appWorld

4.0 Industriarako App-Storea martxan

IK4-Ikerlan parte hartzen ari da 4.0 Industriarako etorkizuneko App-Storearen sorreran. IK4-Ikerlan zentro teknologikoa Virtual Factory Operating System (vf-OS) proiektu europarreko bazkideetariko bat da, eta proiektuaren helburua da 4.0 Industriarako software aplikazioak ezarri eta deskargatzeko plataforma bat sortzea. Plataforma horrek Android edo IOS marketplaces-en antzera funtzionatuko du.
 
Sektore guztien arteko komunikazioa eta lankidetza optimizatzea ez ezik, espero da vf-OS proiektuarekin negozio aukera berriak ager-tzea, plataformaren erabiltzaile-profil desberdinen arteko interakzioen ondorioz.
 
Garapen horrek fabrikazioko software aplikazioak (vApps) behar dituzten enpresen eta aplikazio horiek garatzen dituzten enpresen arteko elkargune bat ekarriko du. Sistemak aplikazio berritzaileak sortzeko ingurune bat emango die garatzaileei, eta enpresei, berriz, jada existitzen diren aplikazioak aurkitu edo eskuratzeko edo aplikazio berrien garapen leku bat.
 
vf-OS sistema eragile irekia izango da, eta sistema nukleo batek, aplikazioen programaziorako interfaze batek eta datuak komunikatzeko eta biltegiratzeko sistema aurreratu batek osatuta egongo da. Hori dena plataforma batean ostatatuko da, eta plataforma horrekin enpresek softwarea instalatu ahal izango dute ondoren software garatzaileek sortutako aplikazioak deskargatzeko.
 
Europar Batasunak I+G bultzatzeko duen Horizonte 2020 programak finantzatzen du vf-OS proiektua, eta Factories of the future ekimenaren barruan sartzen da, non balio erantsi handiko teknologiak garatzen baitira etorkizuneko lantegiak deiturikoetarako, ICE (Information Catalyst for Enterprises) enpresa britainiarrak gidaritzapean. IK4-Ikerlan, Mondragon Assembly eta Valentziako Unibertsitate Politeknikoa ez ezik, MANU-KETeko kideak baitira, proiektua parte hartzen ari dira, baita ere, Europako 6 herrialdetako 11 erakundek.
 
Proiektu honek Europar Batasuneko Ikerketa eta Berrikuntza Horizonte 2020 programaren laguntza jaso du, 723710 zenbakidun akordioa jarraituta.
 
IK4 Ikerlan
IK4-Ikerlan zentro liderra da ezagutzaren transferentziari eta enpresari balio lehiakorra gehitzeari dagokionez. Bikaintasuna bilatzen dute I+G+b-n, bezeroen premietara etengabe egokituta eta enpresa errealitatetik hurbil egonda. Bere misioarekin leial izanda, 1974az geroztik egunero-egunero ari dira soluzioak garatzen, bere bezeroei lehiakorragoak izaten laguntzeko. Mondragon Korporazioko kooperatiba kide bat dira eta IK4 Research Alliancerekin elkartuta daude.
 
Transferentzia teknologikoa, ikerketa propioak eta langileen prestakuntza erabat espezializatua konbinatzen dituen lankidetza eredu bikain bati esker, gaur egun IK4-Ikerlan herrialdeko enpresa garrantzitsuen konfiantzako lankide teknologikoa da.
 
Bere helburua gauzatzeko, espezializazio teknologikoko hiru unitatetan egituratuta daude: Elektronika, Informazio eta Komunikazioko Teknologiak; Energia eta Potentzia Eletronikoa; Fabrikazio Aurreratua.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.