Berriak

Amaitu da Fun & Serious Game jaialdia, bideojokozaleen bilgunea

Abenduaren 7tik 10era, Bilboko BEC (Bilbao Exhibition Centre) VII. Fun & Serious jaialdiaren epizentroa izan zen, Europa mailan bideo-jokoei eskainitako jaialdirik garrantzitsuena. Egun horietan, bertan egin zuten topo sortzaile handiek, garatzaileek, gidoilariek, ekoizleek, indie eszenako abenturazale txikiek, inbertsoreek eta enpresa multinazional eta lokalek. Esan beharra dago hitzordu horrek bideo-jokoen alde artistikoa, antropologikoa, kulturala eta negoziokoa jorratzen dituela nagusiki, baina, jakina, entretenimendu digitala ahaztu gabe.
 
Lau jardunaldietan, hitzaldiak, laborategiak, negozio-bilerak, demoak eta adituekin eginiko topaketak antolatu ziren. Lehen aldia zen jaialdi hori BECen egiten zena. Izan ere, toki aldaketak honek aukera ematen zuen bere oihartzuna areagotzeko, bisitari gehiagori erakartzeko eta bere moldakortasuna handitzeko. Dena den, F&S jaialdia Guggenheim Museoan amaitu zen, Titanium Sari ospetsuen banaketarekin.
 
Jaialdiaren inpaktua dagoeneko finkatua geratu da. Mundu osotik etorritako 25.000 pertsona izan ziren han, jaialdiak antolatutako ekitaldi ezberdinetan banatuta. Parte-hartze enpresariala ere oso ona izan zen, 100 firma parte-hartzaile, lankide edo babesleekin, horietako % 25 atzerritik zetozela.
 
Bideo-jokoaren inguruko giza-ekosistema eta instituzional osoa bildu zen jaialdian, jokalarietatik hasita talentu historikoetara, kirol elektronikoko lehiaketa sustatzaileak, influencerrak, enpresariak eta abar luze bat ahaztu gabe. Guzti horren helburua bideo-jokoari nabarmentasun informatibo, kultural eta ekonomikoa ematea da, industriak merezi duena.
 
Titanium Sariak
Nazioarteko bideo-jokoaren hiru talentu handiek jaso zituzten aurtengo Titanium Sariak Guggenheim Museoan. Pinakoteka bilbotarrak hartu zuen festa hau. Hauek izan ziren sarituak: Fumito Ueda intimista eta preziosista, besteak beste The Last Guardian eta Shadow of the Colossus-en sortzailea; Jade Raymond, bere ibilbide emankorrean, ardatz diren Sony, Ubisoft eta Electronic Arts enpresetatik aritu dena, frankizia arrakastatsu batzuk ekoiztu dituena, Hala nola Assassin's Creed, Watch Dogs edo Splinter Cell: Blacklist, Tom Clancyrena; eta Brenda Romero, azkenaldian Legenda bezala saritua izan den emakume bat, azken lau hamarkadetan 47 izenburutan lagundu duena, batzuk oso garrantzitsuak rol generoaren definiziorako, Wizaldry bezala.
 
Urtero bezala, nazioarteko epai-mahai batek nazioarteko obra onenak aitortu zituen, finkatuak eta independenteak, eta ohorezko Titaniumak eman zizkien munduko eszenatokiko talentuei, baita FSPlay-ak eta Euskal Joko Onena obra independenteei. Amaitzeko, esan aurten saritua den hiruko erraldoia (Ueda, Romero eta Raymond) titan historiko eztabaidaezin batzuetara batzen dela: Yuji Naka (Sonic-en sortzailea), Alexey Pajitnov (Tetris), Peter Molyneux (Trial), Tim Schafer (Monkey Island), John Romero (Doom, Wolfenstein-en sortzailea), Jordan Mechner (Prince of Persia) eta Jeff Kaplan (World of Warcraft, Overwatch…).
 
www.funandseriousgamefestival.com

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.