Teknologia menderatzea ezinbesteko baldintza bat da edozein lanpostutan, eta hizkuntza digitala ezagutzea ia beste hizkuntzak ezagutzea bezain garrantzitsu bilakatu da. Gaur egun ez da ulertzen batek ingelesez ez hitz egitea; eta, modu berean, ez da ulertzen edonork bere egunerokotasunean teknologia berriak aplikatzen ez jakitea bulegoan. Izan ere, lan-merkatuak, gero eta sarriago, profil digital gehiago eskatzen ditu; batez ere, lan-eskaintzen % 41 betetzen duen marketinaren sektorean. Horien gehiengoa digital marketing manager postuak betetzera bideratuta daude. Betekizun honek betetzen du eskaintzen % 31. Are gehiago, azken lau urteetan gehien eskatu den lanpostua izan da.
Hori ondorioztatzen da Top 25 lanbide digitalak 2017 ikerketatik, Inesdi Digital Business Schoolek egiten duena Íncipy Digital Strategic Partner eta Indigital Advantage-ren lankidetzarekin. Bertan bederatzi eremu ezberdinetako eskaintzak analizatu dira. Orokorrean 283 lanpostu aintzat hartu dira, 180 enpresa ezberdinetatik.
Digital ala teknologikoa?
Eraldatze digitalak lan-merkatua asaldatu du. Enpresek behar berriei aurre egin behar izan diete eta profil berritzaileak bilatu dituzte, batzuetan ondo definitzen ez dakizkitenak. Joana Sánchez Íncipy eta Inesdiren lehendakariarentzat, nahaste honen parte bat jaio zen ez zelako jakiten profesional digital eta teknologiaren artean bereizketa egiten: “Bereiztu beharreko terminoak dira, nahiz eta konpainia askok ez duten egin. Beraz, zailtasunak zituzten behar zuten beharra azaltzen jakiteko, beren funtzioak eta soldata-maila. Profil teknologikoak dira tresna berriak egiten eta neurtzen dituztenak. Bere aldetik, digitalak dira teknologia hori erabiltzen dituztenak enpresaren eramu ezberdinetan".
Zentzu honetan, bost lanbide teknologiko gailentzen dira: iOS eta Android app-en garatzailea, backend developer, UI/UX-en diseinatzailea, 3D modelatzailea eta animatzailea eta web garatzailea. Bere aldetik, aurten lanbide digitalen zerrendan lau lanbide berri sartu dira: traffic manager, customer intelligence analyst, digital account manager eta chief information security officer (CISO).
Garapena
Azken urtean lanpostu digitalen ezpezializazio hazkor bat nabari da. Arrazoi horregatik, “eskaintzak banatuagoak daude eremuen guztian aurreko urteetan baino, zeinetan kokapenen kopuru handi bat marketing digital eta social mediaren aterkipean biltzen zirenean", azaltzen da txostenan. Horrela, digital marketing manager-ari jarraitzen dio co-mmunity manager eskaintzen % 12 batekin. Hau bigarren postuan kokatu da hiru puntu galdu dituen arren 2016rekin alderatuz. Hirugarren postuan aurkitzen da social media manager (% 7).
Eszenatoki honetan, indarra gehien hartu duen eremu bat big data & business analytics izan da, gainera profil berrikuntzenen bat duena barne. Customer intelligence analyst da eta metodo analitikoak erabiltzen ditu bezeroa ezagutu eta negozioaren talka neurtzeko. Horrela, datuen munduak lan-eskaintzen % 7a betetzen du jada eta nabarmentzen dira digital analyst-ei zuzenduak daudenak. Zifra hori % 9ra igotzen da analitikarekin harremana duten beste kokapen batzuk gehitzen badira, hala nola e-commerce analyst specialist, traffic manager eta human resources analyst.
Big data-ren pauso berak jarraitzen dituzten beste eremu batzuk dira digital sales (salmenta digitalak), digital account manager-ekin, eta zibersegurtasuna, chief information security officer (CISO) profilarekin. Betekizun hauek lehen aldiz sartu dira eskatuenen rankingean.
Sektoreak eta kokapenak
Pixkanaka ikusten ari da nola digitalizazioa enpresa guztietara iristen ari den. Sánchezen arabera, kontsumo, telekomunikazioak, edukin digitalak, zerbitzuak, bankuak eta aseguruetako sektoeetan gehien eskatzen dira profil hauek. Industria eta farma, bestetik, nahiko atzetik doaz.
Era berean, hizkuntza digitaleko adituak bilatzen dira ere maila ezberdinetako kokapenentzat eta aurten haziera bat eman da lanpostu exekutibo eta zuzendarietan. Zentzu honetan, nabarmentzen dira estrategia digitaleko lanak: digital manager, digital communication director eta digital transformation project manager.
Balioetsienak
Lan panorama honetan, zorionekoak dira digital manager eta chief information security officer-ak preziatuenak izateagatik soldatari dagokionez, urteko 80.000 eta 100.000 euro gordin arteko batez besteko soldata batekin. Jarraitzen diote e-commerce manager (50.000-150.000 euro) eta digital communication director-ak (60.000-120.000 euro).
Baldintzak
Madril eta Bartzelona dira lanpostuen gehiengoa biltzen dutenak. Hiriburuak, batez ere, analitika eta big datako espezialistak bilatzen ditu, eta Konde Hiriak, bere aldetik, interesa du e-commerce eta eduki digitalen adituetan.
Edonola ere, lan-eskaintza guztietan beharrezko gaitasunak eskatzen dira ingurune digital batek aurrera egin dezan: ikasteko gaitasuna, negoziazioa, zerbitzuko orientazioa, erabakien hartzea, adimen emozionala, taldeko lana, sormena, motibazioa, pentsamendu kritikoa eta arazo konplexuen ebazpena.
Profil bilatuenak
- CDO/Digital Manager
- Digital communication director
- Digital transformation project manager
- Digital marketing manager
- Inboud marketing specialist
- SEM&SEO specialist
- SEO specialist
- Social CRM manager
- RTB manager
- Traffic manager
- Branded content specialist
- Content manager
- Copywriter
- Community manager
- Social media manager
- Digital analyst
- Big data & data intelligence analyst
- Visual data scientific
- Customer intelligence analyst
- E-commerce manager
- E-commerce analyst specialist
- E-recruitment manager
- Human resources analyst
- Digital account manager
- Chief information security officer (CISO)