Hona hemen Donostiako gazteentzako sortu den Talent Egoitzen Programa. Programa pilotu honen xedea Donostiako talentu gazteari ostatu aukerak eskaintzea da, haien karrera profesionala garatzen duten bitartean.
Ekintzailetza-proiektu berritzaile batean lanean diharduten donostiar gazteei eskainiko zaie aukera hau eta baita kontratatuak izanda, Donostiako enpresa berritzaile batean proiekturen bat garatzen ari direnei ere.
Bi kasuetan, programa garapen profesionala Donostia Sustapenaren hurrengo programetako batean gauzatzen ari diren 35 urtetik beherako donostiarrei dago zuzendua.
Horrela, ostatua atzitzearen arazoan lagundu nahi zaie, 6 hilabete eta 2 urte bitartean, arlo profesionalean Donostian garatzen ari diren donostiar gazteei.
Programa pilotu hau egiteko, Donostia Sustapenak, 2022ko urriaren 3tik aurrera, 7 plaza erabiliko ditu Duque de Baena pasealekuko 42an, 20.009 (Aiete auzoan) dagoen Talent House eraikinean.
Onuradunen betekizunak
Programa honetan parte hartzeko, hurrengo baldintzak bete behar dituzu:
Halaber, hurrengo baldintzak bete beharko dituzte:
A) Balio erantsia gehituko duten ekintzailetza proiekturen bat, berritzailea, sektore anitzekoa eta bideragarria duten donostiar gazteen kasuan, hurrengo baldintzak betetzen dituztenak hartu ahal izango dute parte:
B) Berrikuntza eta/edo ikerketa proiektuak egiten dituzten tokiko erakundeek lanerako kontratatutako donostiar gazteen kasuan, Sustapeneko programen esparruan, hurrengoek hartu ahal izango dute parte:
Lehentasuna eman behar bazaio bati, urteko soldata gordina eta kontratazio-data hartuko dira kontuan.