Berriak

5 arrazoi emango dizkizugu bideoak zure marketineko estrategian erabiltzeko

Marketinean jakintsuak direnak, edo marketing estrategia on bat aurrera eramaten duten enpresek, bideoak erabiltzen dituzte edonon: Youtube, landing pagetan, hezkuntza grabaketetan, emailetan… Bideoak bezerogaientzak markak aurkezteko balio dute eta bezeroekin erlazio estuak eraikitzeko ere.

 

Hubspot-ek egindako ikerketaren ostean, enpresek, bataz beste 18 bideo argitaratzen dituzte hilean jakin izan da. Zalantzarik gabe bideoak egin behar dira eta marketing estrategia digitalaren zutabeak izan behar dira. Hemen bost arrazoi:

 

1.Bideoak SEO-a hobetu dezakete

Ikerketaren arabera, %65ak esan zuen, bideo bat ikusi ostean, markaren webgunera joaten direla. Hau da, kalitate altuko bideo batek (kalitate handiko edukinak dituena) bezeroaren interesa esnatzen du. Beraz, bideoek gero eta bisita gehiago izaten badituzte, zure webguneak ere bisitak izango ditu eta horrek nabigatzaileetan postuak gora egitea lagunduko du.

 

Googlen API berriak bideotan irudi eta hitzak ezagutzeko kapazitatea du eta horrek ere SEOan lagunduko du, zure webguneko hitz klabeak eta bideoan agertzen direnak erlazionatuz.

 

Gainera, bideoak plataforma anitzetan partekatu daitezke eta hori ere onuragarria da.

 

Kontutan hartu behar da ere:

 

Bideo motzak egin. Askoz jota 2 minutukoak.

Bideoan esaten dena testuan jarri behar da ere.

Optimizatu: titulu baliagarriak jarri, deskripzioak, metaetiketak, etab.

Bideoaren miniatura egokiak aukeratu.

 

 

2.Bideoei esker erabiltzaileek weborrietan denbora gehio egoten dira

TJ McCue-k egindako artikulu batean, Forbes-entzako, datuak argiak dira: bideoak dituzten orrialdeetan erabiltzaileek %88 denbora gehiago pasatzen dute bertan. Arrazoia argia da: bideoak testuak baino interesgarriagoak dira eta bideoetan kontatzen dena hobeto ulertzeko gaitasuna dugu.

 

3.Bideoak liluragarriak dira

Bideoak liluragarriagoak dira testua baino, zarata eta mugimenduak nahasten dituelako. Bi zentzumen hoiek asko erakartzen gaitu.

 

Ikusentzunezko edukiak 60.000 aldiz gehio prozesatzeko aukera dugu. Ikusten ditugun gauzak oroitzeko askoz errezagoak dira, ikerketak diotenez, %95ko aukera dago ikusitako gauzak oroitzeko eta irakurtzen duguna, aldiz %10a.

 

 

4.Bideoak bihurtzeak bultzatzen ditu

Bideoak dituzten orrialdeak %80ko aukera dute erabiltzaileak bihurtzeko. Bideoen bitartez, konfidantza lortzea askoz errezagoa da eta horrek ere bihurtzeak bultatzen ditu.

 

5.Bideoak partekatzeko aproposagoak dira

Wordstream iritziz, bideo sozialak %1.200 baliabide gehio ditu partekatzeko testuak baino. Sales and Marketing Solutions-en iritziz, bideoak Linkedin-en 20 aldiz gehio partekatzen dira.

 

Zer iruditzen zaizu berrian emandako datuak? Bideoak egiteko prest zaudete, ezta?

 

Informazio-iturria: entrepreneur.com

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.