+Trebakuntza

Artolazabal: “Enplegurako prestakuntzaren espezialitate batzuen laneratze-tasak % 75ekoak dira”

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, otsailaren 19an, Vitoria-Gasteizen, honako hau nabarmendu zuen: “Lanbideren laguntzaile diren enplegurako prestakuntzako zentro batzuek 2017an eman zituzten espezialitate batzuek % 75 inguruko laneratze-tasak izan zituzten, prestakuntza amaitu eta sei hilera”. Artolazabal sailburuak mendekotasuna duten pertsonentzako arretarekin zerikusia duten ekintzak aipatu zituen; horiek lan-merkatuan txertatzeko izan zuten batez besteko maila, 2018an, % 74,8koa izan zen.
 
Borja Belandia Lanbideko zuzendari nagusiarekin eta Juan Ibarretxe erakunde publikoko Prestakuntzako zuzendariarekin batera, azken urtean enplegurako prestakuntzak izan dituen emaitzak aurkeztean, Beatriz Artolazabalek honako hau esan zuen: “17.310 pertsonak arrakastaz amaitu zuten beren prestakuntza, Lanbideren zentro lagun-tzaileek 2017an emandako 1.463 prestakuntza-ekintzaren batean parte hartu ondoren”.
Lanbidek finantzatzen eta kudeatzen duen prestakuntzaren zati bat hainbat egoerarengatik lan-merkatuan txertatzeko zailtasun gehien duten pertsonei oinarrizko tresnak ematera bideratzen da. Marjinazio-egoeretan egoteko aukera gehien dutenak dira.
Beatriz Artolazabalen hitzen arabera, “pertsona horientzat guztientzat, Lanbidek eskaintzen dien prestakuntza funtsezko tresna da, ordainpeko lan batera jotzeko duten aukerak areagotzeko”.
Hori horrela, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak berriz ere esan zuen: “enplegurako lanbide-heziketaren ildo oinarrizkoenak sendotzeko lan egiten jarraitu behar da; izan ere, horiek koka-tzen dituzte pertsona ahulenak bazterketatik irteteko ateetan”.
Enplegurako prestakuntza bost prestakuntza-mailatan egituratzen da autonomia-erkidegoan, maila oinarrizkoenetik -0 maila- berrikuntzara artekoa -4. maila- ; tartean, Estatuko trebakuntzen mailak ezarritako tarteko 3 mailak daude.
2017an, 5.000 pertsona inguruk amaitu zituzten 0 eta 1 mailetako prestakuntza-ekintzak (1.844 per-tsonak 0 maila, eta 3.045 pertsonak 1 maila). Nahiz eta enplegurako prestakuntzaren sistemako baxuenak diren, Artolazabalen iritziz, “balio handia dute horiek egiaztatzen dituztenentzat; izan ere, etorkizunean profesionaltasun-ziurtagiria eskuratzeko ateak irekitzen ditu”.
“Langabeek jasotzen duten prestakuntza ez da bakarrik lan-mundura jotzeko, baita gure ingurunearen errealitate berriei aurre egiteko ere”, esan du Artolazabalek.
 
Kontratazioak
Laneratze gehienak preofesionaltasun-ziurtagirien ondorioz izan ziren; titulu hori ofiziala da eta baliozkotasuna du Estatu osoan; horren bidez, pertsonek lan-jarduera jakin bat egiteko lanbide-gaitasunak dituztela egiaztatzen da. Era berean, ziurtagiriek trebakuntza eta ondoko lanbide-garapena hobetu ahal izateko prestakuntza-ibilbidea eratzen dute.
Aztertu den epean, 7.834 kontratazio egin ziren, Euskal Enplegu Zerbitzuak bultzatzen dituen prestakuntza-ikastaroak amaitu eta sei hilera. % 78,6 (6.393 kontratu) lanbide-trebakuntzen euskal sistemako 2., 3. eta 4. mailei zegozkien, eta horiek, kontratazioaren ikuspegitik, arrakastatsuenak izan dira. Eskari gehien duten espezialitateen laneratze-tasa antzekoa izan zen hiru lurraldeetan.
2. mailak du prestakuntza-lanera-tzeko harreman onena; alde batetik, Mendekotasun Legearekin zerikusia duten jarduerek daukaten laneratze-maila handiagatik (% 74,8); horrek, bestetik, Lanbideren ikastaroetan parte hartzen duten ikasleek gehien eskatzen duten lanbide-arloetako bat izatea dakar. 2017an, 1.540 pertsonak amaitu zuten “Arreta soziosanitario”ko prestakuntza Legeak aurreikusten dituen bi alderdietan: gizarte-erakundeak eta etxeak.
Aurrekoarekin batera, “Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa”, “Tresneria industrialaren mantentze eta muntatze mekanikoa” eta “sukaldaritza” espezialitateek % 70etik gorako laneratze-tasak dituzte eta matrikulen eskari onargarria dute.
3. mailan, enpresen Administrazio eta Kudeaketaren zeharkako adarraren barruan -beste sektore batzuetarako enplegua sortzen du-, “Ikuskapenerako kontabilitate- eta administrazio-kudeaketa” ikastaroek % 62,8ko laneratze-mailak izan zituzten.
Enplegurako Prestakuntzaren maila altuenek maila teknikoko lanak autonomiaz eta lantaldeak koordinatzeko gaitasunarekin garatzeko gaitasuna ematen dute”, esan zuen Artolazabalek.
 
Gazteak
Gazteenek (25 eta 34 urte bitartean) eta, bereziki, 25 eta 29 urte bitarteko gazteen kolektiboak, oro har, aprobetxatu dute gehien profesionaltasun-ziurtagiriak enplegua lortzeko bide gisa ezarri izana. Adin-tarte horretako hamar pertsonatik seik, gutxi gorabehera, ikastaroa amaitu eta hurrengo 180 egunetan lan-merkatuan sartzea lortu zuten, % 56,2k.
“Hala ere, lanbide-arlo batzuetan, adina ez da muga bat, enplegu batera jotzeko orduan”, esan du Artolazabalek. Hori gertatzen da, esaterako, “Arreta soziosanitarioa gizarte-erakundeetan” jardueran; bertan, 35 urteko eta 55 urteko pertsonetan dauden laneratze-tasen arteko aldea hamarren batzuetakoak baino ez dira (% 75 ingurukoa bi kasuetan).
Antzekoa gertatzen da “Eraikin eta lokaletan gainazalak eta altzariak garbitzea” (% 60) eta “Enplegurako lanbide-heziketako irakaskuntza” jarduerekin, nahiz eta ikasleen parte-hartzea pixka bat txikiagoa izan.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.