Ibai Zabaleta gune teknologikoaren arduradunak dionez, teknologia aitzakia da elkartzeko, teknologia nola funtzionatzen duen ulertzeko eta hacker hitzaren sentsu originalean, eraldatzeko.
Hirikilabs txokoan bi baldintza daude bakarrik: egiten dena taldean egiteko aukera egotea eta teknologiarekin lortzen dena irekia izatea, denontzat. Denetarik dago: josteko makinak, 3D inprimatzaileak, pantailak, baratza bertikalak, etb.
Artikuluan zehar Hirikilabs erabiltzen dutenekin hitz egiten da, profil anitzak eta helburu desberdinekin denak. Hala ere, Donostiako gunean bere espazioa aurkitu dute. Adibidez, Carlos Garcia erretiratua eta egunero Tabakalerara joaten dena. Denetarik ikasten ari da, bera baino gazteagoa den jendearekin. Lanean aritzen den proiektuetaz hitz egiten duen bitartean, Precious Plastic ikusi dezakegu. Internetetik informazioa hartu eta bertan garatu du beste batzuekin. Makinak, plastikoa pikatzen dute funts berezia lortzeko eta 3D inprimatzaileetan erabiltzeko.
2012. urtean Summer Lab batean hasi zen proiektu honen hazia. Momentu horretatik, denen artean, lanean, lortu da gaur egun dagoena. Hirikilabs-en proiektu irekiak egiten dira, momentu konkretuetan tailerrak garatzen dira ere eta eta lan talde ezberdinak lan egiteko aukera dago gaur egun ere.
Violeta Yarza-ren proiektua entzuteko aukera izan dugu ere: euritako zaharrak biltzeko ontzi bat egitea nahi zuen eta gaur egun, euritako guztien oihalak birziklatzeko plan bat du ere. Argi du ez duela “hurrengo adarbakoitza” bilatu nahi, proiektu hauek garestiak direlako baina beste aukera batzuk badirela esaten du. Jadanik dena asmatuta dago, proiektuak martxan jartzean dago gakoa.
Zabaletaren ustez, oraindikan gauza batzuk hobetu behar dira, hala nola, erabiltzaileek ohitura hartu behar dute zeozer erabiltzen badute, gero zerbait ere eman behar dutela. Bi helbidetako trukea egon behar da. Askoei zaila egiten zaie proiektua garatu ostean, dena idatzita ustea, baina beharrezkoa da, eta ziur dago lortuko dela.
Berrian proiektuen argazki batzuk ikusteko aukera duzue.