatzea sustatzeko. Enpresekin batera berrikuntza irekia sustatzea du programak xede. Hala, 12 herrialdeko 50 partaide baino gehiago bildu ditu, eta lan egin dute Eroski, Datua, Kutxabank, Ibermática, LABORAL Kutxa eta Orbea enpresek aurkeztutako erronkei erantzuteko. Enpresetatik askotariko berrikuntza-arloak proposatu dituzte: jasangarritasuna, adimen artifiziala, energia-efizientzia, antolaketa-prozesuen optimizazioa eta erabiltzaile-esperientzia.
B Accelerator Tower gunean -Bizkaia dorreko BAT eraikinean- egiten ari dira B Global Talent. Ekintzailetza- eta berrikuntza-ekosistema horrek teknologiaren eremuko startupen, enpresen, inbertitzaileen eta partnerren komunitate zabala biltzen du. Otsailaren 9an, ostegunez, abiatu zen ekimenaren lehen atala, 36 orduko hackathonarekin. Hurrengo bi asteetan, bizkortze- eta trebakuntza-programa bat eta lantegiak egin dira, irtenbide berritzaileei proiektu itxura emateko. Programa horren ondoren, taldeek proiektu berritzaileak jorratzen jarraitu dute enpresa partaideen eskutik.
Mondragon Unibertsitateko LEINN (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza) Graduko Haizea Diego Goikoetxea ekintzailea da proiektuaren koordinatzailea. Haren esanetan, "esperientzia aberasgarria eta trinkoa ari da izaten, eta ikaskuntza ugari ekarri du, ekintzaileen eta intraekintzaileen nazioarteko komunitate berria sortzeaz gain".
BAT, B Accelerator Tower
BAT, munduan ondoen konektatuta dagoen ekintzailetza- eta berrikuntza-ekosistema. Ezagutu zer den BAT komunitatearen kide izatea eta startup, enpresa, inbertsiogile eta munduko playerteknologiko nagusiekin batera haztea.
Baliabide hobeak. Aukera gehiago. Startup-a zein enpresa izan, balio erantsi handiko programa eta zerbitzu espezializatuetara iristeko aukera ematen dizu BAT-ek, zeure proiektua hurrengo mailara eraman dezazun.
Startup, enpresa, inbertsiogile eta partner teknologikoen komunitate zabala.
Ekintzailetza-zentro bat baino askoz gehiago. Nazioarteko 140 nodo baino gehiagorekin konektatutako komunitatea da BAT; bertan, elkarreraginean daude ekosisteman gako diren eragile guztiak, haztea eta aukera berriak bideratzea ahalbidetuko duten soluzioak sortzeko.
BAT, ekintzailetzan eta berrikuntzan zentratutako eremu baten aldeko apustua: Bilboko ekonomia- eta finantza-erdigunean dago BAT; leku estrategikoa da proiektuak garatzeko eta Europako hegoaldetik startup-ei bultzada emateko. Bizkaiak esparru politiko sendoa eta fiskalitate propioa ditu, eta bertako administrazioak proaktiboak dira aukera ekonomiko, talentu eta inbertsio berriak sortu eta erakartzeari dagokionez.