Berriak

4.0 ofizinak betiko bulegoei tokia kendu diete

Eraldaketa digitala lan automatizazio prozesuak lantegietan barneratu dira baina baita ere lan egiteko tokietan ere. Askotan, ideia hoberena ez zaizu bulegoan sortuko, baizik eta, kafe bat hartzen edota lankide batekin hitz egiten. Hori dela eta, bulegoak ezagutzen genituen moduan, desagertzen ari dira.
 
Langile batzuen iritziz, %62, Microsoft eta Steelcase inkestan lortutako datuaren arabera,  langileen etorkizuneko arrakasta kreatibitatearen esku dagoela esan zuten. Geroz eta kreatibitate gehiago, gero eta arrakasta gehiago. Langileen %76ak ere teknologiak beren lantokietan egingo dutenaren aldaketaren beldur ziren.
 
Munichen dagoen Steelcaseren zentrua hitz egiten ari garenaren adibide on bat da. Lau solairutako eraikin bat da erdian eskailera handi batekin. Bulegoak ez dira inorenak eta egunero, langileek aplikazio baten bitartez erreserbatu ditzazkete. Modu honetan, lan egiteko tokia aldatzen da eta lankideak ere.
 
Zentru hau zonalde desberdinetan banatzen da, konzentrazio, zarata eta teknologiaren arabera. Enpresa honek Madrilen duen zentrua ere antzekoa da; denek solairu bakar batean lan egiten dute eta bertan, toki ezberdinak daude; sofak, mahai altuak, baxuak, lankideekin egoteko lekuak, etab.
 
IWG Group España enpresak ere aurrerapausu handiak eman ditu zentzu honetan eta haiek dioten moduan, gero eta biztanleria helduagoa dagoela lan tokietan kontutan hartu behar da. Senior postu gehiago daude eta hauei, gauzak erreztu behar zaizkie, behar diren eraldaketak eginik.
 
Informazio-iturria: eleconomista.es

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.