Joan den urtearen amaieran, SEAT-ek, e-Scooter Concept izeneko moto elektrikoaren prototipoa aurkeztu zuen Bartzelonako Smart City Expo World Congress-ean. Bere patinete elektrikoaren belaunaldi berriarekin batera, SEAT-ek, hiri adimendunen biltzar horretan, mugikortasun-modu berri baten aldeko apustu irmoa erakutsi zuen. Eta ez da bakarra; izan ere, Daimler (Mercedes eta Smart-en fabrikatzailea) eta BMW elkarrekin lanean ari dira bere mugikortasun-zerbitzuak Uber edo Cabify-rekin lehiatzeko gai izango den (FreeNow-ren kasuan) erraldoi bihurtzeko edo Car2Go eta DriveNow auto partekatuekin carsharingeko liderrak izateko. Halaber, Ford-ek edo Audi-k, besteak beste, jada saltzen dituzte beren patinete elektrikoak, eta Peugeot-ek bizikletak fabrikatu ditu berriro, XIX. mendean egiten zuen bezalaxe, baina oraingoan, elektrikoak.
Hiri handietako trafiko-murriztapenek eta mugikortasunerako aukera berrien agerpenak garraioaren sektorea aro berri batera eraman dute, non guruek diotenez, auto partikularren erabilerak bere azken egunak bizi dituen.
"Hirietan ematen ari den herritargo kontzentrazioa goruntz dihoa eta uste da gure herritargoaren % 60 hirietan biziko dela 2030 urterako. Egungo hiri mugikortasuna ez da jasangarria, ez ingurumeneko ikuspuntutik, ezta egungo hiriko gizarteak eskatzen duen bizi eta ongizateko ikuspuntutik ere. Beraz, gure aurrean ditugu bai ingurumen eta osasun erronkak, bai hiriko ongizate eta esperientzia erronkak ere, ahaztu gabe eraginkortasun energetikoko desafioak, erregulatzaileak, hartze sozialak eta etikoak ere teknologia berrien erabilpenean. Hirietako mugikortasun ereduak pieza gako izango dira finean guztiek daukaten erronka handian, hots, bere hazkunde jasangarria", azaltzen du Paz López Madrid in Motion-eko zuzendariak.
Bartzelona eta Bilbo, erreferente
Deloitte City Mobility Index txostenak adierazten duen bezala, Bartzelona munduan mugikortasun onena duen seigarren hiria da, barne duen tarifa-sistemagatik, garraio publikoaren sareko estaldura bikainagatik eta oinezkoentzako espazio handiago bat sortzeko politikengatik, super-etxadiak bezalako ekimenen bidez, zonalde batzuetan autoen erabilpena murriztuz.
Bere aldetik, Greenpeace-ek egindako ranking-ak dioenez, Bilboko Bartzelona gainditzen du mugikortasun jasangarriena duen Espainiako hiri bezala, "oinezkoen mugikortasuna hiriko bizitzaren erdian kokatzen duen eredu bati esker "Sorreran dagoen industria berri baten aurrean gaude, ondorioz heldugabea dena, baina dagoeneko ohituak gaudenez teknologia eta ereduen aldaketak ikustea pertsonen erabilpenean, arinago garatuko dira erregulazioa eta azpiegiturak baino. Zentzu horretan, ekimen interesgarriak ikusten ditugu Bartzelona eta Santander bezalako hiri askotan, baita mugikortasuneko berrikuntzako ekosistema bat Madrilen, nazioartean erreferente bilakatzeko bidean dagoena", dio Paz Lópezek.
Partekatu, jabetza pribatuari alternatiba
Carsharing, motosharing, bikesharing... Garraioa partekatzea duela urte batzuetatik hona hiri handietan funtzionatzen ari den formula bat da, ahalbidetzen duena autoak, bizikletak, patineteak edo moto elektrikoak erabiltzea alokairu laburren bidez, non ibilitako kilometroen arabera ordaintzen den. 2011 urte amaieran auto partekatuen erabiltzaileak ia 700.000 ziren Europan; bada 2020 urte honetarako kalkulatzen da zifra hori 15 milioietara igoko dela. Ikerketa desberdinek baieztatzen dute auto partekatu bakar batek 8tik 20ra ibilgailu pribatu ordezka ditzakeela. Jabetza pribatuak izan dezakeen beste alternatiba bat VTC edo taxiak dira. Gidaria duen alokairuko ibilgailuen (VTC, Vehículo de Transporte con Conductor) lizentzia kopuruak 16.000-k gainditu zituen iazko urriaren hasiera, adierazten duena % 32ko igoera bat aurreko urteko aldi berarekin alderatuta. Ildo honetan, Madril buruan dago 8.200 lizentziekin.