Amazonek denda fisiko berritzaile bat ireki du Seattle hirian, 2018ko hasieran. Bertan, ez dago ordainketa kutxarik, produktuak hartu ahala gehituko dira gure erosketa-saski birtualera eta ordainketa gure Amazon kontura kargatuko zaigu, dena automatikoki eta bisio artifiziala, sentsoreak eta ikasketa automatikoa bezalako teknologiak erabiliz.
Dendaren irekiera beta moduan, egin zen, hau da, Amazoneko langileentzat soilik. Irekiera ofiziala Seattlen egin baino lehen. Jendaurrean, 2018ko hasieran zabalbu zen.
Hogei urte pasatxo ditu Amazon Interneteko dendak eta teknologiaren egiten duen erabilpen handia bere bereizgarrietako bat izan da. Horrela, bezeroen nabigazioaren zein erosketen jarraipen zehatza egiten du, produktuen gomendioak eginez publizitatearen bidez. Ondokoak dira neste berrikuntza batzuk: Amazon Echo laguntzaile birtuala edota erosketak banatzeko euren dronea.
Teknologia hau hobeto eta gehiago saltzeko erabiltzeaz gain bere eskaintza-katalogoa zabaltzeko ere erabiliko dute akaso. Izan ere, Amazonek bere azpiegitura teknologikoa (Amazon Web Services) garatzaileei eskaintzen dien bezala, zergatik ez die eskainiko bere denda berritzaile hau osatzen duen teknologia mundu fisikoko Eroski bezalako dendariei?
Atzeratu da
Irekiera ofiziala aurreikusita zuen 2017ko hasierarako, baina urtebeteren buruan egin du azkenean; izan ere, arazo teknikoak izan zituen duela hamabi hilabete.
Amazonek Seattlen duen egoitzan izan da azkenean, kalearen parean, Washington Estatuan; langileek probatu izan zuten 2016ko abendutik, hau da, enpresak zabaldu zuenean elikagai-sektorean ere sartu nahi zuela, eta denda-eredu berriak garatzen ari zela. "Amazon Go" supermerkatuak 170 metro koadro baino gutxiagoko azalera du, eta ondorengo produktuak izango ditu: gosarirako, bazkarirako edo afarirako prestaturiko janariak,; entsaladak, sandwichak eta freskagarriak; ardoak eta garagardoak; eta produktu fresko batzuk, haragia kasu.
Aplikazio bat, sartzeko
Irekiera-data zehazten zuen bideoaren arabera, bezeroek mugikorrerako aplikazio bat erabili beharko dute sartzeko; irten bezain laster, aukera izango dute ikusteko egindako erosketaren faktura, kutxazainetara joan gabe.
Dendak erabiliko duen teknologia gidaririk gabeko autoek erabiltzen dutenaren antzekoa da; ordenagailu-ikusmena, sentsoreak eta “ikaste sakona” du ardatz.
Konpainiaren arabera, supermerkatu horretan erosteko bi hauek izan beharko dituzte bezeroek: Amazoneko kontu bat eta “Amazon Go” aplikazioa iPhone edo Android mugikorrean berriki instalatuta.
Pribatutasuna
Konpainiaren helburuetako bat pribatutasun handiagoarekin erosteko aukera da. Bezeroak ez dio gizaki bati bere erosketa erakutsi beharko, baina hau ere erlatiboa da, izan ere bere datuen kudeaketako sistemak badaki zer erosi duen.
Erosketa-esperientzia honek sortzen duen sen-tsazioa arraroa da. Dendari baten gabeziak, ordaintzeko ilara batenak edo kutxa erregistratzaile batenak ezinegona sortzen du bezeroan produktua hartu eta honekin atera eta gero. Ez da doakoa eta ez da lapurketa bat; teknologiak kontsumitzailea ezagutzen du eta kobratzen dio.
Amazonek formatu hau barne-esperimentu bat bezala sortu zuen. Bezero bakoitzak QR kode bat du, eskaneatzen duena sartzean.